Isuna Zegamako sendalariari

Zegamako Solita Apaolazak 40 urte eman ditu azalaren arazoak sendatzeko kremak ekoizten eta saltzen; hemendik aurrera, aldiz, debekatuta du salmenta.

Familia batek jarritako salaketak ekarri dio isuna eta debekua.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Solita Apaolaza.- “Ni mancha ni quema ni escuece”.
Esataria.- Larruazaleko arazoak sendatzeko kremak egin eta saldu izan ditu Solita Apaolazak 40 urtez.
S.A.- Ja ez dut egingo gehiago.
E.- Utzi egingo duzu?
S.A.- Bai, beharko!. Ez didate uzten eta…
E.- Psoriasia zuen gazte batentzat erremedio bila joan zen familia baten kasuak eragin dio zigorra.
S.A.- Eta hark zeukan kokotean esan dizuedana, lodi-lodi. Nik esan nion ilea moztu beharra zegoela, bueltan, bistan jartzeko, botikak eragina egiteko eta belarra hartzeko.
E.- Zegamako sendalariak, baina, emakumeak bere gomendioak ez zituela bete dio.
S.A.- Eta zer egin zuen? Etxera joan zen, zer egin zuen, hartu orrazia eta zast! Egin omen zion. Eta gero urgentzietara joan behar izan omen zuen. Zergatik odola botatzen omen zion txerriak bezala.
E.- Eta larrialdietara joan ondoren, salatu egin zuen.
S.A.- Sekula ez dut nik izan hori besterik denuntziarik.
E.- Baina Osasun Sailak jaso dituen zenbait salaketaren ostean, 27.000 euroko isuna jarri dio Solita Apaolazari.
S.A.- Nik ez dakit zergatik jarri duten multa, pagatuta dut.
E.- Eta debekatu egin dio bere tratamenduak saltzea, medikamentu arloan arau-hauste larria egiteagatik.
S.A.- Nik ez diot inori gaitzik egin, on egitea besterik ez.
E.- 88 urterekin, bere sendabelarrak utzi beharko ditu Zegamako sendalariak.

C1
2017-05-30
16174172
01:31
3588