Dokuteka
Amaia Zubiria: "Damuak ez du mundua salbatzen" 2/2
Haatik. Izen hori du Amaia Zubiriaren azken diskoak. Haatik horretan kantu zahar eta berriak daude, eta kantuak hizpide, beste gai batzuk ere astindu ditugu. Zinea, adibidez.
Lau urte zeramatzan diskorik atera gabe, Mami xuri plazaratu zuenetik. Amaia Zubiriaren azken diskoak Haatik du izena. Laugarrena du bakarlari gisara. Haatik da, hain zuzen, azken diskoko abestietako bat. Izan ere, Haatik-en bietarik dago: aspaldiko abestiak eta berriak. Aspaldi hasi baitzen kantuan Amaia Zubiria. 1977an Haizea taldearekin izen bereko diskoa atera zuen. Ordutik hona 13 disko kaleratu ditu, aurtengoa barne.
AMAIA ZUBIRIA.- Hasieran bilduma bat zen, Elkar argitaletxeari nik proposatua. Urtebetean egiteko lantxo bat. Konturatu nintzen, ildo bat hartu zuela bildumak: kronologikoki edo, bihotzean sentitu ditudan hainbat une islatzen dituen kantuak hasi nintzela biltzen. Eta kantu berriek ere ildo berari jarraitzen ziotenez, elkarrekin behar zutela pentsatu nuen.
A.Z.- Beti esan izan didate begietan badudala triste punttu hori. Ttiki-ttikitatik dut: nik heriotza beti parez pare ikusi izan dut, hilda jaio bainintzen. Bai, klinikoki hilda jaio nintzen. Eta berpiztu edo egin ninduten. Beraz, nik beti dut tristura hori. Baina, argazkia ateratzen dizuten une horretan beti saiatzen zara irri egiten, eta 'esan patata', eta hain juxtu, ez nuen hori nahi. Argazkilariari esan nion 'naizen bezalakoa atera nahi dut: nire zimurrekin, nire tristura punttu horrekin, nire ironia punttu horrekin'. Eta nik uste dut asmatu egin duela.
A.Z.- Lagunak ditut gainera... Ez gara egokitu. Autopista eta bidezidorrez ari naiz hizketan toki guztietan, eta agian eurak orain autopista batetik dabiltza eta ni bidezidorretik, musikan. Eta ezin topo egin.
A. Z.- Edo autopista txiki bat. Anjel Illarramendiren musika hartu eta marrazki bizidun berean parte hartu dugu, baina ez elkarrekin. Ez gara egokitu, baina nik Golden-eko Larrarekin -oraintxe utzi du taldea- eta beste batzuekin, Donostiako tabernak ixten genituen kantuan. Ez ginen mozkortzen, baina azkeneko mozkorrekin egiten genuen topo. Agian nork daki? Ideia ona eman didazu.
A. Z.- Ezta batere. Ongi entzun behar da diskoa. Umorea badu. Gai hauek ez banitu umorearekin zipriztindu, errespetuzko umorearekin, oso tristeak izango lirateke, eta diskoa bera oso astuna. Nire azken amoranteaz, nire azken hilekoaz, nire azken aukeraz, menopausiaz... hitz egiten dut naturaltasunez eta umorea sartuz. Bestela, a ze karga! Ondoan zauzkat -bigarren kantua-: 'ondoan zauzkat gauez, kiratsa lekugarri, ez zaitut maite goizez, izenez ahantzi hori'... Baina gero esaten diot: 'etor zaitez klandestino, arratsean, iluntzean... ' Beraz! Hirugarren kantua, Heldu zaigu azaro: hildakoen eguna...
A. Z.- Ez. Hobeto azaltzen ikasi dut nire haserre hori. Nik neure gaztetasuna Jaungoiko horren bila gogoratzen dut. Eta erlijio horren zentzu bila. Eta ez diot inoiz zentzurik aurkitu. Baina, txikitan nahi nuen, zeren nolako pagotxa! Eta da. 'Fede-kontua da' esaten ziguten. Eta horrekin dena azaltzen ziguten, eta nik fede hori eduki nahi nuen. Eta beti horren bila. Ipuin asko kontatu izan dizkidate, eta horien haritik: 'Hemendik joan behar duzu, hori bekatua da, ezin duzu besoa biluzik erakutsi...'. Orain bai ezin dudala, zelulitisak ez dit uzten. Baina, garai hartan beso politak nituen, eta ezin nituen erakutsi bekatua zelako. Hala ere, horri buelta ematen diozu. Baina, oso erasokor, kopetarekin, eta kopetan kozkor asko ateratzen zaizkizu. Gero ez dagoela inoren aurka jo beharrik ikasten duzu: hor kristal bat dago, eta kopetarekin jotzen badut, hautsi egingo dut burua. Ez. Atea ireki, eta listo. Niri ipuin bat kontatu nahi didanak jakin dezala badakidala ipuin bat dela.
A. Z.- Bai, bada nolabait alderdi sozialari heltzeko asmoa Ezin zen eta ez ginen eta Mami xuri-n kantuetan. Mami xuri-n amaren irudia hartu dut, hainbeste sufritu duten Argentinako ama-amonen irudia. Sufrimendu hori ez dago ezerekin neurtzerik. Ama-amona horien sufrimendua berena da. Baina, soziala ere bada aldi berean. Emakumeen mundua ageri da: 'emarte' bat. Gustatzen zait 'emarte' esatea, nahiz aitak ere hor dauden. Baina, batez ere, emakumeen mundua da. Amak min handiarekin ekarri du haurra mundura, eta gero kendu egin diote. Eta horregatik diote ama horiek ez dutela barkatuko ez jaun, ez jaungoiko, seme hori itzuli arte. Ez dute barkatu behar.
A. Z.- Oso landakoa naiz: herri txikietara jotzen dut, animaliekin bizitzea gustatzen zait. Behar dut itsasoa ikusi, ukitu. Bakardade hori, iluntasun hori. Izan ere, landako gauak hirikoak baino ilunagoak baitira. Eta horrek izarrak ikusten ahal direla esan nahi du.
A. Z.- Zinea! 3 urtez geroztik igandero-igandero, gaixo banengoen ere, Añorgako zinema ireki zenetik, 16 urte bete arte, zinemara joaten nintzen. Zinea! Telebistako zineak zinea ordezkatzen du, maitale txarrak ona ordezkatzen duen neurri berean.
A. Z.- Beltza. Batez ere 50eko hamarkadako pelikulak. Billy Wilder, nola ez. Hitchcock ez hainbeste. Ez naiz, dena den, mitozalea. Baina nahiz eta Usurbilen jaio donostiarra naiz baita ere, eta niretzat Zinemaldia... salbatzen dut. Behin barruan egoteko suertea izan nuen, Segoviako Ihesa zela eta. Oso ongi pasa nuen.
A. Z.- Segoviako Ihesa pelikularen kantu bat da: 'Maite zaitut, maite'. Oso momentu bereziari eskainia da: itsasora asmo batekin gerturatu nintzen, ez nuen asmo hori bete, eta beste ikuspegi batekin hasi nintzen itsasoa ikusten. Izugarrizko maitasuna sentitu nuen, eta kantu hori orduantxe bertantxe egin nuen.
A. Z.- Besterik ez dut egiten. Hitzaldiren bat ematen badut ere, kantatzerakoan arnasa nola hartu behar den azaltzen dut. Eta gero, formatu txikian, semearekin kantatzen dut: Adunan, Eskoriatzan, Ataungo Aiako elizan... Asko gustatzen zait. Nolako jendea dagoen ikusten dut, eta une horretan erabakitzen dut zer kantatu. Gertutasun hori oso maitagarria da: jendea ikusten duzu, malkoak... ezagutzen naute, batzuek kantuak ezagutzen dituzte...
A. Z.- Ni naiz bai, baina hobeto egiten badakit. Gauza bat esango dizut, disko honetan kantuen erdia zuzenean grabatutakoak dira, eta horixxe da horietako bat. Lehendabiziko aldiz egin dut hori disko batean. Ni askoz ere indartsuagoa naiz zuzenean, eta hori ez da harrokeria.
