Azterketa ereduaren fitxa
Alderantzira zamalka
Demagun transa zarela eta ez dakizula. Demagun zure bizitzan zulo bat dagoela eta ez dakizula. Demagun drogarekin eta sexuarekin sentitzen zinela etxean baina ez dakizula zergatik. Demagun zure egunerokoan absentzia bat saihestu nahi duzula, zulo izatea.
ITZULPENA: Danele Sarriugarte
ARGITALETXEA: Katakrak
URTEA: 2026
2000ko hamarkadan Sydneytik New Yorkera aldatu zen McKenzie Wark; liburuan kontatzen du XX. mende amaierako paisaia politiko eta mediatiko aldakorrean zer zen gay izatea. Transexualitatearen gaineko narrazioak baliagarriak ez zaizkionez, Warkek autofikziora, fikziora eta narrazio berrietara jotzen du, praktika berri bat sortzeko asmoz; bere buruaren etnografia bat osatzen du liburuan. Alderantzira zamalka ez da memoria liburu bat. Egileak, azkenean, ez du erantzunik benetan nor den jakiteko baina agian badaki nora jo nahi duen.
Hona pasarte bat (14. or.):
"Mutil-lagun batek, garai batean, halako uneak ematen zizkidan. "Egidazu larrutan existitzeari uzten diodan arte". Horixe eskatzen nion. "Kaka banintz bezala tratatzen nauzu", esaten zidan. "Ez naiz ni, existentzia da", defendatzen nuen nire burua. "Egidazu larrutan existitzeeari uzten diodan arte. Halako uneak desio ditut, eta beldur diet halaber". Une horiek non munduak mantso biratzen duen. Zure gorputza, eta nirea; odola, listua, horma-paper zatitua: guztia amalgama likatsu batean."
