detalle dokuteka-generico-fitxa

Arbolaren Munduko Eguna

Ekainaren 28an ospatzen da Arbolaren Munduko Eguna.

Izaki ederra da arbola edo zuhaitza. Gauza asko eman dizkio gizakiari betidanik: egurra etxeak egiteko, sutarako, armak egiteko… oheak, musika-tresnak, botikak, papera, itzala, frutak…  Luzea da zerrenda. Eman ditzagun datu batzuk arbolei buruz.

•Munduan 3.869 milioi baso-hektarea omen ditugu. Kopuru horren % 60 zazpi herrialdek daukate: AEB, Brasil, Errusia, Indonesia, Kanada, Kongo eta Txinak.


•Australiako ikerlartzaile batzuek zera aurkitu dute: baso tropikalak galtzen ari badira ere munduko hainbat tokitan ugaritu egin dela baso-zabalera, Errusiako toki askotan, Txinan, Australia iparraldean… Hala ere, gehiago galtzen ari da berreskuratzen ari dena baino.


•Basogintzari zuzenean lotuta, munduan 13 milioi lanpostu daude.


•Aspirinak duen osagai bat zume zuritik ateratzen da.

 


 Amodio-zuhaitza esaten zaio, baina teknikoki beste izen bat du: Judasen arbola.


•Kiri du izena, Txinako arbola bat da, eta 8 bat urte behar ditu heldua izateko. Hemengo haritzak, adibidez, 40 urte. Kiria suak erretzen badu, nahiko azkar hasten da hazten eta kutsadurak kalte gutxi egiten dio. Eta emankortasun gutxiko lurretan oso ondo hazten da. Texasen milioi bat kiri landatu nahi dituzte, karbono dioxido asko xurgatzen duelako eta oxigeno pila aireratzen. Beraz, arbola erabili nahi dute aldaketa klimatikoari aurre egiteko.

 


 Matusalen pinua

•Kalifornian dago munduko arbolarik zaharrena, bizirik. Pinu-mota bat da eta 5.000 urte inguru omen ditu: Matusalen izena jarri zioten. Arbola aurkitu zuen ikerlariak ez du esan nahi izan justu-justu non dagoen.  


•Horoskopo zelta arboletan oinarritzen da. Ekaineko arbolak: maiatzaren 25etik ekainaren 3ra, lizarra, ekainaren 4tik 13ra, xarma,  ekainaren 14tik 23ra pikua, ekainaren 24a  urkia eta ekainaren 25etik uztailaren 4ra, sagarrondoa.


•Horoskopo horren arabera, martxoaren 21ean jaiotakoak haritzak dira. Gernikako Arbola ere haritza da.


•Gernikako Arbolak beste izen batzuk izan ditu: Aita Haritza eta Haritz Zaharra.


 Irati

•Euskal Herriko basorik zabalena da Irati, 17.000 hektarea baino gehiago ditu. Iratiko oihana ere esaten zaio. Hosto erorkorreko zuhaitzez osatutako Europako bigarren oihana da, Alemaniako Oihan Beltzaren ondoren.


•Gipuzkoako armarriko arbolak haginak dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko aurtengo egutegia Gipuzkoako 12 arbola bereziri eskainita dago. Ekainean Donostiako Berio auzoko arte bat ageri da argazkian, ia 20 metrokoa. 


•Egurraren Interpretazio Zentroa Zegaman dago. Imanol Artola basozain ohiak Euskal Herriko 175 espezie bildu ditu.



 

detalle2

Dokuteka

B1
2015-06-25

x61pRelaContWAR

16166397

x61pViewCountWAR

7669

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR