detalle dokuteka-generico-fitxa

Erresuma Batuan Bakardadearen Ministerioa sortuko dute

Erresuma Batuan 9 milioi pertsona bakarrik bizi dira eta bakardade horrek sortzen dituen arazo larriak ikusita, bertako gobernuak arazoari irtenbidea aurkitzeko erabaki bitxia hartu du.

Bakardadearen zergatia aztertu ondoren, Bakardadearen Ministerioa sortzea erabaki du Erresuma Batuko gobernuak. Estatu-idazkaritza horrek ahalegin berezia egingo du boluntario, ekintzaile, enpresa eta parlamentuko taldeen laguntzaz jendearen arteko harremanak indartzeko. Juanjo San Miguelek azalduko ditu ekimen honi buruzko  xehetasunak.

Euskadi Irratiko saio honetan gai hau osatzeko eztabaida interesgarria duzu entzungai.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KAZETARIA.- Nazioartean gobernuen eginkizun nagusia herritarren arazoak konpontzea omen da. Erresuma Batuak benetan hartu du agindu hori, eta Bakardadearen Ministerioa, estatu-idazkaritza sortu du, Britainia Handian bakardadea arazo larria bihurtzen ari delako, Juanjo San Miguel.

JUANJO SAN MIGUEL.- Erresuma Batuan 9 milioi pertsona bakarrik daude eta 200 milak ez du inorekin hitz egin azken hilabetean. Bakardade horrek arazo handiak sortzen ditu: buruko arazoak, depresioa, antsietatea eta bihotzeko gaitzak. Lehendabizi aztertu dute zergatik gertatzen den hau. Zergatik gero eta jende gehiago bakarrik dagoen eta arrazoi horietako bat da betiko erakundeak, pertsonen arteko harremanak errazten zituztenak, asko ahuldu direla: familia, eliza, sindikatuak, lantokiak eta pub edo tabernak. Horrez aparte, lehen pertsonek egiten zituzten lanak gaur egun makinek egiten dituzte: supermerkatuetan kobratu edo banketxetako eginkizunak.
Parlamentuan ikerketa egin duen batzordeko kideek diote azken urteetan joera eta ohitura asko aldatu direla. Gero eta jende gehiago bakarrik bizi da, etxean lan egiten du edo aisialdia bakarrik pasatzen duten pertsonak asko dira, telebista edo ordenagailuaren aurrean. Sakelako telefonoaren erabilerak ere ez ditu harremanak hobetu edo ugaldu.

Gobernuak dio badakiela berak bakarrik ezin duela arazo hau konpondu, baina sortu berria den estatu-idazkaritza honek ahalegin berezia egingo du boluntario, ekintzaile, enpresa eta parlamentuko taldeen laguntzaz jendearen arteko harremanak indartzeko. Ikerketak dio, gainera, bakardadeak gastu handia eragiten diola estatuari eta programa honek onura ekonomiko handiak ere izango dituela.
 

detalle2

Dokuteka

B2
2018-01-30

x61pRelaContWAR

  • San Miguel, Juanjo
16140654
00:01:49

x61pViewCountWAR

5705

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR