Zubipean bizi behar ote dugu?
Pertsona guztiok etxebizitza duina izateko dugun eskubideaz aritu da Eli Larrinaga, EHUko irakaslea.
Gizakiak duen oinarrizko eskubideetako bat da etxebizitza duina izateko eskubidea. Eta legez jasota dago, gainera.
Gai honi buruzko gogoeta interesgarria egin digu EHUko irakasle den Eli Larrinagak Faktoria saioko asteroko zutabean.
Saio osoa hemen entzun dezakezu.
KAZETARIA.- Eli Larrinaga, egun on!
ELI LARRINAGA.- Halan (hala) ekarri, Maite ..
KAZETARIA.- Aurrera Eli, nahi duzunean.
ELI LARRINAGA.- Bai. Amatxo. “ Badakizu zer? Bihar ezkondu egingo naz (naiz)” eskutik hartuta daroan neskatoa ez jako (zaio) gerrira heltzen, baina holantxik plausta bota deutso (dio) hurrengo egunerako plana. “Eta hori noiz erabaki dozue (duzue) ba?” jakin gura dau (du) helduak. Gaur jolastokiko tartean diotso alabak.
Une horretan bien parean doan mutikoak, ordura arte isilik do(i)anak, zer esango eta hauxe: eta badakizue non biziko zarien (zareten)? Ze ez pentsatu etxean geratuko zarienik (zaretenik), behin ezkonduta zuenera joan behar duzue, eta ez badaukazue etxerik ba orduan zubiren baten azpira edo. Ez da asmatutakoa benetan, holan (horrela) gertatu zen aspalditxo, hantxe nire istorio partikularraren paleolito garaian edo. 7 urteko mutikoak di-da batean birritan pentsatu barik itxi eban (utzi zuen) kale gorrian arreba gaztea.
Kontatu deutsuedana (dizuedana) ondo baino hobeto, itzel dator-eta gaurkoari heltzeko: Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak, legealdirako asmoak aurkeztu berri ditu. Etxebizitza arloari jagokionez (dagokionez) Arriolak esan deusku (digu) ahaleginak egingo dituela edozein pertsonak etxe duina izan dagian (dezan). Etxebizitza duina eta egokia izateko eskubidea hainbat legetan dago jasota. Giza-eskubideen aldarrikapen unibertsalaren 25. artikuluan adibidez edo gauza askotarako askok sakratutzat hartzen daben (duten) konstituzioaren 47. enean. Baina idatzita egoteak ez dau (du) orain arte gutxienez beteko denik ziurtatzen. Eta ziurtatu beharko leuke (luke).
Euskadin Legebiltzarrak 2015ean onartu eban Etxebizitza Legea, lehenengoa gure historian; ez da edozelangoa (edonolakoa) gainera. Izan be (ere) etxe duina izateko eskubidea oinarri-oinarrizkoak diren osasun edo heziketa eskubideen parean dago jarrita gurean. Garrantzi bera emoten jakie (ematen zaie). Testuaren hasieran holantxe (horrelaxe) dino (dio) berbaz berba “etxebizitza eskubideak eta eskubide hori benetan gauzatzeak bizitza duin bat eramatea errazten eta ahalbidetzen diote gizakiari” Ez dau (du) erraztuko ba? Bestela galdetu dagiotsiela [degioela] (diezaiotela) txabola batean lupetzez eta zaborrez inguratuta, ur barik (gabe), berogailu barik eta argia batek daki nondik hartuta urteak daroazan (daramatzan) gizakumeari. Edo galdetu 10 metro karratuko logela batean bizi diren senar-emazte eta hiru alabez osatutako familiari, 10 metro karratutan. Aurreko batean ikusi nebazan (nituen) telebistan, dirurik ez pisua osorik alokatzeko eta gorriak ikusten dabilzen (dabiltzan) beste familia batzuegaz (batzuekin) gelaka hartzen dabe (dute) espazioa. Familia horretako amak esaten eban (zuen) “Hau ez da etxea”, eta etxea ez bada nekez izango du duintasunak txokoren bat bertan. Hortaz, etxebizitza-sailburuari esango neuskio (nioke) ados nagoela, eskuartean daukan zeregina ez dela erraza. Orain Jaurlaritzan etxebizitza arloko ordezkari gorena denez berari jagoko (dagokio) erraza ez dena errazteko bideak eta baliabideak ipintzea. Azken batean, emondako (emandako) berba betetzea jagoko. Hurrengo batean 7 urteko mutiko harek (hark), orain nerabe denak, arreba zubipera bizitzen bidali beharrean etxe duina bermatuko deutsien (dioten) beste non edo nora bidali dagian (dezan).