Azterketa ereduaren fitxa
Ilegorrien genetika
Arau orokorretik kanpo dagoena bitxi egiten zaigu; agian horregatik, ilegorriek xarma berezia izan dute beti. Zientziarentzat ere ikerketa-gaia izan dira eta badira.
Irudia: Pixabay
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Futbolari eta errugbilari ohia. Lehen, futbolaria eta errugbilaria zen; jada, ez. |
Maider Segurola: Euskadi Irratiko estudio nagusia bete egin zaigu derrepente, Jon.
Jon Artano: Bai, zeu eta ni, bi; eta hemen mahai-jiran ditugun beste bost lagunekin, zazpi. Onena, presentazioekin (aurkezpenekin) hastea.
Maider Segurola: Ea, ba. Bazterretik hasiko gara, e! Joshua Herranz Garcia, itsas zoologoa.
Jon Artano: Joshua orkek euskal kostaldean egindako agerraldien kontura etorri zen azkenengoz hona, oker ez baldin bagaude. Baina, itsas zoologoa izateaz gain, gizon atsegina da, futbolari eta errugbilari ohia, eta ilegorria.
Maider Segurola: Egun on, Joshua.
Joshua Herranz: Bai, kaixo!
Maider Segurola: Dena apuntatzen dugu gure fitxan…
Joshua Herranz: Bai, ikusten da.
Maider Segurola: ... inoiz ez baitakigu zer beharko dugun. Hemen, eskuinaldean, Jokin Elortza, farmazialaria.
Jon Artano: Farmazialaria eta Sei Urte taldeko abeslaria, eta Jokin ere kaskagorria.
Jokin Elortza: Hori guztia bai, egun on. Eguerdi on.
Maider Segurola: Ongi etorri! Miramon gainera etorri zaigun hirugarren gonbidatuak, bueno, honek emango zituen zientoka elkarrizketa, orain baino lehen, Realeko jokalari ohia baita: David Zurutuza.
Jon Artano: Realeko jokalari ohia, baina, gaur egun, ingeniaritza-ikaslea, eta hau ere ilegorria.
David Zurutuza: Bai, egun on.
Maider Segurola: Eskerrik asko etortzeagatik. Laugarren gonbidatuak Roberto Sorazu du izena, eta hiru hamarkada pasako eskarmentua du turismoaren alorrean.
Jon Artano: Hiru hamarkada hotelen eta bidaia-agentzien munduan, eta beste hainbeste urpekaritzan. Eta Roberto ere, asmatu duzue, ilegorria da.
Roberto Sorazu: Ba, bai. Horixe da.
Maider Segurola: Ongi etorri. Eskerrik asko gonbitea (gonbita) onartzeagatik. Eta bosgarren gonbidatua, Izaskun Zendoia, Katxina jatetxe eta upategiko arduraduna.
Jon Artano: Iñaki anaiak eta biek gobernatzen dute Katxina, baina guk Izaskun gonbidatu dugu, bai baitu ezaugarri bat anaiak ez duena: Izaskun da ilegorria.
Izaskun Zendoia: Tatatxan!
Maider Segurola: Hor bada, ez?, gene batek-edo eragiten omen du, gene... gene zehatz bat omen da ilegorri izatearen aldaera dakarrena.
Jokin Elortza: Joshua, zu zientzialaria zara, eta isilik, ze arriskua duzu zuk jakitekoa.
Jon Artano: Besteok ba al dakizue zein den gene hori?
Roberto Sorazu: Gene rezesiboa (errezesiboa). MC1R da, ez?
Maider Segurola: E! Oso ondo, Roberto!
Jon Artano: Roberto, hori zer da? Etxeko lanak eginda edo lehendik...
Roberto Sorazu: Etxeko lanak eginda. Nik banekien rezesiboa zela, eta noiz batek (noizbait), zientzialari batek, Madrileko batek, hemen Jazzaldi batean ezagutu nuenean, esan zidan: “Kontuz, zuek anestesia gehiago behar duzue-eta”. Orduan jarri beharko dut esaten… Nire lagunak jada zerbeza batzuk hartuta zeuden, eta kopetan jarriko dizugu tatuatuta: “Adi! Pelirrojoa naiz, eta anestesia gehiago sartu”, ez?
David Zurutuza: Egia da. Ni ere dentistara (dentistarenera) joan nintzen, eta mordoa sartu zidan. Bai, nik esaten nuen, ez da posible, eta jarri-jarri, eta…
Jokin Elortza: Niri duela bi hilabete atera didate hagin bat, eta ez dakit zenbat sastateko (sastada). Eta egia da, zaharra zelako, baina sastateko eta: “Sartu egidazu beste bat”, “Eta nola beste bat?” “Sartzeko beste banderilla bat, hor, taz!”
Izaskun Zendoia: Ni umea edukitzera joan nintzenean partora (erditzera), baina hola, e, eskuak altxatuta: “Niri doble, e!, ilegorria naizela (naiz-eta); sartu beldurrik be (gabe)!”.
Jon Artano: Hori esaten al zenien?
Izaskun Zendoia: Hombre (Bai, ba), badaezpada ere...
Jon Artano: Anestesistak zerbait ba al zeki... Zu ez zeunden hor anestesistarekin konbertsazio pausatu bat edukitzeko moduan, baina esan digute anestesistek (anestesistak) ohartuta daudela horretaz. Hori ere zientifikoki frogatuta omen dago.
David Zurutuza: Minaren atalasea, baxuagoa.
Jon Artano: Eta erakutsi egingo dizut, David: emakume ilegorriek % 19 anestesia gehiago behar izan dute minik ez sentitzeko haginlarienean.
David Zurutuza: A, bai, hori ez dakit.
Maider Segurola: Jon, e, aipatu du Robertok MC1R genea. Irakurri duzu, ez?, gene horren inguruan?
Jon Artano: Bai, zerbait irakurri dugu. Hemen aipatu dituzte, dena dela, handi-aurkiak ikerketa horienak. Elhuyar zientzia aldizkariko artikulu txit interesgarri bat izan baitzen zuek elkartzeko gure kapritxo honen txinparta piztu zuena. E, irakurri egingo dizuet: “Ile gorria eragiten duen mutazio horiek gure espeziean noiz agertu ziren ez dago ziurtasunez datatua, baina zientzialariek uste dute neandertalen garaian bazeudela ilegorriak”. Eta, Joshuak azaldu digun bezala, ba, mutazio bat da, homo generoko espezieek, eta horien artean gureak, Eurasia Iparraldea kolonizatu ahal izateko baliagarri izan zutena. Eta, gero, azalpen historiko edo, nahi bada, aurre-historiko honi eransteko, misterio pitin bat: zientzialariak (zientzialariek) asko aurreratu dute, baina oraindik badira azalpenik ez duten ilegorrien ezaugarriak. Castellóko Unibertsitateko ikerlari-talde batek dioenez, ilegorriak (ilegorriek) minaren atalase baxuagoa dute ―orain aipatzen ari ginena―, odolak denbora gehiago behar du gatzatzeko, eta emakume ilegorriek endometrosia izateko joera handiagoa dute. Beraz, oraindikan (oraindik) misterio-iturri zarete zientzialarientzat.
