BAGOAZ! B1-4- Ama gaixo dago

Izaro autoan doa, gidari, musika entzuten. Halako batean, aitak deituko dio.

Berri txar bat emateko deitu dio aitak eta erabakiak azkar hartuko ditu Izarok.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

IZARO.— Bai, nor da?
AITA.— Izaro, aita naiz.
IZARO.— Mmm aita, kaixo, egun on! Ondo?
AITA.— Ospitalean nago. Begira, ama zorabiatu egin da eta korrika igo gara.
IZARO.— Ai, ama! Eta larria da?
AITA.— Proba batzuk egiten ari zaizkio, baina ez dakite zer duen.
IZARO.— Lasai egon, aita, ez da ezer izango. Anttoni deituko diot eta berehala igoko gara biok.
AITA.— (…) Izaro, sendagilea dator. Jarraituko dugu gero.
IZARO.— Bai. Oraintxe arte.

ETENA

ANTTON.— Kaixo, Izaro.
IZARO.— Kaixo, Antton, aitak deitu dit: ama zorabiatu egin da eta ospitalera eraman dute.
ANTTON.— Larria da?
IZARO.— Ez dakit ezer. Probak orain egingo dizkiote.
ANTTON.— Bueno, aroztegia itxi eta berehala naiz ospitalean, bai?
IZARO.— Bai, ni ere segituan igoko naiz.
ANTTON.— Han elkartuko gara ba, aio!
IZARO.— Kaixo, Irati!
IRATI.— Kaixo.
IZARO.— Begira, argazki-saioa batera nindoan, baina aitak deitu dit, ama ospitalera eraman dutela. Beraz, ezingo naiz argazkiak egitera joan.
IRATI.— Lasai, ez kezkatu; larria da?
IZARO.— Ez dakit, oraintxe esango digute.
IRATI.— Ondo da. Nire kontu. Deituko diot udaletxeko horri eta esango diot beste batean geratuko zaretela.
IZARO.— Bai, mila esker, mundiala zara! Aio!
 

B1
2018-01-26
16140573
01:49
2141