detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman mintzalagun bila: Enkantea

Kermanek eta bere anaiak bizitza aldatuko dien tramankulua erosi nahi dute enkante batean.
Egiturak:
- Ez erabili *zenbatengatik erosi duzu bezalakoak. Horren partez esan zenbatean erosi duzu.
- Konpletiboetan -ela jarri.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

 KERMAN: Bai… Interneten ikusi dut zuen iragarkia, enkanteari buruzkoa... Eta horregatik deitu dut… 

KIRMEN: Zer diote? Zer diote? 
KERMAN: Bai, oso interesatuta nago...Baina... Zenbat eurogatik saltzen duzue! Merkexeago lortzea espero nuen...Bigarren eskukoa baita... Bai, bai... Badakit oso tresna fina dela, baina... Dena den... Bostehun euro bai... Baina osagai guztiekin, ezta? Tira... Ondo pentsatu behar dut lehendabizi... 
KIRMEN: Zer, Kerman? Zakuratu al dugu? 
KERMAN: Kirmen... Oso garesti saltzen dute: bostehun eurogatik!!! 
KIRMEN: Ez zait harritzen... Sekulako tresna da... Nik hartu egingo nuke. 
KERMAN: Baina, Kirmen... Gauza hauek ondo pentsatu behar dira... Osagaiak aparte saltzen dituzte. Guztira zazpi dira, eta bakoitza 35 eurogatik saltzen dute! 
KIRMEN: Tira... 35 euro gorabehera... 
KERMAN: 35 euro osagai bakoitzaren truke!!!! Orotara 245 euro!!! Gehi aurreko bostehun euroak... Sekulako dirutza da! 
KIRMEN: Zuzen zaude, Kerman...Baina gailu horrek emango digun askatasuna ez dago diruz pagatzerik!!! Pentsatu ondo!!! Libre izango gara, betiko... 
KERMAN: Bai... Baina 750 euroren truke erosi beharko dugu askatasuna...

AZALPENAK
«Zenbat eurogatik saltzen duzue?» edota «bostehun eurogatik erosi dugu» esaldiak ez dira oso jatorrak. Horien tokian, «zenbatean saltzen duzue?» edota «bostehun euroren truke erosi dugu» esan dezakegu.

KIRMEN: Deitu berriro, Kerman! Eta esaiezu osagai guztiak erosiko ditugula!!! Baita gidaliburua ere!!! Zer demontre!!! Zertarako behar dugu dirua? Agian, beherapena egingo digute... 
KERMAN:Ez dakit ba nik... Bai? Bai... Lehen ere deitu dut...Osagai guztiak eta gidaliburua erosiz gero, beherapenen bat egiten duzue? Aa... Esan du printzipioz ez dute beherapenik egiten. Baina galdetu egin behar duela... 
KIRMEN: Esaiozu eskudirutan ordainduko dugula... Hartara, agian... 
KERMAN: Eta... Eskudirutan ordaintzen badugu? Beherapenik bai? Aa... Txartelarekin ordaindu behar dela dio... 
KIRMEN: Ondo da, ondo da... Baina beherapenik egin ez, baina gutxienez, bermealdia luzea izango da!!! 
KERMAN: Zenbat urteko bermea dauka? Aa... Bermealdirik ez daukatela... Bigarren eskukoa dela, eta horregatik... 
KERMAN:Tira... Ondo pentsatu behar dugu... Kirmen... Oso garestia da, beherapenik ez, bermerik ere ez... Hori ez da parte onekoa...Nik ez nuke erosiko... 
KIRMEN: Baina, Kerman... Gure askatasuna dago jokoan!!Traste honi esker, amak eta izeba Karmenek ez digute xantaiarik egingo sekula santan! Etxeko boterea geure esku edukiko dugu... 
KERMAN: Xantaiarik ez... Baina telefonoko tipo honek sekulako estortsioa egingo digu...

AZALPENAK
Gogoratu bestek esandakoa errepikatutakoan –ela ipini behar diogula aditza laguntzaileari. Esan du ez dutela beherapenik egiten. Txartelarekin ordaindu behar dela dio.

KERMAN: Kirmen, hamaika aldiz esan dizut nik ez dudala dirutza hori ordainduko!
300 euroan salduko balute, beste kontu bat izango litzateke…
KIRMEN: Traste hauek garestiak dira, bazenekien aurretik ere... 
KERMAN: Mikel Pablok 400 euroren truke erosi zuen. Eta esan zidan berri-berria erosi zuela, eta ez bigarren eskukoa…
KIRMEN: Bai… Baina orain zazpi urte, Kerman! Nik erosi egin nahi dut! Agian beherapena egingo digute, ibili-ibili eginda... 
KERMAN: Kirmen! Mesedez! Argi eta garbi esan didate ez dutela beherapenik egiten. Pentsatu! Trastea bera 500 euro ordaindu, eta ondoren osagai bakoitza beste 35 euro ordaindu behar! Eta zazpi dira guztira...Nik ez dut erosi nahi, kito! 
KIRMEN: Ba nik bai! Zergatik balio behar du zure botoak nireak baino gehiago? 
KERMAN:Nik diru gehiago jarri behar dudalako, hara bestea! 
KIRMEN: Kerman... Begiratu ondo... Horren polita da... Traste honi esker, amak eta izeba Karmenek ez gaituzte mendean izango... Ezingo digute xantaiarik egin... Eta telebista geurea izango da... 
KERMAN: Akabo telebistako txutxumutxuak, tomateak eta halakoak... Natura edo Gizartea ikusi ahal izango dut... 
KIRMEN: Edo Champions Liga...

AZALPENAK
Termomixa erosteko planak egiten ikusi ditugu gaur bi anaiak.
Lehenik eta behin, ikusi dugu «Zenbat eurogatik dago salgai?», «bostehun eurogatik erosiko dugu» eta tankerakoak ez direla oso egokiak. Horien tokian, «Zenbatean dago salgai?» edota «bostehun euroren truke erosiko dugu» esan dezakegu.
Bestalde, gogoratu esaldi konpletiboetan –ELA ipini behar zaiola aditz laguntzaileari. Hau da, «telefonoko tipoak esan dit ez daukala bermerik» edota «uste dut oso garestia dela». Horixe, bada, gaur ikusitakoa, lagunok. Zuek, badakizue zer esaten dugun, ezta? Honekin edo harekin, baina egin!

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

A2
2011-01-14

x61pRelaContWAR

16157322

x61pViewCountWAR

4072

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR