Dokuteka
Giza enbrioien manipulazioarekin, agur gaixotasunei?
Giza enbrioiak manipulatuz eta aldatuz herentziaz hartzen diren gaixotasunak sendatzeko bidea hasi dute Estatu Batuetako, Txinako eta Hego Koreako zientzialariek.
Miokardia hipertrofikoaren gaitza zuten enbrioiak erabili dituzte ikerketa egiteko eta gaitza sortzen duen genearen mutazioa enbrioietan konpontzea lortu dute.
Esataria.- Estatu Batuetako, Txinako eta Hego Koreako zientzialariek elkarlanean egin dute aurkikuntza, herentziaz hartzen den gaixotasun bat sendatzea ekarri dezakeena.
Miokardia hipertrofikoa da gaixotasun hori. 500 pertsonatik bati eragiten dio eta bat-bateko heriotzaren arrazoi nagusia izaten da, bihotzekoak jota.
Gaitza sortzen duen genearen mutazioa enbrioietan konpontzea lortu dute. Aurrerapauso handia dela esan digute Biodonostia Institutuan. Luzea eta aberasgarria izan daitekeen bidearen lehenengo urratsa, Pili Camaño ikerlariaren ustez.
Geneak manipulatuz eta aldatuz asko aurreratu daitekeela uste dute zientzialariek eta orain konponbiderik ez duten gaixotasunak sendatu.
Baina etika alde batera utzi gabe, betiere.
Edozer ezin daitekeela egin uste du Pili Camiñok, zientziak eta legeak elkarrekin joan behar dute.
Lortutakoarekin oso pozik egonda ere, ikerketa gehiago egin behar direla esan dute zientzialariek, efektu kaltegarririk eragingo ez duela ziurtatzeko.
