detalle dokuteka-generico-fitxa

Fermin Muguruza

Fermin Muguruza euskal abeslari, musikari eta ekoizlea 1963ko apirilaren 20an jaio zen Irunen.

 Fermin Muguruza musikariak bere bizitzako pasadizo batzuk kontatuko ditu Euskadi Irratiko elkarrizketa honetan. 
Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Jaime Otamendi esataria. Fermin Muguruza, egun on.  

Fermin Muguruza musikaria. Egun on.  

Jaime Otamendi. Zer moduz zaude? 

Fermin Muguruza. Ondo.  

Jaime Otamendi. Ondo. Seguru?  

Fermin Muguruza. Bai, jauna.  

Jaime Otamendi. Lasai?  

Fermin Muguruza. Ez. Oso urduri.  

Jaime Otamendi. A, oso urduri zaude?  

Fermin Muguruza. Bai.  

Jaime Otamendi. Hori izugarri gustatzen zaigu guri.  

Fermin Muguruza. Bai.  

Jaime Otamendi. Jendea urduri egotea.  

Fermin Muguruza. Aurkezpen horrekin oso urduri jarri naiz.  

Jaime Otamendi. Gaizki pasako duzu?  

Fermin Muguruza. Bai. Dudarik gabe.  

Jaime Otamendi. Bai? 

Fermin Muguruza. Bai, jauna.  

Jaime Otamendi. Hobe oraindik. Nekane Peñagarikano, Tere Beloki eta Esther Aizpurua, hemen hirurak aurrean, maitasunaz, lanaz eta osasunaz.  

Fermin Muguruza. Ondo.  

Jaime Otamendi. Zertatik hasiko gara? 

Fermin Muguruza. Zuk esan.  

Jaime Otamendi. Zuk, zuk, zuk, zuk, zuk, zuk… Zertatik edo zeinekin, nahi duzun bezala.  

Fermin Muguruza. Lanaz, orduan.  

Jaime Otamendi. Lanaz. Lana zeinek dauka? 

Esther Aizpurua estaria. Nik.  

Jaime Otamendi. Esther.     

Esther Aizpurua. Egun on, Fermin.  

Fermin Muguruza. Berdin.  

Esther Aizpurua. 10 minutu ditugu lanaz hitz egiteko. Ze lanbide duzula dio karnetak?  

Fermin Muguruza. Barkatu, ari nintzela ondo jartzen mikrofonoa. Bai. Errepikatuko didazu, mesedez? 

Esther Aizpurua. Zure karnetak zer dio?, zer lanbide duzula?  

Fermin Muguruza. Ba, ez dakit. Nire karneta? DNIan? (Nortasun Agirian?) 

Esther Aizpurua. Um.  

Fermin Muguruza. Ideiarik ez.  

Esther Aizpurua. Kanpora. Noiz jaikitzen zara lanera joateko?   

Fermin Muguruza. Zortzi eta erdietan.  

Esther Aizpurua. Eta oheratu?  

Fermin Muguruza. Hamabi eta erdietan, ordu batean, ordu bat eta erdietan, ordu bietan… Segun.  

Esther Aizpurua. Batez beste, zortzi bat ordu eguneko lo? 

Fermin Muguruza. Nik nahiko nuke bederatzi ordu. Ba, Einsteinek ere badakizu zer esaten zuen? Berak behar zuela gainera hamar ordu edo ondo hasteko eguna, edo behintzat hori, funtsean eta martxan, eta ondo sentitzeko. Nik bederatzi ordu beharko nituzke, baina askotan hori, ezin izaten dut.  

Esther Aizpurua. Zein garraiotan joaten zara lanera? 

Fermin Muguruza. Oinez edo, edo kotxez. Oso gertu daukat etxetik.  

Esther Aizpurua. Puntual (garaiz) iristen zara? 

Fermin Muguruza. Ez dut fitxatzeko ordu, ordutegirik. Beraz, ni hori, ez?, joan behar dudanean edo azaldu behar dudanean azaltzen naiz… Batzuetan sartzen naiz hori, bederatzietan, beste batzuetan hamaiketan edo batzuetan ere bai igual, ez naiz ezta azaltzen ere. Ez daukat hori, lan, lan bat, hori, ordutegi zehatzik eskatzen duenik. Orduan… 

Esther Aizpurua. Bestela, puntuala zara.  

Fermin Muguruza. E, gustatzen zait oso puntuala izatea. Eta gustatzen zait ere bai, zitaren bat egiten badut ere norbaitekin, bera puntuala izatea.  

Esther Aizpurua. Esan Ozenki-ko koordinatzailea zara, musikaria… Jende askorekin duzu harremana, batera eta bestera ibiltzen zara. Denak kontu(t)an izateko agendarik baduzu? Edo behar duzu?    

Fermin Muguruza. Bai. Badut agenda txiki bat, badut agenda handi bat mahai gainean, eta etxean ere jartzen dut hor, frigorifikoan, iman batekin itsatsita ere holako egutegi bat gogoratzeko ere bai astean zehar ze, ze konpromezu ditudan eta hurrengo asteei begira ere bai, ba, aurre-ikuspenak egiteko.  

Esther Aizpurua. Beraz, beti duzu paper-zatiren bat eskura, ezta?  

Fermin Muguruza. Bai, paperzalea naiz.  

Esther Aizpurua. Oso gaztea zinela, sei bat urterekin hasi zinen eskuko soinua ikasten. Zein pieza, pieza ikasi zenuen oraindik gogoan duzu? Aurrena.  

Fermin Muguruza. Lehenengoa, Bambi.  

Esther Aizpurua. Bambi? 

Fermin Muguruza. Bambi. (barreak) 

Esther Aizpurua. Etxean hiru anaiak zaudete… 

Fermin Muguruza. Hori errazena zen. Denak ziren, hori ez?, ba, nota oso, oso, oso erraz batzuk, eta bigarren kantua… Hori izan zen lehenengoa, bigarrena izan, izan zen Fermintxo, Mikel Bikondoak niri eskainitako kantu bat. Berak asmatutakoa, gainera, han bertan, klasean … 

Esther Aizpurua. Berak konposatutakoa… 

Fermin Muguruza. Bai. Berak konposatu zuen han bertan eta orduan Fermintxo deitu zion; eta hori izan zen bigarrena.  

Esther Aizpurua. Hori maisuak berak. Mikel Bikondoa…  

Fermin Muguruza. Bai.  

Esther Aizpurua. Etxean hiru anaiak zaudete musikari lotuak.  

Fermin Muguruza. Bai.  

Esther Aizpurua. Zer da?: familiako tradizioa? Edo nork sartu dizue musikaren harra?  

Fermin Muguruza. Ba hori amaren historia da. Amak bazuen grin bat, hori, musikarekin, eta bere ideia izan zen, bai apuntatzea solfeoan, bai gero akordeoia, eta bueno, ba, berari esker, hori, gaur denok bagara, musika munduan murgildurik gabiltza.  

Esther Aizpurua. Zu orain ikusita, Fermin, zaila egiten da Fermin doktore jauna imajinatzea.  

Fermin Muguruza. Doktore? 

Esther Aizpurua. Bai. Egia al da… 

Fermin Muguruza. Jauna?  

Esther Aizpurua. Egia al da txikitan dentista izan nahi zenuela?  

Fermin Muguruza. Bai. Bai. Begira. Nire amatxik galdetzen zidan bakoitzean hori, ea zer izan nahi nuen nagusia nintzenean, ba nik dentista esaten nion eta bera izugarri pozten zen. Ez dakit zer… (barreak). Berak esaten zuen gainera kristoren beldurra zeukan, hori ez?, pues, dentistengana joateko. Eta esaten zidan, gainera, ba orduan ni dentista nintzenean, ba, bera joango zela nire kontsultara, bera, hori, ez?  hortz eta hagin guztiak konpontzera.  

Bai. Bai, txiki-txikia nintzenean, hori, dentistaren istorioa neukan sartua.  

Esther Aizpurua. Ikasle bezala, azkarra. Eta bihurria ere ba omen zinen.  

Fermin Muguruza. Ez dakit nork esan duen hori. 

Esther Aizpurua. Bakarren batek, ez? Zein zen ikasle-garaian zure gustuko ikasgaia? Zein zenuen maiteena?  

Fermin Muguruza. Ba, historia.  

Esther Aizpurua. Historia. Salamancara joan zinen pedagogia ikastera. Baina laugarren mailan, amaitzear zeundela, utzi egin zenuen.  

Fermin Muguruza. Bueno, egin nuena izan zen hiru, hirugarren kurtsora arte han bete, gero laugarren kurtsoa… Hona etorri nintzen, Donostiara. Eta laugarren kurtsoa bukaturik neukala… Bueno, ja dagoeneko gainera, lau, hirugarren kurtsoan, hor gainera Salamancan banenbilen ere taldea osatzen. Bueno, Iñigorekin, ba Iñigo nire anaiarekin ere, idazten genion elkarri eta bidaltzen genizkion elkarri ba maketak eta gauzak, letrak eta holako istorioak, eta orduan buruan geneukan zerbait antolatzea… Laugarren kurtsoa hemen egin nuenean Martutenen, hemen, Donostian… Martutenen, kartzelan, ez. Egin nuen hemen, fakultatean. Ba ja nenbilen Kortaturekin jo eta fuego.  

Esther Aizpurua. Urtea geratzen zaizu, beraz, karrera amaitzeko, ezta?  

Fermin Muguruza. Urte bat. Bai.  

Esther Aizpurua. Inoiz amaituko duzu?  

Fermin Muguruza. Auskalo. Printzipioz ez. Printzipioz ez, baina auskalo zer gerta daitekeen. Oso erakargarria egiten zitzaidan Heziketa berezia. Ni gainera, ba hori, espezialitatea, ba hori, hori hartu nuen, eta horrekin sartu nintzen gehienbat, ba hori, ez?, frustrazio (etsipen) edo gehienbat ba hori ez?, ba egokiera zaila daukaten, hori ez?, mutil, neskekin lan egiteko, ba hori, ez?, ni… Izandako zenbat hori, ez? Gehienbat zenbait frustrazio eta zenbait istorioren ondorio zelako ere bai, ez? Ni bizitako zenbat gauza. Eta pentsatzen nuen oso lagungarria izan zitekeela ba nik eskain nezakeen lana.  

Esther Aizpurua. 79an The Clash taldea etorri zen Donostiara. Zer gertatu zen kontzertu hartan?  

Fermin Muguruza. Ba ni nenbilen aspalditik(an) hala ere punk, punkarekin ere bai, ba hori, ez?, ja oso liluratuta eta gertatu zenean, kontzertu horrekin zehazki, ba egundoko indarra transmititu zutela The Clashekoek. Gero, gainera oso, oso konprometituak ziren eta oso ekitaldi ere bai politikoa izan zela, politikoa eta, eta musikala, eta orduan, ba, hortik atera zen indarrak benetan, ba hori, ez?, kutsatu ninduen eta oso garbi ikusi nuen, ba, hola, ez?, ildo horretatik ere bai jo behar nuela, edo behintzat hor bazegoela aukera, aukera handia gauza, gauza oso politak… Eta oso, hori ez?, indartsuak egiteko, eta bueno, hortik oso denbora gutxira kamioi batean sartu nintzen eta Londresera joan nintzen gitarra bat erostera.  

Esther Aizpurua. Oraindik gordea duzu gitarra hori?  

Fermin Muguruza. Bai. Dudarik gabe. Oso famatua egin zen gainera gitarra hori. Izan zen Squire Telecaster, beraz, ez da Fender, estatuan fabrikatzen den gitarra horietako bat, baizik eta Japonen (Japonian) fabrikatzen den imitazio horietako bat. Baina pastillak, bueno, Fenderrenak dira. Eta orduan, horrekin, ba, lehenengo urteak burutu nituen Kortaturekin, eta hor bertan itsasi nuen pegata (afixa) famatu hura, zioena: “Defectuoso”.  

Esther Aizpurua. Nork eman zion izena Kortatu taldeari? Nor zen Kortatu jauna? 

Fermin Muguruza. Bueno, Kortatu toki… Ez dakit. Istorio asko ditu ez?, Kortatu izenak. Guk ikusi genuen aspalditik(an) Iñigo eta biok argazki bat Kortatu pertsona batena, hori, ibiltaria zena, ibiltzen zena hori, ez?, ateratzen zen Legorretatik eta joaten zen Madrileraino oinez, eta ikusi genuen bere argazkia eta ikusi genuen… Oso bitxia zen, ez? tipoa, eta esan genuen: “Noizbait eginez gero talderen bat, Kortatu jarri beharko genioke, ez? izen bezala.” Hori Kortatu osatu baino igual bi urte lehenago. Eta bueno, erabaki genuenean talde bat egin behar genuela esan genuen: “Gogoratzen duzu zer komentatu genuen aspaldian hori, ez? Talde bati izen bat, talde bat eginez gero izena jarriko geniokeela Kortatu?” Eta baietz. Eta Kortatu jarri genion. Gertatu zena izan zen hortik bi hilabetetara edo hola Iparraldean genuela kontzertu bat, ba orduan hurbildu zitzaigun errefuxiatu bat eta berak komentatu zigun ba Kortatu ere bai, gainera baserri horretatik, Legorretan dagoen baserri, Kortatu izeneko baserri horretatik joaten den jende guztiari deitzen diotela Kortatu, eta orduan, bata zen ibiltari hori eta beste bat zen ere bai, ba, ETAko militante bat, bueno, mugalari bat zena, eta orduan, ba, ibiltzen zena hori, ez?, jendea pasatzen Bidasoaren inguruan gainera, ez?, alde batetik bestera eta goardia zibilek hil zutena 76an edo hola, ez? Eta orduan ba, bueno ba, istorio hori kontatzen genuen, harrapatu genuen ere bai, eta istorio hori kontatzen genuen hortik aurrera galdetzen ziguten bakoitzean ea nondik zetorren izen hori.  

Esther Aizpurua. Kortaturen hasierako kantuak gazteleraz ziren. Baina gero euskaraz abesten hasi zineten. Lan handia eman zizun euskara ikasteak?  

Fermin Muguruza. Ikaragarria. Nik beti esaten dut oso, oso, benetan oso zaila dela, baina hor geneuzkan gogoak benetan hori ez?, ba ikasteko eta euskaraz hitz egiteko ikaragarria zen ere bai, eta bueno, horrek lagundu gintuen. Baita ere lagundu gintuen asko, ba hor Tolosan, AEKn…  

(txirrina) 

Fermin Muguruza. Zer, denbora. Amaitu da?  

Jaime Otamendi. Denbora.  

Esther Aizpurua. Amaitu da. Amaitu da.  

Jaime Otamendi. Bukatu. Tolosara joan zarenez, bukatu.  

Fermin Muguruza. Tolosara joan nintzen AEKko barnetegi batera eta benetan hor, AEK barruan zeuden irakasleek eman ziguten bultzada, eta animoak, eta nola bultzatu gintuzten ba hori, ez?, aurrera egiteko euskara ikasten eta euskaraz abesten, ba izan zen ikaragarria, eta neurri batean behintzat beraiei, beraiei zor diegu ba gaur hola, ez?, holako, holako  aurrerapen, pauso handiak egitea. Guk pentsatuta geneukalako hirugarren diskoa, Kortaturena, izatea alde bat euskaraz eta beste aldea gazteleraz. Eta hauek oso, oso gogor eta oso tinko, eta aizkorak zorroztuta etorri zitzaizkigun esanez ba ezetz, eta hartzeko beste bi hilabete gehiago jarraitzeko euskara ikasten, sakontzen ja hori, ez?, ba ikasten ari ginena, eta haiek lagundu behar gintuztela, eta konbentzitu gintuzten, jarraitu genuen, eta orduan, ba, beranduago kaleratu genuen disko bat, diskoa, Kolpez kolpe, baina euskaraz soilik kaleratu genuen disko hori.  

Jaime Otamendi. Tolosa bakarrik aipatu duzu, baina Gaztelu ere tartean zegoen, ez?  

Fermin Muguruza. Bai. Bai. Bai.  

Jaime Otamendi. Bakoitzari berea.  

Fermin Muguruza. Bai. 

Jaime Otamendi. Bestela, Gaztelukoak haserretuko zaizkizu, e! 

Fermin Muguruza. Arrazoia duzu. Gaztelun hilabete bat egin genuen. Egia esanda, ez genuen asko ikasi, baina oso, oso ondo pasatu genuen, disfrutatu (gozatu) genuen ikaragarri, eta, eta bueno, hor sortu zen gainera ba hori, ez?, konplizitate (elkartasun) hori zenbait irakaslerekin eta bueno, haiek komentatu ziguten, ez?, ba apuntatzeko barnetegi batera eta bueltatu ginenean gure asmoa zen gainera Gaztelura bueltatzea… Ba ez dakit zer arazo gertatu ziren hori, Gaztelun eta, eta azkenean Tolosara jaitsi behar izan zuten barnetegia, eta horra joan ginen. Bai, baina hilabete bat han, Gaztelun, egon ginen.  

Jaime Otamendi. Goizeko 11ak eta 25 minutu.  

Off ahotsa. Goizean behin.             

detalle2

Dokuteka

B2
1998-01-19

x61pRelaContWAR

16161164
0:10:00

x61pViewCountWAR

8427

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR