Dokuteka
Abizenak nahi den ordenan
Jadanik gurasoek aukera daukate seme-alabei abizenak nahi duten ordenan jartzeko. Lehenagotik ere bazegoen horretarako aukera, baina Erregistro Zibilaren lege berriarekin are errazago, aitaren abizenak lehentasuna galdu baitu.
Gai horretaz hitz egin dute Euskadi Irratian familia-abokatu batekin.
(Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, klik egin hemen)
ESATARIA. Hitz egin dezagun deitura edo apelliduei buruz. Bihartik [2017-07-01] aurrera aitaren abizenak ez du lehentasunik izango ume jaio berriak izendatzerako orduan. Ostiralean indarrean jarriko den Erregistro Zibilaren lege berriak amaren abizena aitaren abizenaren maila berean jarriko du, eta gurasoak ados jarri beharko dira seme-alaben lehen abizena, lehen deitura, aukeratzerako orduan.
ESATARIA. Inma Ansotegi familia-abokatua da. Inma, egun on.
INMA ANSOTEGI. Egun on.
ESATARIA. Beraz, bihartik aurrera, Inma, Erregistro Zibileko aldaketa honekin, lege berriarekin, aitaren abizenak ez du lehentasunik, prefentziarik, izango, ezta?
INMA ANSOTEGI. Bai. Lehentasuna galdu egiten du, baina, bueno, orain arte ere posible izan da amarena lehenengo jartzea, eurek ados egonda. Lege honek ez dakar horrenbesteko nobedaderik.
ESATARIA. Beraz, orain arteko urte hauetan ja posible zen amaren deitura jartzea lehendabiziko deitura gisa.
INMA ANSOTEGI. Hori da.
ESATARIA. Baina orain ja, zera, ez dago inolako eragozpenik, ezta? Eragozpen juridiko guztiak kendu ditugu.
INMA ANSOTEGI. Kendu ditugu, hori da.
ESATARIA. Esan dugu gurasoak ados jarri beharko direla abizena aukeratzerako orduan, ze, bueno, bai batarena edo bestearena jar genezake. Ados jartzen ez badira aita eta ama, erabakitzerakoan lehenengo deitura zein izango den, zer esaten du legeak egoera horri buruz? Ez badago adostasunik.
INMA ANSOTEGI. Legeak esaten du Erregistroaren arduradunak 3 eguneko epe bat emango diela euren artean, ba, argitzeko puntu hori, ez? Eta ez badira gai argitzeko edo erabakitzeko zein izango den 1. abizena, ba arduradun horrek berak erabakiko du zein izango den abizen hori.
ESATARIA. Imajinatzen dugu gutxitan gertatuko dela hau, ja, zera, umea jaio aurretik erabakita izango dutela gurasoek zer deitura jarri, baina, bueno, batek daki ezta? Eman litezke horrelako gatazkak edo konfliktoak.
INMA ANSOTEGI. Bai, bai, eta ematen dira, guk ikusten ditugu.
ESATARIA. Ez esan! Gertatzen dira praktikan?
INMA ANSOTEGI. Bai. Nik abokatu moduan ikusi dut eztabaida hori umea jaio aurretik, eta kasuren batetan azkenean bikotea apurtu egin dela, hori dela-eta.
ESATARIA. A bai!? Dibortziatzeko eta banantzeko arrazoia izan da hori?, ez jartzea ados deiturarekin?
INMA ANSOTEGI. Bai, bai.
ESATARIA. Jontxo. Beraz, ordena errespetatu behar da: lehendabiziko umeari jartzen badiogu amaren abizena lehendabizi eta bigarrena aitarena, ba gero seme-alaba berriei ordena bera jarriko diegu.
INMA ANSOTEGI. Bai.
ESATARIA. Bueno, beste aldaketaren bat badakar Erregistro Zibilaren lege berri honek, Inma?
INMA ANSOTEGI. Familia-liburua desagertu egingo dela. Erregistro honetan gure jaiotze-dataren inskribapena egiten dugunean, ba hor eduko doguz [ditugu] gure bizitzako datu guztiak, erregistrora sartuko diren datu guztiak, eta horrek egingo du ordezkatu familia-liburu hori; ez da beharrezkoa izango oraindik aurrera familia-liburu horren erabilera. Eta, beraz, legearen arabera, ez da emango, uztailaren 1etik aurrera, familia-libururik.
ESATARIA. Begira, betirako desagertuko zaigu, beraz, familia-liburua.
INMA ANSOTEGI. Bai.
ESATARIA. Terreno konplikatua da, e? Askotan jendea ur handitan sartzen da eta ez dira ados jartzen. Eta inork ez du amore eman nahi deituren kontu honekin, e?
INMA ANSOTEGI. Bai, horrela izaten da; eta, gainera, ba bueno, gehienetan 1. umea denean, denak poztasun hori eta … Hori izaten da, ez?: zer izen ipiniko diogu eta, klaro, izen honekin zein abizen dator hobeto, ez?
ESATARIA. Ja, klaro!
INMA ANSOTEGI. Orduan, hor hasten dira eztabaidak askotan. Edo gero familiaren eragina ere bai, ez? “Jo, ba, nire aitari ilusioa egiten dio, ze…
ESATARIA. Bai, ilusio-kontuak, ez?
INMA ANSOTEGI. Bere abizena bestela galdu egingo da.
INMA ANSOTEGI. Galdu egingo da eta ja, ja
INMA ANSOTEGI. Bai, ….
