Dokuteka
Irune Izkue, Urrezko Aizkorako lehenengo emakume txapelduna
Duela 3 urte aizkora aurrenekoz hartu zuenetik aizkora bere pasio bihurtu da.
Elkarrizketa honetan kontatu digunez urrezko aizkora lortzeak espero ez zuen oihartzuna eman dio, baina horrek ez dio bere bizimodua asko aldatu. Aizkolaritzan pixkanaka ari dira emakumeen presentzia nabaritzen, eta Irunek dioenez horri esker emakumeak ohiko moldeak ari dira hausten.
1. Noiz hasi zinen aizkoran?
Ni hasi nintzen 2014ko abenduan. Hori da, bai, Labaienen (Beintza-Labaienen) bizi nintzen orduan eta hor badago kristoren afizioa (zaletasuna) aizkoran eta herri-kirolei. Eta bueno, elkartu nintzen familia batekin horretan bastante (nahiko) sartuak zeudenak eta hori, egun batean erran zidan horko gizonak “pues igual, zu aizkoran ibiliko zinen”, eta nik ideiarik izan gabe erran nion “pues igual bai, probatuko dugu”. Hurrengo egunean bazegoen egurra prest, aizkora hartu eskuetan eta jo.
2. 2017ko Urrezko Aizkorako lehenengo emakume txapelduna zara. Zer da lorpen hori zuretzat?
Egia erran, 2017ko txapelketa horretan ez nuen espero horrelako erreperkusioa edo oihartzunik izango zuenik, harrapatu zidan (ninduen) horrela bat-batean. Ez nekien zer lortzen ari nintzen, zer-nolako oihartzuna izango zuen eta niretzat kristona, egia erran. Momentuan ez nintzen ohartu baina gero, egunak pasata (pasatuta), egunkariak deika, edo telebista… Orduan, pues, ohartzen zara pixka bat zerbait lortu edo lortzen ari zarela.
3. Badirudi emakumek orain hasi zaretela aizkoran, pilotan… Lehen ez zegoen inor?
Nik uste dut lehen ibiltzen zirela aizkoran edo pilotan edo, baina ez zirela ausartzen publiko aurrean edo egitera. Pues igual, zer errango duten edo emakumea da eta ezin du gizonen lan adina egin… Nik uste dut dela alde horretatik, pixka bat beldurra igual zer erran behar dutenari (duten). Baina, nik uste dut orain molde horiek hausten ari direla, pilotan Master Cup edo horretan hasi dira, beste egunen irakurri nuen 100 bikote (pertsona) edo bastante (nahiko) neska apuntatu zirela eta bueno hori baita ere da pozgarria. Ematen du ia pauso hori eman dugula eta bagoala (bagoazela) poliki-poliki aurrera gure bidean.
4. Aizkoran, emakumeek baduzue dohain berezirik?
Kirola ikusterako momentuan ez dut bereizten igual gizonak eta emakumeak. Nik uste dut pertsona bat (batek) igual balio duela edo ez duela balio, sexu-genero edo hori aldean utzita. Orduan, pues, nik uste dut aizkoran hastearekin zuk ikusten duzu balio zaren (duzun) edo ez… Berezia nik uste dut, berezia baino nik uste dut berezkoa izan behar duela. Nik adibidez, nork errango luke Iruñean jaioa den pertsona batek abilidade edo gogo hori, ikasteko izango zuena (zuenik). Nik neuk ez nekien. Hori izan zen ailegatu, ikusi eta erran, bueno, agian, probatuko dut. Nik uste dut dela hori: ausartzea pauso hori ematera, probatzea, eta gero, gustatzen bazaizu ongi edo balio bazara (baduzu), ongi. Badago jendea ez duena denetarako balio. Adibidez nik uste dut nik ofizina (bulego) batean lan egiteko ez naizela (dudala) balio. Orduan, badira beste batzuk baietz. Kirolean nik uste dut dela berdina: batzuk balio dute eta beste batzuek ez.
