detalle dokuteka-generico-fitxa

Bertako zirkua Tolosan

Normalean, gure herrietara etortzen diren zirkuak kanpokoak izaten dira. Baina "Gure Zirkua" izenekoa bertakoa da eta Tolosan hasi da dagoeneko funtzioak eskaintzen.

Irratsaio honetan, zirku horretako fundatzailerekin hitz egin dute -Iker Galarza aktorearekin- eta kontatzen dute nola sortu zen zirkua eta zer ikusi ahal izango den bertan. Zuk gustukoa al duzu zirkua?

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KAZETARIA 1. Bihar izango da lehendabiziko ikuskizuna, helduei zuzendutakoa, eta ostiral, larunbat eta igandean bina saio, umeentzat, ezta? 
IKER GALARZA. Bai. Ostiralean bat, eta larunbat eta igandean bina saio.
KAZETARIA 1. Bai. Bai. Ez dugu esan baina zirku berezi hau Tolosako zezen-plazan dago kokatuta, ezta?
IKER GALARZA. Horixe. Halaxe da.
KAZETARIA 1. Zirkua, Iker Galarzaren aspaldiko proiektua edo ametsa da. Ainara, zer gustatu zaizu zirku honen historian gehien?
KAZETARIA 2. Ba gustatu zait, gustatu zait jakitea ez dela egun batetik bestera eta negozio-ikuspegi batekin egindako egitasmoa, aspaldi zuen ametsa baizik. Eta bere ibilbidea ezagututa, ze aktore ezaguna izateaz gain pailazoa ere bada Iker, ba irudikatzen dut imajinatzen egunen batean euskaraz egindako zirku bateko pailazo izango zela. Eta gustatu zaidan beste gauza da zirkuak duen magian murgilduta eta bueno, nahiko sentsazio subjektiboa izango da hau akaso, baina bueno, jakitea nola karpa bat salgai zegoela jakin zuenean, han joan zen Iker, Frantzian eta Luxenburgo artean dagoen herritxo batera, karpa hura jaso eta handik bere ametsa gauzatzen hasteko, ezta?
KAZETARIA 1. Bai.
KAZETARIA 2. Lagun batekin nola joan zen, eta ez dakit…
KAZETARIA 1. Ba, Iker, ze topatuko du zirkura joaten denak? Ze izango da?
IKER GALARZA. Bueno, izango ditu hasteko eta behin, artista euskaldunak. Ba bueno, ba hori gozada hutsa izango da! Baina gero, badaude, Argeliatik ere badator bat, gero Santanderretik ere badator mago bat eta Italiatik ere badator beste neska bat. Orduan, bueno…
KAZETARIA 1. Orduan, zuk magoa aipatu duzu. Besteak zer dira, akrobatak, malabaristak, zer dira?
IKER GALARZA. Hori, hori da: funanbulistak, trapezistak, nola da?, eskuz eskuko numeroak lurrean ere bai, neska eta mutila arituko direnak, saxofoia zuzenean, nik zer dakit, ba horixe, dena ba, magia eta polita eta goxoa, eta nik zer dakit. Ni pozik, ni zoratzen nago oraintxe, zoratzen nago, bai.
KAZETARIA 2. Aurreratu daiteke zu zer izango zaren zirkuan, Iker? Pailazo izango zara edo?
IKER GALARZA. Bai, bai. Zerbait prestatzeko denborarik ematen baldin badit…
KAZETARIA 1. A! Hemen jendea whatsap-ean galdezka dugu.
IKER GALARZA. Ea ba!
KAZETARIA 1. Sarrerarik gabe gelditu direla eta ea aurrerago emanaldi gehiago izango diren, Tolosan bertan edo Tolosatik kanpo?
IKER GALARZA. Ba aurrerago izango dira. Nik ez dakit Tolosan bertan edo Tolosatik kanpo. Baina izango direla, seguru!
KAZETARIA 2. Eta nahiko zenuke baita ere “Gure zirkua” zirku-eskola izatea ezta? Erreferentziazko eskola Euskal Herrian.
IKER GALARZA. Ametsa ederra litzateke, eta umeak ba… Beraien futbola, eta saskibaloia, eta Cristiano Ronaldo eta Mesitaz (Mesiz) aparte, ba bueno. Badaude umeak ere trapezioan zintzilik, zintzilikatu nahi dutenak eta malabarrak egin nahi dituztenak, diaboloarekin eta zankotan ibiltzen ikasi nahi dutenak, eta monozikloan eta horiek denentzako ba aukera bat egotea, ez?
KAZETARIA 1. Klaro. Animaliarik ez da izango zirku honetan, ezta?
IKER GALARZA. Ez. Horretarako nahikoa bagaude hemen gaudenak eta. (barreak)
KAZETARIA 1. Bi hankakoak, e!
IKER GALARZA. Bai. Bai. Bai.    
 

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B1
2017-10-02

x61pRelaContWAR

16175787
00:02:52

x61pViewCountWAR

4851

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR