detalle-noticias

Trebiñu II: Euskadi Irratiaren saio espazial eta espeziala

Hemen da Euskadi Irratiaren eskutik Trebiñu II irrati-nobela espazial eta espeziala. Irailaren 12tik aurrera, egunero, Euskal Herrian ia goizeko zortziak direnean, Trebiñu II espazio-ontziko gertaerak Euskadi Irratian entzungai eta, ondoren, HABEren Ikasbil atarian B2 mailako euskara-ikasleentzat jarduera didaktikoak.
 
 
 
 
 
 
2056. urtea da. 25 urte pasa dira Euskal Herriak independentzia lortu zuenetik. Orain, Euskal Espazio Agentziak Euskal Herriko Errepublikaren independentziaren 25. urteurrena ospatzeko bi astronauta bidaliko ditu lehendabiziko aldiz espaziora, Trebiñu II izeneko lehen estazio espaziala martxan jartzera.
 
Aukeraketa luze eta gogor baten ostean, bi astronautarik prestatuenak izan dira aukeratuak: Tasio Sarasola eta Kevin Mikel Johnson.
 
Trebiñu II operazioa Eskisabel kapitainak, Euskal Espazio Agentziako arduradun eta buruzagi nagusiak gidatuko du. 
Duela 25 urte Euskal Herriak independentzia lortu zuenean Trebiñu galdu zuen. Lurralde horren oroimenez jarri diote espazio-estazioari Trebiñu II izena.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Irailaren 12tik aurrera, egunero,  Euskal Herrian ia goizeko zortziak direnean, Trebiñu II espazio-ontziko gertaerak Euskadi Irratian entzungai eta HABEren ikasbil atarian jarduera didaktikoak.
 

detalle2

Fitxa

B2
2016-08-31
16243159

x61pViewCountWAR

3020

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR