Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

2000. urtean izendatu zuen UNESCOk otsailaren 21a Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna eta ordutik hona urtez urte ospatu da hizkuntz eta kultura aniztasuna bultzatzeko ekimen hau.

Bengaleraren aldeko mugimendua
Bangladeshen, bengaleraren aldeko mugimendu garrantzitsua eman zen 50eko hamarkadan. Garai hartan, Pakistango hizkuntza hau ez zen ofizialtzat hartzen, urdua ez bezala. Ondorioz, ez zen inon irakasten.
Egoera hura aldatu nahian, unibertsitateko ikasleak mobilizatu eta poliziari aurre egiten saiatu ziren. Baina legeak galarazi egiten zuen ikasleek biltzeko aukera izatea.

Zoritxarrez, egoera okertu eta bi ikasle hil ziren 1952ko otsailaren 21ean. Hainbat urte eman zituzten mugimenduko jarraitzaileek bengaleraren alde borroka eginez eta azkenik, 1956an gobernuak amore eman eta bengalerak ere hizkuntza ofiziala izan behar zuela erabaki zuen.

Shadid Minar izeneko monumentua eraiki zen Dhaka Medical Collegetik hurbil, mugimendua bera eta bidean hil ziren biktimak gogoratzeko.

Gertakari haiek gogoan hartuz, beraz, Unescok otsailaren 21a Ama Hizkuntzaren Nazioarteko eguna izendatu zuen, data esanguratsua zelakoan. Baina Pakistangoa adibide bat besterik ez da eta munduan zehar beste asko egon badaude. Izan ere, oro har, esan baitaiteke eremu urriko hizkuntzek izugarrizko ahalegina egin behar izan dutela beren lekua izan dezaten, ez bakarrik ahozko altxor bezala, ahoz aho eta belaunaldiz belaunaldi jarraitzeko, baizik eta estatuetan hizkuntza ofizialak izateko maila irabazi arteko bidean.

ALDARRI.- Reivindicación. Revendication.
ANIZTASUN.- Pluralidad. Pluralité.
AMORE EMAN.- Etsi. Ceder. Céder.
BENGALERA.- Bengalí. Le bengali.
EKIMEN.- Iniciativa. Initiative.
EREMU URRIKO HIZKUNTZA.- Lengua minorizada. Langue minoritaire.
 


B2
2014-02-20
16164022
4766