Nola sustatu irakurzaletasuna txakurren bitartez

Nekane Ibarretxe albaitaria eta txakur hezitzailea da eta txakurren abileziak baliatuta hainbat terapia eta tailer interesgarri egiten ditu.

Nekane Ibarretxek txakurren heziketa masterra egin zuen, eta jabetu zen txakurren abileziak baliatuta hamaika terapia eta tailer egin zitezkeela helburu desberdinekin. Proiektu horietako baten berri eman digu Nekanek, irakurzaletasuna sustatzeko, txakurrez baliatzen dena.

 

Entzun hemen audio osoa.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

MANU ETXEZORTU.- Abileziez hizketan segi behar dugu, baino kasu honetan txakurrek dituzten abileziez. Txakurren dituzten abilezien berri bagenuen gaur baino lehen. Konpainia egiteaz gain, erreskatetan lagundu, itsuei bidean gidatu, sinestezinak diruditen jausi eta malabarrak [malabarismoak] egiten dituzte txakurrek. Ia denetik egiten ikusi ditugu. Baina orain arte ez genekien, entzun ondo, irakurzaletasuna sustatzeko ere balio zezaketela txakurrek Igotz.
IGOTZ.- “Txakurrak irakurzaletasuna sustatzeko bidelagun” proiektu hori du esku artean gure gaurko gonbidatuak. 3 eta 5 urte bitarteko haurrekin tailerrak egiten ari da, txakurrak lagun liburuak irakurriz. Zalantzarik gabe Manu, ekimen berritzailea da.
MANU.- Oso berritzailea. Nekane Ibarretxe albaitaria da eta txakur hezitzailea. Nekane egun on!
NEKANE.- Egun on!
IGOTZ.- Nola iritsi zinen Nekane terapia eta tailerren mundura.
NEKANE.- Ba beno, ni albaitaritza ikasten ari nintzen azkeneko urtean, esperientzia gogor batetik pasatu izan nintzen, nire aititta [aitona] hil zen ezta? eta familiarentzat oso esperientzia gogorra izan zen, mingarria. Eta topatu genuen ba txakurra guretzat motibazio handia izaten ari zela. Ba orduan ni jada hasi nintzen pentsatzen ba txakurraren onura horietan. Eta interneten bidez, interneten dena topatzen da eta interneten bada masterra topatu neban (nuen) teknikaria izateko kurtsoa eta abar, eta orduan, nik ba honetan.
MANU.- Txakurrekiko lotura hori sakontzen joan da, eta beno pixka bat indartzen joan da zure kasuan eta pausu bat gehiago eman duzu. Eta orain okurritu [bururatu] zaizu tailer batzuk antolatzea txakurrak eta irakurzaletasuna sustatzeko edo nola sustatu irakurzaletasuna txakurren bitartez ?
NEKANE.- Bai, beno berez nire formakuntza, masterra, Bartzelonan egin nuen, San Joan de Deu ospitalean, ezta umeekin. Eta ba beno, hango ikastetxe partean edo egiten genituen irakurketa-saioak umeekin. Eta ordudanik aurrera pentsatu neban [nuen] igual interesgarria izango litzatekeela ba euskaraz egitea saio hauek ezta? eta euskarazko ipuinak ere irakurtzea umeekin.
MANU.- Uhm. Hemen gaude Igotz eta biok irudikatu nahian nola diren tailerrak ezta? Txakurrak, haurrak eta zuek. Nola da pixka bat imajina dezagun nola egiten duzuen, irudika dezagun
NEKANE.- Ba begira, hasteko geure burua aurkezten dugu. Normalean umeek ez dute espero txakur bat etortzea irakurtzera ezta? Eta gero egiten duguna normalean ba ba beno guztiok borobil batean eseri eta banaka joaten dira txakurraren ondoan jartzen eta txakurraren ondoan irakurtzen, beti txakurra laztantzen dute. Txakurra, txakurrari Ipuina kontatu behar diote. Eta gero, batzuetan irakurketa-saio horren ostean ba ekintza bat egiten dugu. Igual ipuinean gertatu baldin bada ba txakurra bainatu egin dute, ba guk txakurra bainatzen dugu. Hori ere ba ulermena ere lantzeko pixka bat ezta? ez bakarrik irakurketa, baizik eta ulermen hori lantzeko.
MANU.- Begira.
IGOTZ.- Beraz haur denek ez dute batera parte hartzen irakurketan. Haurrak banan-banan joaten dira txakurraren ondora, esan dezagun irakurtzera.
NEKANE.- Hori da. Bai.
MANU.- Txakur guztiek balio dute horrelako gauza batean parte hartzeko?
NEKANE.- Beno, txakur guztiek? Ez. Izaera berezi bat izan behar dute. Normalean lasaiak izaten dira, oso irekiak pertsonekin. Gero heziketa berezi bat izaten dute. Ni txakur hezitzailea naiz eta berez nire etxeko txakurrak hezten ditut lan egiteko ezta?
 

B2
2017-03-28
16172451
03:35
5588