detalle dokuteka-generico-fitxa

GKE batentzat diru bila

Hiru gazteri galdetu diegu ea nola jokatzen duten kalean bazkide bila ari direla ikusten dutenean.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

1.    Kalean gobernuz kanpoko erakundeentzat bazkideak lortzen saiatzen direnekin, nola jokatzen duzu?
-INES ARRUE: Niretzat oso momentu kritikoa izaten da ez? Ikusten duzu hor badaudela, zuri begira daudela eta normalean egiten dudana da mobila atera eta dei bat egiten ari naizenaren plantak egiten ditut edo… Ze kostatzen zait ezetz esatea edo kasu egingo ez diedala esatea. Etxean jada kolaboratzen dugu horrelako zenbait elkarterekin eta nik uste nahikoa dugula, ez digula gehiagorako ematen, eta ezetz esan baino nahigo dut ezikusiarena egin eta korrika pasa.

-MIKEL GALAN: Nik pertsona hauek sahiesten ditut, saiatzen naiz begietara ez begiratzen, azkarrago ibiltzen… Uste dut gaur egun telefono mugikorrarekin ere badaukazula eskapatzeko (ihes egiteko) aukera ona, eta beti da haiek zurekin ez hitz egitea lortzea, eta haiek zuri begietara ez begiratzea lortzea, ze azkenean, etortzen bazaizkizu esan beharko diezu ezetz, ez duzula nahi edo ez duzula ezer jakin nahi… Orduan, beti aitzakiaren bat bota, “presa daukat” edo “ezin dut”, eta hasi azkarrago ibiltzen, pixka bat ihes egitea, hori da nik egoera hauetan egiten dudana.

-MALEN IRURETAGOIENA: Bueno, hirietan eta horrela leku askotan egoten dira. Eta ni normalean paso egitekoa naiz. Horrela, modu adeitsu batean “presaka nabil eta joan egin behar dut”, hori.

2.   Horretan lan egingo zenuke?
-INES ARRUE: Ez. Ni oso pertsona aktiboa naiz eta iruditzen zait ez nukeela balioko hor ibili eta jendearen hitz txarrak, jendearen ezetzak eta jasotzeko. Nahiagoko nuke nik beste modu batera jardun, ez dakit.

-MIKEL GALAN: Bueno, nik ez nuke horretan lanik egingo, nik uste dut egon daitekeen lanik txarrenetako bat dela, azkenean, komertzial moduan ibiltzen dira. Nik nire esperientziagatik, baditut esperientzia txarrak, komertzial antzeko lanetan eta iruditzen zait oso baldintza kaxkarrak direla. Eguraldi txarrarekin kalean egon behar dute, gainera, presio hori daukate jendea nolabait engainatzeko. Eta orduan, nik uste dut hori ez dela niretzako moduko lana, ez nukeela ondo egingo, eta, beraz, ez dut uste aukeratuko nukeenik lan hori, aukera izanez gero.

-MALEN IRURETAGOIENA: Beste ezer edukiko ez banu, ba igual hor bilatuko nuen lana ez? Baina ez naiz ikusten lan horretan, ze iruditzen zait oso gogorra izan behar duela: ordu pila bat kalean, jendeari atentzioa deitu (eman) behar diozu eta jendeak askotan paso egiten du, ez du erantzuten.

3. Solidarioak gara baina ez dugu gobernuz kanpoko erakundeen bazkide izan nahi. Kontraesana da?

-INES ARRUE: Bueno, hor badago Berri Txarraken kanta bat esaten duena ‘koherentea naiz neure kontraesanekin’. Ba ni ere koherentea naiz nire kontraesanekin, eta nire burua solidariotzat jotzen dut, baina egia da nire momentuko egoerak ez didala uzten hilabeteko desenboltsorik egiten eta orduan, saiatzen naiz beste modu batera izaten solidario. Ez zertan diru kopuru bat emanez, baina ba beste elkarte batzuetara joan eta lagundu edo horrelako beste kontuekin.

-MIKEL GALAN: Kontraesanak denok dauzkagu ez? Baina pixka bat horrelako jendearekin saiatzen dira zu errudun sentiarazten, eta zure gainean jartzen Afrikan edo behartsuen artean, batek daki non, dauden arazo horien errua eta azkenean, hori ez da gure kulpa, hori milaka faktorek eragin dute eta da beti pertsonarik ahulenari dirua ateratzen saiatzea. Nik uste dut askotan igual adineko jendearengana jotzen dutela, edo pixka bat ezetz esateko arazo gehiago izan ditzakeen pertsona horrengana. Orduan bai, kontraesankorra da, baina kontraesanak guztiok dauzkagu eta arazo handi hauek ez dira konponduko zuk hilabetero hamar euroko kuota pagatzeagatik.
Gero, agian, beste pertsona batzuk ere beren burua zuritzeko erabiltzen dute, soldata ona edukita. 2.500-3.000 euroko soldata edukita, erraza da 100 euro ematea hilabetean eta zure kontzientzia zuritzea, eta dagoeneko egin behar dena egin duzula pentsatzea, baina ez dakit benetan zertarako balio duten.

-MALEN IRURETAGOIENA: Bueno, iruditzen zait solidaridade mota… Ahal duzula solidarioa izan beste modu batzuetara, ze azkenean, kaleko ONG (gobernuz kanpoko erakunde) horiek askotan eskatzen dizutena da dirua, eta ez zure denbora zerbaitetan aportatzeko edo. Eta horregatik nik nahiago dut beste solidaridade mota batean parte hartu.

detalle2

Dokuteka

B2
2017-06-02

x61pRelaContWAR

  • Malutafilms
16174248
00:04:44

x61pViewCountWAR

3559

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR