detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman mintzalagun bila: Osaba Karmeloren itzulera

Kermanen osaba desagertu egin zen, eta Kermanek bere haragitzea ikusten du edonon.
Egiturak:
- Baldintzazkoetan kontuz ondorioa jartzean: *botako banu, hartuko zuen / botako banu, hartuko luke.
- Zehar galderetan N jarri: *ez dakit etorriko bada / ez dakit etorriko den.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

 MAITE: Aurrekoan Tatiana eta Gontzal Mari etorri ziren bisitan Bermeora… 

KERMAN: Hara! Ez nekien… Zer diote? Aspaldian ez ditut ikusi! 
MAITE: Ba, antza denez, Tatiana.) Kerman! Geldi! Arratoi bat daukazu soinean!!!! 
KERMAN: Ez da arratoia!!! Kar, kar… Arratoia izango balitz, ez nuen kolkoan eramango, emakumea!!!!
MAITE: Arratoia ezetz? Zer da ba hori? Bota, hori!!!!!
KERMAN: Bota? Erotu egin al zara? Botako banu, min hartuko luke... Gaixoa... Ero honek akabatu egin nahi zaitu, baina nik defendatuko zaitut, lasai!!!! 
MAITE: Zu ez zaude ondo! Arratoiekin berbetan!
KERMAN: Ez da arratoia... Esan dizut lehen ere! Arratoia izango balitz ez nion hitz egingo... Pertsona da...
MAITE: Pertsona? Zu burutik jota zaude!
KERMAN: Ezetz ba! Gogoratzen duzu gure osaba? Desagertu zena?
MAITE: Osaba Karmelo... 
KERMAN: Ba, bera da!!! Osaba Karmelo, Maite. Maite, osaba Karmelo. Sekulako poza hartu duela dio... Eta ahal izango balu, eskua emango lizukeela...

AZALPENAK:
Baldintzaren eta ondorioaren artean komunztadura errespetatuko dugu. «Botako banu, min hartuko luke», «arratoia izango balitz, ez nuke kolkoan eramango.»
Hala, baztertu egingo ditugu «botako banu, min hartuko zuen», edota «arratoia izango balitz, ez nuen kolkoan eramango».

MAITE: Kerman, benetan, larritu egin nauzu. Ez egin horrelako bromarik. Hori ez da osaba Karmelo. 
KERMAN: Tira, egia da, ez da osaba Karmelo. 
MAITE: Eskerrak!
KERMAN: Zehatzago esateko, osaba Karmeloren arima da, haragituta! 
MAITE: Bai zera!!!!
KERMAN: Egia dela frogatuko dut! Ez dakit ohartu bazara... Nabaritu diozu ze tabako-usaina duen?? Tabako beltzaren usaina... 
MAITE: Eta, zer? 
KERMAN: Ba... Ez dakit gogoan duzun... Baina osaba Karmelok tabako beltza erretzen zuen.
MAITE: Bai eta orain esango didazu arratoiak erretzen duela... 
KERMAN: Ba, egia esan... Ez diot galdetu erretzen badu... Baina usaina... Froga serioa da...
MAITE: Bai, ikaragarria (itsosopetekue)! Orain esango didazu aditua zarela haragitze kontuetan, ezta?
KERMAN: Ez dakit aditua naizen, baina zertxobait dokumentatu naiz. Zu ez bezala! Erraza da arrastorik eduki gabe kritikatzea!
MAITE: Nik horrelako gauzetan ez dut sinesten! Horiek tontakeriak baino ez dira! 
KERMAN: Hori diozu zure senideen arima ez delako haragitu... Ez dakit konturatu bazara, baina inbidiak akabatzen zaude!

AZALPENAK:
«Ez dakit konturatu bazara» edota «ez diot galdetu erretzen badu» esaldiak ez dira zuzenak. Zehargalderetan, -en ipintzen diogu aditz laguntzaileari. Horrenbestez, «ez dakit konturatu zaren» edota «ez diot galdetu erretzen duen» esango dugu.

MAITE: Ea, Kerman… Egin dezagun serio berba… Nondik atera duzu hori osaba Karmelo dela?
KERMAN: Ez duzu entzun zer esan dizudan, ala? Tabako usainagatik, emakumea!!! 
MAITE: Baina hori ez da nahikoa! Zuk ondo dakizu! Izan zaitez zentzudun. 
KERMAN: Barkatu, baina ez dakit zer esan nahi duzun...
MAITE: Adimen berezia dauka arratoi horrek? 
KERMAN: Nik dakidala, ez du ezer berezirik egin...
MAITE: Ikusten???
KERMAN: Bai, baina... Sekulako adimena edukiko balu, ez litzateke betiko osaba Karmelo izango... Hura ez zen oso azkarra... 
MAITE: Orduan, beste arratoiek egiten ez duten ezer egiten du? Edo gaitasun bereziren bat eduki beharko du.
KERMAN: Ez. Baina, gaitasun bereziak edukiko balitu, ez nuke pentsatuko osaba Karmelo dela! Izeba Karmenek beti esaten zuen osaba gauzaez hutsa zela!!! Kar, kar...Gainera, ez dakit gogoan duzun, baina arratoiak eta osaba Karmelok bibote berdin-berdina dute… Begira! 
MAITE: Non dago ba? 
KERMAN: Ama! Ez dakit! Ez naiz gogoratzen non utzi dudan!!!! 
MAITE: Ba, desagertu egin da!!!! 
KERMAN: Ikusten!!!!!! Osaba Karmelo bezalaxe!!! Orain bai, ziur nago!!!! Osaba, osaba…

AZALPENAK:
Kontu xelebreak gaur ere gure Kermanek. 
Baldintzaren eta ondorioaren arteko komunztaduraz aritu gara lehen zatian. «Lurrera botako banu, min hartuko luke» esango dugu. Eta ez «Lurrera botako banu, min hartuko zuen».
Bestalde, zehar-galderetan aditz laguntzaileari –EN marka ipintzen diogula ikusi dugu. Horrenbestez, «Ez dakit aditua banaiz» eta tankerakoak baztertu egingo ditugu. Horren ordez, «Ez dakit aditua naizen» esango dugu.
Horixe gaur ikusitakoa. Zuek, betikoa: honekin edo harekin, baina egin!

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

A2
2011-02-14

x61pRelaContWAR

16132543

x61pViewCountWAR

5400

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR