Hil aurretik nahiko nuke...

Durangaldeko erretiratuek "Before I die" ekimenarekin bat egin dute. Duela gutxi abiatu dute ekimena eta Elorrioko frontoiko horman idatzi dute "Hil aurretik nahiko nuke...",

Esaldi horren amaieran herritarrek euren nahiak eta desioak idaztea dute helburu. Hil aurretik zer egin nahiko zenukeen galdetuta, bizitzaren alde positiboei buruzko gogoeta bultzatu nahi dute.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA. Askotan, maite dugun norbait galtzen dugunean, ba damutu izan ohi gara pertsona horrekin bizipen gehiago partekatu ez izateagatik; eta halaxe sortu zen Estatu Batuetan “Before I Die” ekimena. Eta orain Elorriora (Bizkaia) ere ekarri du erretiratu-talde batek. Herriko kiroldegiko horma batean herritarrek galdera bati erantzutea nahi dute: “Zer egitea gustatuko litzaizuke hil aurretik?”
HERRITARRA 1. Gustatuko jatan (zitzaidan) Himalaiara itzultzea. Lehen be (ere) egonda nago, lau aldiz, eta orain beste behin nahiko nuke joatea.
HERRITARRA 2. Nik egin dot (dut) Camino de Santiago esaten dena, hasi Roncesvallesen eta amaitu arte. Eta gura n(e)uke beste etapatxo batzuk egin.
AHOTSA. Era askotako desioak idatzi dituzte, argizariz lagunduta, herriko kiroldegiko horma honetan.
HERRITARRA 3. Ilobak apur bat nagusiagoak izan diren, eta izatean nire esperientzia guztia eurei bialdu.
HERRITARRA 4. Nire ilusio edo nire gogoa da pozik bizitzea. Besterik ez.
HERRITARRA 5. Pozik eta bakean. Horixe: bizi.
AHOTSA. Before I die izeneko ekimen hau Elorrioko jubilatu-talde batek ekarri du herrira. Azkenaldian egin duten ikastaro bateko bukaerako proiektu gisa.
ANTOLATZAILEA. Ez gagoz (gaude) ohituratuta esaten edo espresetan (espresatzen) gure barruko gauzak.
AHOTSA. Ekimen hau Estatu Batuetan sortu zen, Nueva Orleans-eko artista batek egin zuen lehenengoz etxe abandonatu batean, maite zuen pertsona bat galdu ostean. Harez geroztik, 76 herrialdetara hedatu da. Izan ere, jubilaziora iritsita ez da bizitza amaitzen.
HERRITARRA 3. Ilusioa ez da inoiz galdu behar. Behintzat uste dut nik hori bizi baten proiektua dela.
HERRITARRA 2. Gogoa badaukazu. Lagun bat edo kuadrilla bat badaukazu, zergatik ez?
AHOTSA. Hilabetez izango da horma hau erabilgarri.      

B2
2018-01-19
16140176
00:01:45
2248