Kontuz telefono mugikorrean gordetako informazioarekin

Gure eskuko telefonoan gaur egun era guztietako informazioa eta argazkiak gordetzen ditugu horrek dauzkan arriskuez ohartu ere egin gabe. Baina informazio hori lapurtzeko modu bat baino gehiago egon daiteke.

Gure datuak edonoren esku gera ez daitezen, Julen Linazasorok heziketa digital eta zibersegurtasuneko formatzaileak hainbat aholku eman dizkigu 'Faktoria'n. Besteak beste, telefonoa zifratzea edota PCan dugun antibirusa sakelakoan deskargatzea, "gehiago ordaindu beharrik gabe".

Erreportaje osoa hemen entzungai.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

MANU ETXEZORTU.- Apustu egingo nuke, egingo genuke, gure artean inork gutxik jakingo lukeela zenbat argazki dituen bere sakelako telefonoan gordeak. Gorka Otaegi, egun on, Gorka.
GORKA OTAEGI.- Kaixo, egun on.
MANU .- Zuk ere ez dakizu, ezta?
GORKA.- Ba ideiarik ere ez.
GORKA.- Eta gero, badago jendea ba beren telefonoetan gordetzen duena ba intimo samarrak diren argazkiak, badakizu, Manu, ligatzeko txatetan eta bidaltzen diren biluzi horiek…
MANU .- Bai.
Baina ez dute zertan biluziak izan behar argazki intimoak izateko. Izan daitezkeelako, esate baterako, seme-alaben argazkiak, edota, ez dakit, bankuko dokumenturen bati ateratako argazkiren bat, beharbada.
MANU.- Ba kontuz horiekin guztiekin, ze zuen sakelako telefonoetako dokumentu, argazki eta informazio guztia ia edonoren esku egon daiteke. Julen Linazasoro, heziketa digitaleko eta zibersegurtasuneko formatzaile da. Julen, egun on.
GORKA.- Kaixo, egun on.
Bueno, hasteko, esango dugu gure telefonoko informazioa lapur diezaguketela. Bost modu desberdin dauden sakeletako telefonoko informazioa lapurtzeko, ezta Julen?
JULEN LINAZASORO.- Bai. Hori da. Bueno, lapurtzeko, edo telefonotik ateratzeko zuk nahi, nahi gabe. Batzuetan lapurtzen da, beste batzuetan zuk nahi gabe bidaltzen duzu… Beste batzuetan, zuk telefonoa galtzen duzunean, telefonoa ez badago zifratuta, telefonoan dagoen informazio guztia ere beste norbaitek ikus dezake, ze telefonoan jartzen dugun pasahitza oso, oso erraz saltatu daiteke.
MANU.- Aipatu duzu telefonoa zifratzea. Zer da hori? zifratzea?
JULEN LINAZASORO.- Telefonoa zifratzea da: zuk telefonoa zifratzen baduzu, ez badakizu pasahitza ezin duzu informazioa ikusi.
MANU.- Askotan birusen bitartez lapurtzen digute sakeletako informazioa, ezta?
JULEN LINAZASORO.- Hori da. bai. birus-mota asko daude. Malware-a deitzen da. Birusa da malware-mota bat, eta mota horietako bat Spyware deitzen dena da. Eta Spyware-ak egiten duena da, telefonoan edo ordenagailuan gelditzen dira isil-isilik, ez, zaratarik atera gabe eta  informazio guztiak bihurtzen dituzte, eta beraien sortzaileei bidaltzen dizkiete: argazkiak, dokumentuak, pasahitza, erabiltzaile-izena, dena, dena bidaltzen diete.
GORKA.- Zer egin beharko genezake, antibirusa instalatu beharko genuke PCetan bezala?
JULEN LINAZASORO.- Hori da. Alde batetik, antibirusa instalatu, eta beste alde batetik, irizpide txiki batzuk jarraitu, ba ez infektatzeko. Ze antibirusek bakarrik % 65a hartzen dituzte, beste % 35a ez dituzte harrapatzen.
GORKA.- Julen, jende askok pentsatzen du telefono mugikorrak ez direla infektatzen edo oso birus gutxi dabilela telefono mugikorretan. Hori horrela al da?
JULEN LINAZASORO.- Ba ez. Telefonoak asko infektatzen dira, eta orain gaizkileen helburu dira. Ze mundu guziak telefonoan informazio guztia gordetzen du. Orain, orain dela 5 urtetik aurrera birus gehienak android telefonoetara zuzenduta daude.
GORKA.- Ja ez dakit zer pentsatu? Nola jakin gure telefonoa seguru ote den ala ez, Julen.
JULEN LINAZAROSO.- Ba antibirus bat jaitsiz.
GORKA.- Bale.
JULEN LINAZASORO.- Beti denda ofizialetatik. Googel Play-era joango gara eta antibirus bat jaitsiko dugu.
GORKA.- Denda ofizialetan sartu, bai google play eta bai apple-n, ezta?…
JULEN LINAZASORO.- Bakarrik denda ofizialetan, ze hori da telefonoa ez infektatzeko modu bat. Norbaitek bidaltzen badigu mezu bat link batekin, “begiratu ze aplikazio polita, honekin egin dezakegu ez dakit zer!”. Guk sakatzen badugu, aukera dago aplikazioa jaitsi beharrean, birusa jaisteko.
GORKA.-. Badago beste puntu bat. Lehen aipatu duzu pixka bat zeharka, eta oso garrantzizkoa da, wiffia sareak. Wiffi sareetara konektatzen garenean, kontuz ibili behar dugu, bereziki wiffi sare irekiak baldin badira, ezta?
JULEN LINAZASORO.- Hori da. Eta gauza da ezin dela bereiztu nork sortu duen. Norbaitek sortu badu, orduan, gu konektatzen baldin bagara norbaitek sortu duen sare horretara, berak ikus dezake guk, konektatuta gauden bitartean, egiten dugun guztia.
GORKA.- Ja.
 

B2 B1
2018-04-26
16143374
03:51
5590