Indarkeria ala sedukzioa?

Mundu osoan emakumeen kontrako indarkeria gaitzesteko zabaltzen ari den salaketen harira, Frantzian hainbat emakumek manifestu bat sinatu dute zeinetan adierazten duten ez datozela guztiz bat plazaratzen ari diren zenbait ideiarekin.

Manifestu hori sinatu dutenen ustez, bereizi beharra dago indarkeria eta sedukzioa. Manifestu horrek erreakzio gogorrak sortu ditu, batez ere feministen artean. Bideo honetan, entzungo ditugu batzuek eta besteek ematen dituzten azalpenak.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

AHOTSA. Le Monde egunkarian argitaraturiko artikuluak hautsak harrotu ditu. Kulturaren arloko 100 emakumek, tartean Catherine Deneuve aktoreak, sexu-erasoak salatzeko kanpainarekin desadostasuna adierazi dute. Sinatzaileentzat bortxaketa krimena da, baina maite-jolasak, kortesia eta musu bat lapurtzea ez dira erasoak, askatasun sexuala baizik. Mugimendu feministen puritanismoa eta jarrera totalitarioa salatu dute.
KAZETARIA. Testuaren gaineko erreakzioak berehala heldu dira, bereziki sare sozialetan eta talde feministen artean. Artikuluaren sinatzaileek errespetuan oinarrituriko sedukzioa indarkeria-mota batekin nahasten dutela diote. Irakurketa arriskutsu bezain arduragabea.
FEMINISTA. Kanpainaren helburua patriarkatuaren eta genero-esteriotipoen aurka borrokatzea da, gizonezkoek emakumeei iruzkinak egin edota ukitzeko eskubiderik ez dutela defendatu eta hitza askatzeko ekimena.
AHOTSA. Sare sozialetan milaka herritarrek gaitzetsi dute artikulua eta gogorarazi dute Deneuvek berak Polansky zinemagilea defendatu duela, 13 urteko neska bortxatzea leporatu ziotenetik.

                                                         Letra urdinez gaiarekin lotutako hitz eta espresioak.

B2 C1
2018-01-17
16139999
00:01:15
3865