bai&by Fundazioak "HABE azterketak" aplikazioa garatu du
Ezaugarri hauek ditu aplikazio honek:
- Ez da ezer deskargatu behar eta edozein gailutatik erabil daiteke: telefono mugikor, tableta edo ordenagailutik.
- Aplikazioa erabili ahal izateko, izena eman behar da bai&bay.com webgunean, e-posta, izen-abizenak eta pasahitz bat idatzita, helbide honetan.
Behin trebetasuna aukeratuta, ariketa-sorta aurkeztu eta banan-banan egiteko aukera eskainiko du sistemak, nahi den ordenan.
Horrekin batera, Diagnostiko modulu bat dauka aplikazioak, eta bertan hainbat estatistika jartzen zaizkio eskura erabiltzaileari: egin dituen probak, gainditutako ariketen bataz besteko puntuazioa trebetasunez trebetasun, probak lehen aldiz egitean lortutako emaitzak… etab.
Diagnostiko hau osatzeko, azterketa-ereduez gain, bai&by-ren mailaketa-probaz baliatzen da aplikazioa erabiltzaileen euskara-maila ebaluatzeko.
Informazio gehiago, helbide honetan.
Argazkian: Jokin Azkue Arrastoa, HABEren zuzendari nagusia eta Entzi Zubiri (bai&bay Fundazioa)