Liburu baten gomendioa

Jasone Erostarbe Legazpiko udal-liburutegiko arduradunak liburu baten gomendioa egiten digu: Albert Camusen Arrotza liburua

Jasoneren iritziz, existentzialismoaren ordezkaria izan zen idazle frantziar honen liburu hori liburu irakurterraza da, istorioak harrapatzen zaitu eta ez du galdu gaurkotasunik.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

JASONE EROSTARBE LIBURUZAINA. Uda-garaia oso aproposa da gomendioak egiteko, ez,
KAZETARIA. Bai.
JASONE EROSTARBE LIBURUZAINA. Ze udan, normalean, jende gehienak behintzat denbora gehiago izaten du irakurtzeko. Eta Albert Camus-en aukeraketa izan da apur bat ere horregatik, ez? Klasiko bat da eta horregatik.
KAZETARIA. Pixka bat istorioa kontatuko duzu apur bat kokatzeko, gehiegi kontatu gabe ere?
JASONE EROSTARBE LIBURUZAINA. Bueno, protagonista da gizon bat, gizon gazte bat, bulegari bat. Darama nahiko bizimodu anodinoa, interes barikoa. Eleberria hasten da bere amaren heriotzarekin. Bere ama zaharren egoitza batean dago eta bere hiletara joaten da. Eta hemen hasten gara ikusten apur bat liburu guztian zehar gizon edo protagonista honen izaeran hain nabaria izango den axolagabekeria. Oso apatikoa da, inguruan gertatzen dena ez zaio axola; inkluso ezta bere amaren heriotza ere, ez?
    Nobelak dauzka bi parte. Lehenengo partean, gertakari biolento bat gertatzen da, eta 2. partean ikusiko dugu nola gertakari hori bukatzen den, zer ondorio izaten duen. Nobela hau orain 76 urte idatzitakoa da, baina ez du gaurkotasunik galdu.
KAZETARIA. Ez du galdu ez.
JASONE EROSTARBE LIBURUZAINA. Eta nik uste dot [dut] aproposa dela berrirakurtzeko edo irakurtzeko, ze gaur egun ere hainbat egoeratan eta hainbat pertsonatan ikusten ditugu jokaera edo gertaera hauek. Aproposa da bai.
KAZETARIA. Hizkuntza-aldetik eta, Jasone, zer esango zenuke?, nolako estiloa darabil Camusek?
JASONE EROSTARBE LIBURUZAINA. Bueno, estiloa nahiko zuzena da, esan nahi dut esaldiak motzak, laburrak dira, ez daude deskribapen gehiegi ere, ze pertsonaiak 1. pertsonan bere istorioa bere erara kontatzen du. Estiloa oso zuzena da eta oso-oso garbia. Eta euskara oso jatorra da, ez dauka inongo eragozpenik ez ikasten ari direnentzat euskara, ez irakurleak direnentzat ere.
KAZETARIA. Ez, esan behar nizun, hori, lehen aipatu duzuna, istorioa bera ere irakurtzeko erraza da, bera bakarrik liburua hartuta eta erraz sartzen zara, ba bueno, giro horretan eta…
JASONE EROSTARBE LIBURUZAINA. Bai. Nik uste dut tonua dela pixkat, istorioak daukan tonua dela pixkat berezia egiten duena, ze irakurtzeko zailtasunik ez dauka. Baina bai dauka holako tonu, ez dakit ez, apatiko bat, konektatu egiten duzula, ikusi egiten duzula, ez, gaur egun ere badagoela hori, ez, gaur eguneko gizartean.
KAZETARIA. Ba hortxe, orduan, lehenengo gomendioa: Albert Camusen Arrotza, kasu honetan Josu Zabaleta Kortabarriaren itzulpenean.

B2
2018-08-29
16145900
00:02:46
1949