detalle-noticias

"Obabakoak" 2013ko Klasikoen VI. Irakurketa Jarraitua ekimenean

2013ko ekainean beteko dira hogeita bost urte Obabakoak eleberria argitaratu zela. Data gogoangarria, dudarik gabe, euskaltzale guztiontzat, eta bereziki, Bilboko euskaltzaleentzat. Izan ere, liburua oso lotua dago, aldez edo moldez, Bizkaiko hiriburuari. Atxagak berak behin baino gehiagotan aitortua duenez, Bilbo erabakiorra izan zen haren bizitzan.

“Obabakoak” 2013ko Klasikoen VI. Irakurketa Jarraitua ekimenean

Bernardo Atxagak idatziriko Obabakoak lanak 25 urte beteko dituela-eta, Bilbon urtero egiten den Klasikoen Irakurketa Jarraitua ekimenaren antolatzaileak kontuan izatera bultzatu ditu. Duela bost urte Axularren Gero irakurri zen, duela lau Mogelen Peru Abarca, duela hiru Jon Miranderen Haur besoetakoa, duela bi Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso, 2012an Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox eta 2013ko ekainaren 20an, Arriagan, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolaturiko Klasikoen VI. Irakurraldi Etenik Gabean Obabakoak lana irakurriko da.
 

Informazio gehiago, helbide honetan.

Segidan duzun PDFan Bilbo Zaharra Euskaltegiak Obabakoak eleberria lantzeko sortutako ariketa-bilduma duzu eskura:

detalle2

Fitxa

2013-06-14
16289784

x61pViewCountWAR

1681

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR