Dokuteka
'Pole Dance', gorputz guztia lantzeko kirol sentsuala
'Pole Dance' dantza-mota sentsuala baino gehiago dela diote praktikatzen dutenek, eta kirola ere ba omen da.
Amane Ibañez kazetariak probatu nahi izan du. Ikus ezazu Bilbon grabatutako erreportajea.
XABIER EUZKITZE – E … dantza mota sentsual bat baino askoz ere gehiago dela diote praktikatzen dutenek; kirola ere ba omen da eta sasoi betean egotea eskatzen omen du, gainera, kirol horrek. Amane Ibañezek probatu nahi izan du eta uste dut primeran moldatu dela, hara.
SARA IKASLEA – Ba da kirol bat gorputz osoa lantzen duena, eta bueno oso gomendagarria jende denentzat animatzeko, oso femeninoa da eta oso dibertigarria baita ere.
AMANE IBAÑEZ – Eta zelako dohainak behar dira kirol hau praktikatzeko, indarra, teknika?
SARA IKASLEA – Ba bueno, teknika aldetik e … behin eta aurreratzen joanda, nahiko konplexua gertatzen da, baina hasiera batean, ba bueno lantzen dugu gehienbat e … flexibilitatea, ariketak e … indarra hartzen joateko gutxinaka-gutxinaka, eta ja ba figura konplexuagoak garatzen joan ahal izateko.
A.I – Eta sasoiko egon behar duzue, gerritik gora, gerritik behera, dena landu behar da, ezta?
SARA IKASLEA – Dena bai, den-dena. Igual hasiera batean e … gehiago lantzen ditugu goiko aldeak, besoak, sorbaldak, parte horiek denak baina, gero eta aurrerago joanda, gorputz oso osoa lantzen da, abdominal partea ere, baita ere, asko.
A.I – Kamiseta laburrak, praka laburrak ere eramaten dituzue, baina ez da nahi duzuelako, ezta? Arrazoi bat dago hor.
SARA IKASLEA – Hori da bai, beti eraman behar da arropa nahiko txikia, alde horretatik, bestela ezin zarelako heldu
A.I – Azalaren kontaktua behar da, ezta?
SARA IKASLEA – Hori da, bai.
A.I – Eta zer erabiltzen duzue laguntzeko, zer edo zer erabiltzen duzue?
SARA IKASLEA – Ba bueno depende zer den interesa daukaguna. Adibidez, figurak eta halako kontuak egiteko, e … ondo heldu behar izaten duzu, orduan horretan erretxina erabiltzen dugu. Beste aldetik daukagu magnesioa, eskalatzeko eta erabiltzen den bezala, ba izerdi-kontuak direnean.
A.I – Gogorra da, baina adikzioa sortzen du, ezta, Sara? Zuk etxean esaterako horrelako barra jarri duzu. Non jarri duzu, logelan?
SARA IKASLEA – Logelan bai, ez daukat beste lekurik nire pisuan eta bai.
A.I – Sara, barra batean dantza egiteak, batzuetan konnotazio ezberdinak izan ditu, emakume sexiekin lotuta egon da, baina hori baino gehiago da, ezta?
SARA IKASLEA – Bai, bai, bai, ematen ez duen arren, hasiera batean oso oso kirol gogorra da, diziplina asko eskatzen du, oso entrenamendu zorrotzak hori, flexibilitate asko hartzeko, konstante izan behar da norbera bere lanarekin, eta bai, bai benetan gogorra da. Agujeta (gihar-min) piloekin hurrengo egunetan, beltzunez beteta, eskuak askotan azala altxatzen zaizu dena ….
A.I – Geroz eta ezagunagoa da ezta, “pole dance-a”?
SARA IKASLEA – Bai, azken urteetan indarra hartzen hasi da, baina egia da oraindino Euskal Herrira ez dela asko iritsi, orduan Raquel da lehenengoa ematen duena Bilbon klaseak …
A.I – Hotzak garelako izango da igual Euskal Herrian ez garelako animatzen…
SARA IKASLEA – Ba posible da, posible da, baina esperantza badaukagu behintzat, hau … jende gehiagori ailegatzeko, eta ikusten duenean eta harrituta gelditzea, zelako gauzak norberak ahal dituen egin eta bueno, zabaltzea ….
A.I – Eta edonork egin dezake hau? Nik neuk egin ahal dut, adibidez?
SARA IKASLEA – Bai arazorik gabe, dago prestatuta jende denarentzat, gaztetxoentzat, nagusiagoentzat, edade guztietan eta edozein konplexio fisiko (gorpuzkera) daukan jendearentzat, bai argalentzat, bai loditxoagoentzat, bai muskulatura handia daukatenak, bai gutxiago daukatenak, eta hori, azken finean, ondo pasatzeko gauza bat da eta dibertitzeko, eta norberaren onena ateratzeko.
X.E – Ondo, Amane, bikain, espero genuen moduan.
