detalle dokuteka-generico-fitxa

Aurten ordu-aldaketarik izango ote dugu?

Neguko eta udako ordu-aldaketak askorentzat polemika-iturri izan dira. Baina, Bruselak eginiko proposamena aurrera ateratzen baldin bada, baliteke aurten aldaketarik ez egotea.

Ordu-aldaketa lehen aldiz I. Mundu Gerraren ondoren jarri zuen martxan Alemaniak, eta harrezkero energia aurrezteko neurri modura azaldu zaigu. Baina Europako Batzordeko presidentea den Jean-Claude Junckerrek aldaketa hori kentzea proposatuko du, herritar gehienek horrela eskatu dutela argudiatuta.

Energia aholkularia den Xabier Estebanek azalduko digu erabaki horren zergatia. Erreportaje osoa hemen entzungai.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KAZETARIA.- Badakizu urtean bitan aldatzen dugula ordua. Eta Europako Batzordeak gaur jakinarazi du Jean-Claude Juncker bere presidentearen ahotan. Ba, erabaki duela edo erabakiko duela proposatzea Europako Parlamentuari eta Europako Kontseiluari ordu-aldaketa bertan behera uztea. Eta erabaki hori hartu du azken asteotan egin den makro-galdeketa edo makro erreferendumaren ostean: 4,6 miloi lagunek hartu dute parte, % 80 ordua aldatzearen kontra. Eta orain prozesu luzea abiatu du Europako Batzordeak erabaki honekin. Prozesu hau Batzordeak espero duen bidetik baldin badoa, alegia, Europako Parlamentuak eta Europako Kontseiluak ere berresten badute ordu-aldaketa kentzea berresten badute, herrialde bakoitzak Europar Batasuneko herrialde bakoitzak erabaki ahal izango du gero bere eremu horretan aplikatu ala ez. Baina, Bruselak esperantza du 28ak akordio bateratu batera iristeko esperantza hori du, ezta?
Horri buruz hitz egingo dugu, besteak beste, Xabier Esteban energia aholkulariarekin. Kaixo, Xabier, egun on. Ongi etorri faktoriara.
XABIER ESTEBAN.- Egun on. Bai, eskerrik asko.
KAZETARIA.- Ordu-aldaketa hori defendatzen zutenek argudiatzen zuten energetikoki aurreztu egiten zuela, ezta? edo aurreztea eragiten zuela ordu-aldaketak. Hala al da?
XABIER ESTEBAN.- Bai, hala da. Berez, nik datu ofizialei buruz hitz egingo dut, eta ametitzen da % 5eko aurrezpena dagoela Europar Batasun osoan, eta diru dezente da.
KAZETARIA.- % 5a aurrezten da beraz, ordu-aldaketari esker?
XABIER ESTEBAN.- Bai, bereziki energia elektrikoaren aurrezpena, argiteria artifiziala gutxiago erabiltzen delako. Zer gertatzen da? Ohitura-aldaketa horiek suposatzen dutela luzatzen direla beste orduetan erabiltzen diren teknologiak, adibidez, berokuntzak, bereziki neguan, ze luzatzen dira halako arratsaldeak etxean zauden ordu horietan. Telebista ere, luzarorako ikusten dugu gauetan. Eta hor, alde ez daudenak, osea, ordutegia-aldaketaren kontra daudenak bai esaten dute “bai aurrezten da energia elektrikoa argitasun artifiziala ez delako erabili, baina beste hori, klimatizazioan eta… beste kontsumoan erabiltzen ari gara. Orduan, hor dator pixka bat gatazka.
KAZETARIA.- Eta % 5 hori, aipatu duzun hori, aurrezten da argi artifizialean, kale-argian nolabait esateko XABIER.- Kale-argian, etxeetan, negozioetan, guztietan, osea, bereziki aurrezpen elektrikoa da eta aurrezpen elektriko hori dagokio argiteria artifizialaren erabilpen urriago horri.
KAZETARIA.- Baina, esate baterako, neguan, ordua aldatzen denean, arratsaldetan lehenago iluntzen du eta horrek behartu egiten gaitu argia piztera.
XABIER ESTEBAN.- Klaro, baina zuk eguna lehenago hasi duzu. Orduan, klaro, azkenean gauza hauekin zer da? Orain dela urte mordo bat nola bizi ziren batez ere abeltzainak eta nekazariak? Eguzkia ateratzen zenean hasten zen eguna eta eguzkia sartzen zenean hor bukatzen zen lana. Gaur egun, argi artifizialari esker luzatu ditzakegu egunak, lan-orduak ere bai, turnoak (laneko txandak) enpresetan. Azkenean artifizialdu (artifizial bihurtu) egin dugu ere gure bizitza.
KAZETARIA.- Beno, entzule batek baino gehiagok idatzi digu, ez duela galdeketaren berri izan, baina orokorrean, orain arte jaso ditugun iritzi guztiak ordu-aldaketaren kontrakoak izan dira e, guzti-guztiak, momentuz behintzat, 68866000 gure whatsapean jaso ditugunak ordu-aldaketaren kontrakoak izan dira. Batek galdera bat egiten digu: zein izango da geratuko den ordutegia udakoa ala negukoa?
XABIER ESTEBAN.- Hori erabaki egin behar da, baina dirudienez aukeratu nahi dute udakoa. Eta nik adituen esanetan negukoak izan beharko luke, zentzurik gehiena neguko ordutegia(k) d(u)elako.
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2018-09-04

x61pRelaContWAR

16146042
03:43

x61pViewCountWAR

5656

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR