detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman, mintzalagun bila: Kerman surflari

Zarautz aldera joan da gaur Kerman. Bertako hondartzan surf egiteko lehen klasea hartu du. Berotzeko korrika ibili da eta ondoren taula gainean oreka mantentzen saiatu da.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KERMAN: Aizu, Kaixo. Barkatu. Aizu, kaletik nindoala iragarki bat ikusi dut. Hau da surf eskola, ezta?
MIKEL: Halaxe da, bai.
MIRIAM: Bai, hau da Zarauzko Surf Eskola.
KERMAN: Ze ondo, zeren nik surf egiten ikasi nahi dut. Zeren, joan den udan Tarifatik ibili nintzen, bueno, eta sekulako inbidia pasatu nuen.
MIKEL: Ba, toki egokira etorri zara. Zeren, Zarautzek hondartza hadi bat dauka, hondar asko, olatuak ere egokiak dira, uraren tenperaturak ere goxo-goxoa jarri du, epel-epel... asi es que toki egokira etorri zara . Nahi duzunean hasteko prest.  
KERMAN: Aizu eta zuek Zarauztik ibiltzen zarete surf egiten? Edo, Australiatik, Andaluziatik, Hego Amerikatik...ere ibiltzen zarete?
MIRIAM: Bueno, denean pixka bat. Zarautzen bai, lanean gaudenean bai, baina bestela, ahal dugun guztietan...
KERMAN:Eta zuekin ikasi dezaket?
MIKEL: Bai. Gurekin, baina itsasoarekin ere.
KERMAN: Nola fardatuko dudan Algortatik irteten naizenean!
MIRIAM: Hori hirugarren denbora da. Horretan gu ez gara sartzen. "Fardeak" eta, zure kontu!

NONDIK kasua gehiegitxotan erabiltzen dugu hainbatetan. "Algortatik irtengo naiz" bezalako esaldien  ordez, ahalegindu "Algortan irtengo naiz" esaten. Beste hainbeste gertatzen da "Australiatik ibili da surf egiten" esaldiarekin. Kasu honetan, zuzenagoak izango dira "Australian ibili da surf egiten" edota, "Australian zehar ibili da surf egiten"


KERMAN: Hotz handia daukat, e? Saltoka egiten ibiliko naiz pixka bat berotzeko. Baina zuek segi uretara lasai. Ni oraintxe noa. Bueno, ez pentsa atzeraka egiten hasiko naizenik, e?
MIRIAM: Lasai, lasai, hasiera batean lehorrean egingo ditugu ariketa batzuk eta gero joango gara uretara.
KERMAN: A! Hemen lehorrean? Zer ondo!
MIKEL: Bai. Etzaten joango gara taulan eta hor erakutsiko dizut nola jartzen garen zutik
KERMAN: Hemen?
MIKEL: Bai. Begiratu niri. Esku bat aurrera, beste eskua...hor, txandakatzen. Ederki.
KERMAN: Ai ama! Oreka galduko dut! Ez harritu uretara sartu eta oihuka egiten hasten banaiz, e?
LORE: Zu lasai. Zu Mikeli kasu egin eta gauzak ondo joango zaizkizu
MIKEL: Oihuka hasten bazara ere, arrainak  ez dira etorriko guregana.
KERMAN: Aizu, besoekin horrela egiten hasten banaiz, ez pentsa keinuka egiten ari naizela, e? Oreka mantentzeko da. Eta, uretara erortzen banaiz, horrela, keinuka egiten hasiko naiz (keinuka) zuek nire bila etortzeko. Baina ez egin lo, e? Horrela, zurrungaka egiten, e?

Aditzondoak sortzeko -KA atzizkia erabiltzean, ez daukagu "egin" aditza ipini beharrik ondoren. Horrenbestez, nahikoa izango da "saltoka hasiko naiz" esatea, "keinuka arituko naiz uretan". Hau da, "salto egiten hasiko naiz", edota,  "keinu egiten arituko naiz". Okerrak izango dira, hortaz, "saltoka egiten hasiko naiz", edota,  "keinuka egiten arituko naiz uretan"


KERMAN: Bueno, hondartzan gora eta behera korrika ibili naiz, eta, jada hobeto nago
MIKEL: Taularen gainean etzango gara suabe-suabe, behera begira, marrazkia hortxe,
KERMAN: Ai, ai, ai! Eta zer egingo dut uretan bueltaka hasten banaiz, e? Gero arnas estuka egiten aterako naiz zalapartaka.
LORE: Lasai Kerman, oso ondo ari zara eta!
KERMAN: Bai? Ba, nahiago nuke orain Mikel Pablorekin Gasteizen poteak hartzen ibili.
MIRIAM: Zuk pentsatu Mikel Pablok zer inbidia pasako duen zu hemen ikustean.
KERMAN:    Hori ere egia da. Uda honetan Algortatik irteten naizenean, izugarri fardatuko dut eta Mikel Pablo marmarka egiten.
MIKEL: Hanka bat ireki. Oso ondo.
MIRIAM: Oso ondo! hori, hori, hori!

 Algortan irteten denean gehiago ligatuko duelakoan, surfean ikasten hasi da Kerman. Kermanek gaur NONDIK kasua gehiegitxotan erabili du eta gogoan izan, askotan, NON erabiltzea nahikoa dela. Adibidez, "Australian ibili da surfean" eta ez, "Australiatik".

Horrez gain, Kerman dardarka ere ikusi dugu. -KA atzizkiarekin amaitzen diren adizlagunekin, "egin" aditza ez dugu erabiliko. Adibidez, "Kerman keinuka hasi da", edo, Kerman keinuak egiten hasi da. Baina ez "Kerman keinuka egiten hasi da". Argi? Bueno, ba, zuek pixkanaka-pixkanaka betikoa, e?


honekin edo harekin, baina egin!

detalle2

Dokuteka

A2
2010-06-02

x61pRelaContWAR

16157491
00:06:01

x61pViewCountWAR

6464

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR