Arabako gazteak lehenago hasten dira zurrutean

Arabako herrietan, gazteak beste lekuetan baino lehenago hasten omen dira alkohola probatzen. Hamahiru urte bete aurretik hasten dira edari alkoholdunak edaten.

Euskadi Irratiko erreportaje honetan, arabar gazte batzuekin hitz egin dute alkoholaren kontsumoari buruz. Bertan kontatzen dute non edaten duten, nola lortzen duten edaria, zer edaten duten....


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KAZETARI GIZONEZKOA. Arabako landa-eremuan gazteak Euskadiko beste lekuetan baino lehenago hasten dira alkohola edaten. 12 urte eta erdirekin probatzen dute lehen aldiz alkohola. Hala dio Arabako Foru Aldundiak aurkeztu duen txosten batek. Arabako herrietan, herri txikietan bereziki, 3 gaztetatik batek ohikoa du alkohola edatea txosten horren arabera. Baina zer diote horren inguruan ikerketako protagonistek? Ba Arabako herrietako gazteekin izan da Maria Garde lankidea eta alkoholaren kontsumoaren inguruan hizketan aritu da gazte horiekin.
KAZETARI EMAKUMEA. Araba landa-eremuko 15 eta 16 urte arteko gazteek onartzen dute 12-13 urteetatik alkohola edaten dutela. Hala ere, normalean ez dute astebururo edaten, egun zehatzetan egiten dute. Adibidez, herriko jaietan edo Gasteizkoetan. Gehienetan litroak egiten dituzte kalean, edo txosnetan tragoak hartzen dituzte.
GAZTEA 1. 12 urte edo horrela.
GAZTEA 2. Bai.
GAZTEA 3. 12-13.
GAZTEA 2. 12-13.
GAZTEA 4. 13.
GAZTEA 2. 12.
GAZTEA 3. Gutxitan...
GAZTEA 1. …alkohola edaten dugu. 
GAZTEA 3. Ez egunero baina festetan eta bai.
GAZTEA 1. Bai.
GAZTEA 1. Astebururo ez, e? Festetan eta horrela. Kuadrillarekin.
GAZTEAK. Lagunekin.
GAZTEA 2. Ba ikastolan, hemen edo nagusirik ez dagoen lekuetan.
GAZTEA 1. Nik botelloia,
GAZTEA 2. Botelloia gehiago…
GAZTEA 1. Eta gero ba Gasteizko festetan ba txosnak.
GAZTEA 3. Hemengo herriko jaietan ere txosnak.
KAZETARI EMAKUMEA. Likore eta freskagarri-nahasketa, kalimotxoa eta tokiko edariak kontsumitzen dituzte.
GAZTEA 1. Vodka, lima, adibidez.
GAZTEA 2. Kalimotxo. Eta horrelakoak.
GAZTEA 3. Likoreak eta horrela.
GAZTEA 2. Eta hemen dago gero, Marachito?, txosnetan dagoen edari bat, onena…
GAZTEA 3. Hori da.
GAZTEA 2. Zukua baino hobea.
KAZETARI EMAKUMEA. Gazteek ondo pasatzeko helburuarekin edaten dute lagunartean, hori bai, ahal dela guraso eta helduetatik urrun.
GAZTEA 4. Pixka bat piripi joatea eta gurasoek harrapatzea...
GAZTEA 3. Ni bi alditan harrapatu ninduten, eta ez ziren haserretu baina izan zen dezepzio bat haientzat.
KAZETARI EMAKUMEA. Hala ere, herrian alkohola erostea ez da aukera bat nerabe hauentzat. Beraz, era guztietako trikimailuak erabiltzen dituzte edariak lortzeko.
GAZTEA 3. Joaten gara Gasteizera, eta bertan dauzkagu kontaktu batzuk. Txinoetan ba askotan pasatzen dizkigute.
KAZETARI EMAKUMEA. Alkoholaren kontsumoan beste gauza guztietan bezala hasi ziren, lehenengo tragoak probatuz. Ikasketa-prozesuan atsekabeak ere izan dituzte.
GAZTEA 4. Nengoen mozkortuta eta saiatu nintzen leku batetik alkohol gehiago lapurtzen. Eta erori nintzen buruz behera lurrera ba ia bi metrotik edo horrela.
GAZTEA 3. Geratu naiz inkontziente bi aldiz alkoholagatik. Lehenengo aldia: heldu nintzen supermozkortuta etxera eta geratu nintzen inkontziente ja etxean. Baina bigarren aldia izan zen ja hemengo jaietan. Izan zen hemen juxtu, ikastolan; pilo bat edan nuen eta inkontziente total. Eta ba oso txarto.
KAZETARI EMAKUMEA. Hala ere, egun gazte horiek alkohola edaten jarraitzen dute. Baina kontsumo arduratsuaren alde agertzen dira.
GAZTEA 3. Edaten baduzu, kontrolarekin egitea…
GAZTEA 4. Kontrolarekin.
GAZTEA 3. Ze azken finean pasatzen bazara, ez? Ondo pasatzeko egiten duzun zerbait pasatzen da infernu bat izatera. Asike, kontrolarekin egitea.
KAZETARI EMAKUMEA. Finean, landa-eremuko arabar gazteak dibertitzeko asmoz edaten dute lagunartean, pixkanaka-pixkanaka neurria hartzen dioten bitartean.  

B1 A2
2018-01-08
16139472
00:03:46
4462