Dokuteka
Steve Jobs
Pankreako minbiziak eraman zuen 2011ko urriaren 5ean informatikaria eta enpresaburua zen Steve Jobs estatubatuarra.
20 urte zituela, gurasoen garajean sortu zuen Apple enpresa.
KAZETARIA 1. Pankreako minbiziaren ondorioz hil zen gaurko egunez Steve Jobs, Apple-ren sortzailea. 56 urterekin zendu zen, duela sei urte. Gaur Efemeridearen tartean, Steve Jobs.
STEVE JOBS. (ingelesezko hitzak)
KAZETARIA 2. “Inork ez du hil nahi, zerura joan nahi duen jendeak ere ez du hil nahi bertara joan ahal izateko. Eta hala ere, heriotza da guztiok konpartitzen dugun helmuga”. Steve Jobsen hitzak dira entzun ditugun horiek. Ez zion ihes egin heriotzari. 2011ko urriaren 5ean, duela sei urte zendu zen Jobs, baina ordurako Apple-ren arima eta sortzailea izandakoak ekarpen ikaragarria egin zion teknologia-, diseinua- eta enpresa-munduari, Javi Asurmendi, informatika-ingeniariak azaldu digunez.
JAVI ASURMENDI . Steve Jobs izan zen oso teknikari ona, merkatu-ikuspegi oso potentea zeukala (indartsua zeukana), eta baita ere, teknikoki ere, oso, oso ona zen. Zeintzuk dira azkenean bere ekarpenak, iraultza suposatu dutenak edo? Ingurune grafikoa zeukan lehenengo ordenagailua sortu zuen, sortu zuenetariko bat. Izan zen oso ekarpen garrantzitsua: ordenagailu pertsonalen hastapena.
Gero, beste hito (mugarri) nabarmena, Ipod-en sorrera. Dakigun bezala, horrek kristoren aldaketa ekarri zuen musika-gailu eramangarrietan. Eta gero, Lucasfilm-etik zetorren Pixar enpresa sortzea, eta enpresa-munduan, bere etxeko garajean sortu zuen edo hasi zen lanean Steve Jobs”, gaur egun hainbeste entzuten ditugun ekintzaile eta “star-up”en munduaren, bueno bada, hastapen hori ere, suposatu dezake bere ekarpenak.
STEVE JOBS. (ingelesezko hitzak)
KAZETARIA 2. Jobsek azaldu bezala, Pixar-ek sortu zuen ordenagailu bidez egindako lehenengo marrazki bizidunen pelikula: Toy Story.
Liderra, jenioa, irudimentsua, iraultzailea. Lanean perfekzionista eta zorrotza. Horrela deskribatzen dute ezagutu zutenek. Jobs adoptatua izan zen. Unibertsitatean hasi bai, baina utzi egin zituen ikasketak eta kaligrafia klaseetara joaten hasi zen. Programazioan ikasketarik ez zuen. Baina 20 urterekin eta lagun batekin elkarlanean, bere gurasoen garajean Apple sortu zuen. Bi ziren orduan; 10 urte beranduago, 4.000 langile zituen enpresak.
STEVE JOBS. (ingelesezko hitzak)
KAZETARIA 2. “Tipografia polita zuen lehen ordenagailua izan zen. Ez banu unibertsitatea utzi, eta kaligrafia eskolan hasi, Mac-ak ez, ez lituzke letrak tipo-anitzak edukiko, eta Windows-ek Mac kopiatu besterik egin ez zuenez, litekeena da inork ere ez edukitzea halakorik”. Hori zioen Jobsek hitzaldi batean. Aitzindaria izan zen Steve Jobs, Asurmendi.
JAVI ASURMENDI . Gaitasun handia zeukan bada, erabiltzaileen, ez dakit, nahia edo behar horiek, inkluso (baita) merkatuan ez zegoen hutsunea uzteko, denboran aurreratzeko, bai, nik uste zentzu horretan, aitzindaria izan dela.
KAZETARIA 2. Apple Jobs gabe biziko da, baina sagarraren bihotza eta arima, duela sei urte hil zen.
