Dokuteka
Triki Martin eta Maria abestia
Ricky Martin, Puerto Ricoko abeslariak pop latino doinuak abesten ditu, baina Gaztea irratiko Dida fresh! saioan, Ricky Triki bihurtu dute.
Puertorricoar kantariaren Maria kantu ezaguna trikitixaren erritmoan entzun ahal izango dugu bideo honetan.
Esataria.- Triki Martin. Nahi duzuenean, aurrera!
Bat, bi, hiru, pausutxo bat aurrera, Maria!
Bat, bi, hiru, beste bat atzera (BIS)
Aire, aire!
Bera txikitako laguna
Beti izan da dantzari onena
Bera dantza-lagun kuttuna,
Arin-arin eta fandagoetan
Hala da Maria
Ene lagun maitea
Konturatzerako astinduko du gerria
Hala da Maria
Ene lagun maitea
Berdin zaio saltsa, merenge edo cumbia
Pausutxo bat aurrera, Maria
Bat, bi, hiru, beste bat atzera
Bat, bi, hiru, pausutxo bat aurrera, Maria!
Bat, bi, hiru, beste bat atzera
Denak batera, estribiloa
Bat, bi, hiru, pausutxo bat aurrera, Maria!
Bat, bi, hiru, beste bat atzera (BIS)
Txaloak
Esataria.- Sekulakoa! Sekulakoa, jaun-andreok, dida fresh!-en oraintxe, zuzenean dizueguna.
