detalle dokuteka-generico-fitxa

Zer adierazten dute txaloek?

Normalean, zer txalotzen dugu? Zeri egiten diogu txalo? Harkaitz Cano idazlearen ustez, txaloak ez dira gehienetan benetakoak izaten. Sarri txaloak, besteen aitzakian, geure buruari jotzen dizkiogu.

"Txalorik ez, arren" poltsikoko liburuan, txaloen inguruko hausnarketa egin du Harkaitz Canok, eta horren inguruan hitz egiten du irratiko elkarrizketa honetan. Canoren iritziz, komeni da txaloak interpretatzen jakitea, lerro artean irakurtzea, benetako esanahiaz jabetu ahal izateko.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ARANTXA ITURBE ESATARIA. Bada etengabeko ideia bat. Koldarkeriak bultzatzen gaituela askotan txalo egitera, ez esker onak. Aurrerago aipatzen duzu zerk, nori edo zeri egiten diogun txalo. Galdera mordo bat egiten duzu. Artelanei buruz ari garenean, adibidez, ze txalotzen dugun.
HARKAITZ CANO IDAZLEA. Txalotzen dugu askotan geure burua, ez?, argi eta garbi. Txalotzen dugu geure burua erakunde batek sari bat ematen duenean, nor saritzen du?, saritua? Saritzen du bere burua, prestigioa, ez?, etorkizunean esan dezaten: “A, begira, erakunde honek beste inork aitortzen ez zionean prestigioa halako artistari, berak bai, aitortu zion”. Orduan, azkenean, askotan autotxaloa dago hor atzean, ez? Eta hori ere, bueno ba, ez ahaztea, ez ahaztea komeni da.
ARANTXA ITURBE ESATARIA. Eta txalo mertzenarioak ere bai, profesionalenak, horiek ere bildu dituzu historian zehar.
HARKAITZ CANO IDAZLEA. Bai, hor XVI. mendean sortzen den clac erakundeaz asko idatzi izan da, ezta? Nola momentu batean sortzen den ia-ia sindikatutako, sindikaturik ez zen orduan baina, antolatutako talde bat oso zeregin zehatzak zituenak bakoitzak gainera: batzuk txaloaz, txaloak kudeatzeaz arduratzen ziren bezala, beste batzuk negarraz arduratzen ziren, beste batzuk jendea ez aspertzeaz beste batzuk. Eta gaur egun ere XVI. mendeko erakunde hori ez dago nolabait, beste era batean eta beste arlo askotan?, martxan ez dago?, ez dago mass median?, ez dago erakundeetan?, ez dago interneten? Nik esango nuke baietz, ez? Eta gero bitxia da nola hau perbertitzen joaten den eta ia momentu batean Mahler eta Toscanini eta ja plantatzen dira, esaten dutelako ba azkenean dirua ordaindu behar zitzaiela hauei benetan beraien, beraien obrak saboteatu ez zitzaten. Ja ez zen animazio-kontua, baizik eta zen mafia, mafia-kontua, ez? Eta gaur egun ere txaloen mafiak ez ote daude hor nonbait?
ARANTXA ITURBE ESATARIA. Zuk nola egiten duzu txalo?
HARKAITZ CANO IDAZLEA. Nik egiten dut txalo esku bat bestea baino gehiago mugituz, ez? Eta hori da, baita ere, beste txalo-mota bat. Badago jende-mota bat egiten duena txalo esku bakarrarekin, ez?
ARANTXA ITURBE ESATARIA. Egin, egin lasai.
HARKAITZ CANO IDAZLEA. (plas-plas)
ARANTXA ITURBE ESATARIA. Baina nik esango nuke bat bestea baino gehiago mugitzen dudala, baina ez esku bat geldirik izanda, ez?
ARANTXA ITURBE ESATARIA. Gauza bat da txalo egitea, baina bestea jasotzen jakitea.
HARKAITZ CANO IDAZLEA. Bai. Jasotzen jakitea. Bueno, eta gero, interpretatzea baita ere, ez? Ze askotan hor kritika, kritikaren mundura eramanda, askotan gure artean badago halako Politex bat edo edukazio bat eramaten gaituena kritika txar bat ez egitera: berdin zait kritika literario bat edo lagun bati egindakoa. Baina, azkenean, Politex horren baitan badakigu interpretatzen lerro artean, esaten denaz haratago zer esan nahi duen benetan, edo nola ez zaion gustatu, eta zer pertsona horri, ez? Orduan hor badago gauza bat…
Ez naiz ni sintzeridade basatiaren aldeko horietako bat, ez zait iruditzen askotan ez? “Egia esango dizut”. Ba ez iezadazu esan egia. Batzuetan jakin behar da egia ere, osoa ez esaten: hori inteligentzia-mota bat da. Zenbait egia eta zenbait modu zuretzako gorde behar dituzu, argi eta garbi, ez?, nire ustez. Baina kontrakoa ere ez da ona, ez? Beti ezkutatzen ibiltzea edo beti lausenguka edo; horrekin ez diogu mesede handirik egiten maite dugunari.
ARANTXA ITURBE ESATARIA. Badira zenbait joera txaloen munduan, horiek ere bildu dituzu, azken urteotakoak zenbait behintzat, ezkontzetan txalo jotzekoarena…
HARKAITZ CANO IDAZLEA. Um, um, eta elizetan. Ezkontzetan eta elizetan. Niretzako…
ARANTXA ITURBE ESATARIA. Minutuko isiltasunaren ondoren txalo jotzekoa.
HARKAITZ CANO IDAZLEA. Um.
ARANTXA ITURBE ESATARIA. Hildakoei txalo egiteko joera…
HARKAITZ CANO IDAZLEA. Bai. Hori da niretzako bortitz, bortitzenetakoa seguru aski. Ze iruditzen zait askoz ere, isiltasuna askoz ere adierazpide sakonagoa, sentituagoa eta omenaldi hobea izango litzatekeela.
ARANTXA ITURBE ESATARIA. Txalorik ez, arren. Horrekin geratuko gara. Harkaitz Cano, eskerrik asko.
HARKAITZ CANO IDAZLEA. Plazera izan da, beti bezala.

detalle2

Dokuteka

C1
2018-04-13

x61pRelaContWAR

16142952
00:03:59

x61pViewCountWAR

4531

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR