detalle dokuteka-generico-fitxa

Pentsiodunak haserre bizian

Pentsiodunak haserre daude erosteko ahalmena galtzen ari direlako eta azken egunotan hainbat protesta egiten ari dira pentsio duinak aldarrikatzeko.

Pentsiodun askok, batez ere alargunek, 700 euro baino gutxiagorekin pasa behar izaten dute hilabetea eta arazo handiak izaten dituzte eguneroko gastuak ordaindu ahal izateko. Espainiako Gobernutik egiten zaien urteko pentsio-igoera hutsaren hurrengoa dela uste dute eta pentsio-sistema duina aldarrikatzen dute.

Erreportaje honetan, bi pentsiodunek azalduko dute nola bizi duten egoera hau, eta zer den eskatzen dutena. Entzun hemen irratsaio osoa.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

XABIER SUKIA.- Bueno, azken egunotan behin baino gehiagotan protestak eta ikusiko zenituzten protestan, eta datozen egunetan gehiago egingo dituztela iragarri dute. Pentsiodunei buruz ari naiz hizketan. Haserre daude oso. Aurten ere % 0,25eko igoera aplikatu baitie Espainiako Gobernuak. Unai Urreaga, egun on!
UNAI.- Egun on, bai. Igoera hori hutsaren hurrengoa dela uste dute eta azkenaldian geroz eta protesta jendetsuagoak ari gara ikusten. Eros ahalmena galtzen ari direla salatzen dute: % 3tik gorakoa izan da galera hori azken hiruzpalau urteotan.
XABIER.- Zenbakiei hotz-hotz erreparatzen badiegu, batez besteko datuek zer diote Unai?
UNAI.- Bada, Euskadin pentsio-mota guztiak kontuan hartuta, 1155 euro kobratzen dituela pentsiodun bakoitzak hilean. Espainiar estatuko daturik altuena da hori. Nafarroan pixka bat gutxiago: 1068 euro. Baina zenbaki horien atzean gordeta dagoen errealitatea da pentsiodun gehien-gehienek gutxiago kobratzen dutela, batez ere alargunek, kasu askotan zazpiehun euro baino gutxiago, eta ondorioz, etxe askotan ez da samurra izaten hilabete-bukaerara iristea.
XABIER.- Bada, begira ahotsa jarri nahi diogu gaur errealitate horri. Gure hurrengo gonbidatua, bera arrasatearra da eta 72 urte ditu. Kaixo, egun on!
GONBIDATUA.- Egun on!
XABIER.- Aizu, zuri, ia-ia mirariak egitea tokatzen zaizu hilabete-bukaerara iristeko?
GONBIDATUA.- Ia-ia bai, bai. Barita bakarrik falta zait.
XABIER.- Zein da zure egoera?
PENTSIONISTA ARRASATEARRA.- Bada, nire egoera da badaukadala pentsio bat 631 eurona (eurokoa). Eta horregaz (horrekin) bizi egin behar zara. Dauzkazu gastu fijo (finko) batzuk derrigor-derrigor ordaindu behar dituzunak. Orduan, ezin zeinke (zintezke) ailegatu. Lehen ba halan edo holan (nola edo hala) ailegatzen zinen, baina gaur eske ezin zeinke (zintezke) ailegatu.
UNAI.- Esango dugu Hego Euskal Herrian elkarte ugari ari direla pentsiodunen eskubideen alde lanean. Aldarrikapen desberdinak daude, baina norabide berean doaz denak. Duintasuna eta Pentsionistak martxan elkarteak esaterako, pentsioak gutxienez 1080 eurokoa izatea eskatzen dute.
ARRASATEARRA.- Hori da.
UNAI.- Kopurua aipatu dugu 1080 eurokoa izatea eta baita pentsio eta gizarte segurantza-sistema propio bat ere Euskal Herrirako. Hori izaten da beste eskaria eta nagusiak adibidez, Bizkaiko jubilatu eta pentsiodunen elkarteak bere aldetik pentsioak eguneratzerakoan bizimodua zenbat garestitu den kontuan izatea nahi du, alegia KPIri lotzea igoera hori. Esan behar dugu frantziar estatuan hala eguneratzen direla pentsioak, eta hortaz, baita Ipar Euskal Herrian ere.
XABIER.- Beste lagun bate ere ezagutu behar dugu. Itziar Usandizaga Galarraga da bera. Itziar, egun on!
ITZIAR.- Bai. Egun on.
XABIER.- Zu ere pentsioduna zara, ezta?
ITZIAR.- Bai, bai.
UNAI.- Itziar, diru gutxirekin eta kasu batzuetan familia batzuetan seme-alabei ere lagundu behar diru horrekin. Alegia, lehen esaten zigun aurreko lagunak magia egin beharra, baina bai, etxe askotan tokatzen da hori.
ITZIAR.-Beno, baina hori asko irabazten dutenak. Baina, hainbeste daude, hainbeste daude ia 300000 pentsiodun daude Euskal Herri mailan 700 eurotik behera. Horiek ezin dute lagundu.
XABIER.- Duintasuna plataformako kide zara zu. Zer iruditzen zaizu Raxoiren gobernuak herritarrei egin dien deia alegia, pentsio-plan pribatuen alde apustu egin dezatela?
ITZIAR.- Bere aurpegia garbi ikusi da, ezta? Osea, ez dira kapaz dagoen sistemari eusteko, badakite jausten dagoela eta horren irteera zer bilatzen die irteera? Plan pribatuak egitea? Hor beste sistema, sistema bat, eta bermatu behar dizkigute guri, guri jubilazioak. Zergatik hainbeste urtetan bizi guztian kotizatu dugu eta orain egiten ari direna da lapurreta.
XABIER.- Unai, pentsio pribatuen datuak ere badauzkagu, ezta? Lehen Itziarrekin aipatu dugu.
UNAI.- Bai, begira aritu gara. Euskal Autonomia Erkidegoan milioi bat lagun baino gehiagok dute pentsio-plan bat. Erdia baino gehiago pentsio-plan indibidualak dutenak dira eta gainerakoak, 445000 inguru, laneko pentsio-planak dutenak dira, alegia, Itzarri, Geroa eta antzekoak dituztenak.
 

detalle2

Dokuteka

B2
2018-02-21

x61pRelaContWAR

16141392
03:49

x61pViewCountWAR

7011

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR