C1 mailako idazlana erraz egiteko 150 ariketa

2007ko “100 ariketa, EGA azterketako idazlana erraz egiteko” liburuaren egokitzapena da 2021ean kaleratutako “150 ariketa, C1 mailako idazlana erraz egiteko” lana.

Gernika-Lumoko Aita Villasante Udal Euskaltegiko Josu Erkiaga Laka irakaslea da egilea eta argitalpen berri honetan, idazlana lantzeko 150 ariketa eskaintzen dira.
HABEren C1 mailako egiaztatze-probatan erabilitako azterketak erabili ditu Erkiagak bere proposamena egiteko eta liburuaren bukaeran ariketen erantzunak aurkituko ditu irakurleak. Horiekin batera, Aita Villasante Udal Euskaltegiko ikasleek sortutako hainbat idazlan-eredu eskaintzen dira.

Informazio gehigarria helbide honetan aurkituko duzu.

 

C1
2022-02-25
29222693
4301