BAGOAZ! B1-16- Gabonetarako planak

Izaro eta Antton erosketak egiten aritu dira eta, orain, kalean barrena, autora doaz.

Gabon-gaueko afariaz arituko dira, besteak beste.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

IZARO.— Ez dakit nola moldatzen garen, baina Gabonetan beti izaten dugu saltsa gure etxean!
ANTTON.— Bai, gogoratzen zara? Gurasoek lanik ez egiteko, behin gonbidatu egin genituen; eta, harrezkero, jendez betetzen zaigu etxea.
IZARO.— Ba, tira, aurten ere egingo dugu. Gainera, ama pattal egonda, hobe da guk egitea, baina datorren urterako beste zerbait pentsatzea da onena: jatetxe bat, elkarte bat…
ANTTON.— Eta eskerrak garaiz gabiltzan! Bestela, askoz garestiagoak izango ziren erosketa hauek.
IZARO.— Edo, konponbide bat, etxean egitea, baina erosketak denon artean ordaintzea izan daiteke.
ANTTON.— Ba, egia esan, ez da ideia txarra!
IZARO.— Ufff! Hau pisua! Zu ez zara nekatu?
ANTTON.— Nekatuta etorri naiz erosketak egitera! Egun osoan lanean, eta, gero, nire arrebaren morroi.
IZARO.— Aaaa aizu!
ANTTON.— Nekatuta ez, lehertuta!
IZARO.— Erosketa hauek egitea nire lana da, ala?
ANTTON.— Ez, baina egun osoan argazki-kamerarekin lau klik eginda, ezin zara nekatuta egon!
IZARO.— Ez jarraitu, Antton. Bestela, ez dakit zer esango dizudan! Gainera, seguru nago Josu lanean jarri eta zu bulegoan egoten zarela, lasai-lasai…
ANTTON.— Bueno, bueno, bueno… Entzun behar direnak gorra ez izateagatik!

ETENA

IZARO.— Aii! Hau ere ba al dugu?
ANTTON.—Jainkoaren zigorra!
IZARO.— Biontzat! Ekarri. Arkumea oso merke ikusi dut; izoztu eta Gabon-gaueko afarirako jarriko dugu.
ANTTON.— Eta aurretik, nik egingo dut baratxuri-zopa; postretarako turroi pixka bat eta nahikoa, ezta?
IZARO.— Nik beste gauza batzuk erosi ditut, hasieran jartzeko: otarrainskak, txangurroa eta txirla batzuk. Horiek denak ere izoztu egingo ditugu, eta sekulako afaria izango da.
ANTTON.— Gure etxera etorriko den putre-kuadrilla ederki aseko dugu!
IZARO.— Antton, ez hasi urtero bezala….
ANTTON.— Ondo da… Ea gonbidatuek ardo pixka bat sikiera ekartzen duten!
IZARO.— Urdaiazpikoa eta txorizo iberikoa ere jarriko ditugu?
ANTTON.— Ez! Gehiegi da, Izaro. Hori dena jarriz gero, ez dira sekula joango!
IZARO.— Eta, opor-egun batzuk hartuko al dituzu?
ANTTON.— Ez dakit! Gabonetan ez da lan asko izaten, eta nahi nuke. Hala bada, Amaiari ihesaldi labur bat egitea proposatu nahi diot.
IZARO.— Hara gure Casanova! Elkar ikusten ari zarete, orduan?
ANTTON.— Bai. Ez nik nahi adina, baina bai. Elkar ezagutzen ari gara. Poliki-poliki.
IZARO.— Pozten naiz. Oso neska jatorra da: alaia, atsegina, langilea… aldizkarian oso azkar integratu da.
ANTTON.— Bueno, ikusiko dugu; badakizu: gauza hauetan ez zait gustatzen presaka ibiltzea. Goazen!
IZARO.— Bai.
 

B1
2018-03-05
16141746
02:52
2109