detalle dokuteka-generico-fitxa

Nork dio beldurra dentistari? (A2E10)

Josu ohiko hortz-garbiketa egitera joan da dentistaren kontsultara. Lasai-lasai dago, ez baitiote ezer egingo.

Baina dentistak karies bat daukala aurkituko du...           

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

HARRERAKOA.— Egun on, Josu!
JOSU.—  Egun on, bai.
HARRERAKOA.— Dentista zure zain dago. Pasa zaitez zuzenean!
JOSU.— Mila esker.

ETENA

DENTISTA.— Kaixo, Josu!
JOSU.— Kaixo.
DENTISTA.— Zer?, hortzen garbiketa egitera, beti bezala?
JOSU.— Bai.
DENTISTA.— Normalean txukun edukitzen dituzu, ba. Tira, tira, ireki ahoa.
JOSU.— Oraintxe. Aaaaaaaaaaaaa!
DENTISTA.— Ea ba... Orain hiru hilabete etorri zinen.
JOSU.— Bai, urtean lau aldiz etortzen saiatzen naiz, ahoa garbi mantentzeko eta...
DENTISTA.— Eduki ahoa zabalik, gazte! Ez duzu beldurrik, ezta?
JOSU.— Ej, ahoa jaintzea ojo inpotantea da.

ETENA

DENTISTA.— Ondo da, ikus dezagun... Ba berri txar bat daukat zuretzat, Josu. Karies txiki bat daukazu beheko hagin batean.
JOSU.— Ej da pojible!
DENTISTA.— Mmmmm. Gozoki asko jan dituzu azken bolada honetan?
JOSU.— Ej!
DENTISTA.— Baina lasai, garaiz harrapatu dugu eta segituan konponduko dugu. Anestesia pixka bat jarriko dizut.
JOSU.— Orain?  Ez, ezta pentsatu ere!
DENTISTA.— Lasai, gizona!

ETENA

JOSU.— A, ia-ia ahaztu egin zait; bilera bat daukat fakultatean ordu-erdi barru.
DENTISTA.— Baina ez al duzu esan ez duzula beldurrik?
JOSU.— Ez, ez da beldur-kontua. Benetan, ahaztu egin zait. Barkatu, mesedez.
DENTISTA.— Josu, eseri zaitez hemen eta utzi txorakeriak.
JOSU.— Ezin dut. Deituko dizut eta bueltatuko naiz. Agur!
DENTISTA.— Kakati halakoa!

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

A2
2015-12-18

x61pRelaContWAR

16167029
02:06

x61pViewCountWAR

4352

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR