Nola (des)izoztu janariak

Urte-sasoi honetan askotan izoztu eta desizoztu behar izaten ditugu janariak. Baina ba al dakigu ondo nola egin behar den?

Euskal Telebistako erreportaje labur honetan gomendioak emango dizkigute bi lan horiek, izoztea eta desizoztea, nola egin behar den azaltzeko.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

AHOTSA. Gabon gauaren atarian, izozkailuak beteta ditugu. Izoztu-desizoztu sarritan egiten dugu, baina ba al dakigu nola egin behar den? Lehenengo gomendioa produktuak dagokien saioan erostea da.
SUKALDARIA. Gauza onak izozten badoguz (baditugu), onak geratuko dira azkenean. Baina ez badagoz bere puntu onenean, izozten badozuz ez dute hobetzen.
AHOTSA. Eta nola izoztu behar dira?
SUKALDARIA. Inportanteena da ahalik eta lasterren izoztea. Eta, noski, beti estalita.
AHOTSA. Ondoren, desizoztea tokatzen da.
SUKALDARIA. Izozkailutik hozkailura eraman, hor utzi, mantendu siku, lehor, ahal bada. Jarri zulodun kubeta batean produktuak soltatzen duen ura edo odola edo dena delakoa.
AHOTSA. Ba al dago desizoztu gabe kuzinatu daitekeen produkturik?
SUKALDARIA. Barazkiak, bai mariskoa (otarrainska). Ez dago zertan desizoztu behar egosteko gero.
AHOTSA. Gure adituaren ustez, angulen kasuan ez du izozterik merezi.
SUKALDARIA. Zenbatean dagoz izoztuta? Merezi du?100 euro jaitsiko du? Ez dakit; igual ez.

B1
2017-12-28
16139413
00:01:31
2364