Dokuteka
Ikasleen pisu bateko otorduak
Kazetaria ikasleen pisu batean sartuko da eta ikasleek beren martxa erakutsiko diote.
Afaltzera gonbidatu dutenez, sukaldean nola moldatzen diren azalduko dute, batez ere.
ESATARIA MUTILA – Bueno, guzti honetaz hitz egiteko, uste dut Aizpeak datu pila bat dakarzkiela.
AIZPEA – Kaixo, zer moduz?
ESATARIA MUTILA – Bueno, kaixo.
AIZPEA – Bueno, bada, zuek esan duzuen bezala, pasta eta frijituak, hori da ikasle pisuan jaten dena. Hasieran oso ondo, gogokoena da-eta, baina gero kokotaraino bukatzen dugu eta amaren etxera txistu bizian goaz, bada, tuperrak, badakizu, hartzera eta pisura eramateko.
ESATARIA MUTILA – Gainera gero jaiak egiten dira. Ja horrenbeste, alferra izanda, lehenengo egunetan, astelehenetan jai.
AIZPEA – Bada, bai, baliteke eta tuperrak bukatu bezain laster berriz ere amatxoren janaria falta sentitzea. Berdin gertatzen zaizue? Edo pentsatzen duzue berdin gertatuko zaizuela?
NESKA – Bai.
AIZPEA – Dudarik gabe.
NESKA – Ni ziur nago, ez pentsatzen dut, ziur nago, bai.
NESKA 2 – Nik behintzat nire amaren bezalakoa ez dago, osea! Baina …
ESATARIA MUTILA – Zuek oso ondo jaten duzue etxean?
NESKA – Bai, bai.
ESATARIA MUTILA – Gustura, ezta? Ja etxean ez duzu inongo pegarik jartzen, ezta?
NESKA – Hombre, badaude gauza batzuk ….
MUTILA – Batzuetan bai. Baina ….
ESATARIA MUTILA – Batzuetan? Eta inoiz faltan bota duzue amaren janaria? Edo momentuz ez? momentuz ez da gertatu hori.
NESKA – Bai, niri askotan. Ez dakit, bada, adibidez jantokian edo? Ba ….
NESKA 2 – Udalekuetan ere… Izaten dira bi aste edo aste bat hor kanpoan zaudela eta bai botatzen duzu …
ESATARIA MUTILA – Beraz, badakizue zer den oso ondo ez jatea, ezta?
MUTILA – Bada, bai.
ESATARIA MUTILA – Gutxi gorabehera, badakizue.
AIZPEA – Bueno bada, ni ikasle pisu batean egon naiz eta haiei ber-berbera gertatzen zaie. Etxeko jana baino ez dago. Ikus dezagun. Urteetan amestu duzun eguna iristear dago. Zure herritik kanpo ikastera zoaz eta gurasoen etxea utziko duzu. Lagunekin, ikaskideekin edo ezezagunen batekin bizitzen jartzeko. Hemendik aurrera, ordutegirik ez! Zuk ipiniko dituzu arauak, erosketak egin, garbiketa egin eta janaria prestatu. Azken finean, zikinkeriaren artean bizi zaitezke, baina fundamentuz jan gabe, fundamentuz jan gabe …. Txungo! Gaur ikasle-pisu batera afaltzera gonbidatu gaituzte. Ni, badaezpada, preparatuta etorri naiz. Bueno, aber zer topatzen dugun!
Eta sukaldea? hau?
MUTILA 2– Bai, Camping gas. Hemen egiten dugu bizitza guk.
AIZPEA – Eta bazkaltzeko, zer? Normalean, zer daukazue bazkaltzeko?
MUTILA 2– Normalean arroza edo espagetiak.
MUTILA 3– Bai, edo bestela unibertsitatean jan eta listo.
AIZPEA – Eta afaldu? Normalean zer izaten da? Dieta normala? Espagetiak eta arroza, zuk esan duzuna?
MUTILA 2– Normalean tortilla patata eta gulak ere bai.
AIZPEA – Gulak ere bai!
MUTILAK.- Bai.
AIZPEA.- Hori noizean behin edo…egunero?
MUTILA 2.- Astean behin edo horrela. Tostak ere batzuetan egiten ditugu.
AIZPEA.- Eta normalean nola antolatzen zarete? Hau da, pertsona batek sukaldatzen du, beste batek garbitzen du… edo denen artean egiten duzue?
MUTILA 2.- Normalean berak egiten du. Iker izena du.
AIZPEA.- Iker! Eta zer moduz moldatzen zara?
IKER.- Ondo.
AIZPEA.- Eta normalean nola erabakitzen duzu zer jarri?Egunaren arabera edo?
IKER.- Normalean, beti berdin egiten dugu. Tortilla, edo gulak edo… konplikazio gutxi.
AIZPEA.- Orduan izaten dira arrautzak, pasta eta…
IKER.- Eta entsalada.
AIZPEA.- Entsaladak. Barazki gehiago?
IKER.- Bada, ez. Ez daukagu prestatzeko. Daukagu kazuela txiki bat.
AIZPEA.- Hori da aitzakia barazkirik ez jateko? Kazuela txikia dela? Ez zarete mareatzen, izan ere.
MUTILAK.- Ez, ez.
AIZPEA.- Eta babarrunak lentejak, horrelako zeozer?
MUTILA1.- Hori soilik, bakarrik unibertsitatean, ostalaritzan eta etxean gaudenean, amarekin. Bestela…
AIZPEA.- Noren falta sumatzen da etxetik kanpo zaudenean?
MUTILAK.- Bada, ama.
AIZPEA.- Ama, anaia.
MUTILA1.- Baina bueno, ez gara kexatzen, oso ongi egiten du, asi que… pozik gaude.
AIZPEA.- Amaren postua zuk hartu beharko duzu etxe honetan. Normalean, orduan, zuk bakarrik egiten dituzu bazkariak, zailak edo, zuk prestatzen dituzu…garbitzerako momentuan?
MUTILAK.- Bada, ahal dena. Garbitzaile ofiziala eta…
MUTILA2.- Guk laguntzen diogu patatak mozten eta…horrelako gauzak egitean, baina…
AIZPEA.- Urte osoan sukaldean, hemen, lan eta lan. Etxera bueltatzerakoan, gurasoak, zer? Harrituta?
IKER.- Keba! Han ez dut ezer egiten eta…
AIZPEA.- Nik behintzat, nire ikasle-garaian gogoratzen naiz hasieran kroketak, enpanadilak, horrelako gauzak, etxean ezin nuena jan, bueno, jan eta jan… baina iristen da momentu bat ja aspertu egiten zarena…Gertatu al zaizue? Horrela, amaren bazkari bat gustuko ez izatea eta hemen egon eta gero…
MUTILA1.- Nik orain bai, lehen ezer, baina orain… lentejak izan ezik, ia guztia jaten dut.
Ikasle-pisuan bizitzearen alde txarrak?
IKER.- Txarra? Ez dakit..
MUTILA2.-Han egin ahal duzu, afaria egin eta ez badaukazu gogoa…ezin diozu esan amari egiteko, zuk egin behar duzu. Eta gero lagunak ere bai, dauzkazu hemen eta zure lagunak beste herri batean daude eta bakarrik asteburuetan ikusten dituzu.
IKER.- Alde onak? Independentzia eta bizitzen ikasi.
MUTILA2.- Ikasten duzula erosketak egiten, gero dirua hobeto erabiltzen, ze… aste batean 20 euro izaten dira eta ez badituzu ondo erabiltzen 20 euro horiek…
MUTILA1.- Oso harro nago diruaren kontuarekin. Hemen kontrolatzen dugu dirua asko eta produktu merkeenak erosten ditugu zertxobait ahorratzeko (aurrezteko).
AIZPEA.- Alde horretatik(an) polita da, kanpora ikastera joatea eta ikastea berez zer den bizitzea, ez? Zer den egunero zakarra botatzea, garbitzea…bueno, egunero…
