Amaia Odriozola, nekazaritza ekologikoa sustatzen

Amaia Odriozola azpeitiarrak txikitatik izan du nekazaritzarako zaletasuna. Etxean ikusi eta ikasi duela aitortzen du. Gaur egun, Hernaniko Karabeleko etxalde esperimentaleko zuzendaria da.

Amaia Odriozolak nekazaritza ekologikoaren onura fisiko eta mentalak praktikan jartzen ditu egunero.

 

 

 

Amaia Odriozolarentzat ofizio perfektua da berea. Argazkia: Kultur Atelier

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Ikasketaz jardinen diseinatzailea naiz. Ikasketei begiratuz gero: ikasketaz, lanbidez, jaiotzez, pentsamenduz…naiz.

Amarengandik jaso. Amaren eskutik, amaren bidez jaso.

Amarekin (norbaitekin edo zerbaitaz) akordatu. Gogoratu.

Zerbaiten (norbaiten) menpe egon. Zerbaiten azpian, zerbaiten baitan egon.

Ekoizpenari begira. (Zerbait)i begira. Ekoizpena helburu, lehentasun gisa hartuta.  

Esperimentazioaz gain. Esperimentazioaz aparte.  

Elikaduraren inguruan arduratu. Zerbaiti dagokionez arduratu, zerbaitekin erlazionatutako gaiez arduratu.

Baratzezain (-zain atzizkia). Zerbait edo norbait zaintzen/lantzen duena: umezain, lorezain, erizain, atezain, liburuzain, diruzain, artzain…  

Ezinbestekoa izan. Beharrezko, nahitaezko izan.

 


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Zein da Amaia Odriozola?     
Ikasketaz jardinen diseinatzailea naiz. Eta, baina bueno, baserritik nator, orduan beti egon izan naiz baratzetik gertu esan deigun (dezakegu), eta baserriko mundutik gertu. Eta, eta, bueno, bai garbi eduki izan det (dut) naturarekin harremana daukan zerbaiten (zerbaitetan) lan egitea, eta ja (tartean) pertsonak baldin badaude eta harreman zera hori, ez? Alderdi sozial hori niretzako (niretzat) da proiektu perfektua, ideala esango dugu.

Nondik datorkizu nekazaritzarekiko pasioa?     
Bueno, ni baserrikoa naiz, orduan, beti egon naiz baserrian, gauza naturala bezala, ez? Baino (baina) baratzekoa esango nuke ama, amarengandik jaso detela (dudala). Nire aitak ere dauka, baino…, asko daki eta berak lan egin izan du, baino (baina) nik gehiago ikusi dut ama aita baino, aita gehiago ikusi det (dut), bueno, bere lanaz aparte ba ganaduentzako (ganaduarentzat) lanak egiten, edo baserrian laguntzen; eta amarekin gehiago zen ba baratzan (baratzean), ba ez dakit, ni gauza batzuk egiten ari naizenean amarekin akordatzen naiz. Horrela ikusten det (dut).

Zergatik aukeratu duzu nekazaritza ekologikoa?
Lehen gauzak ondo egiten zituzten, ze beraien jatekoa, beraien elikagaia horren menpe zegoen, ez? Ez ziren kanpora joaten erostera edo askoz gutxiago (joaten ziren). Gaur egun, asko apustu eginda (apustu handia egin da) ba bakarrikan (bakarrik) ekoizpenari begitzen (begira), ez? Eta orain ikusi da, eta gero eta zenbat eta informazio gehiago eduki eta zenbat eta gehiago jakin, ikusten da landare osasuntsu batzuk, ba arazo gutxiago ekartzen dituela (dituztela).

Zer da Karabeleko proiektua?      
Bueno Karabeleko da nekazaritza ekologikoko, berez, etxalde esperimental bat da. Esperimentazioaren parte hori, ba orain justu ekoizpenean igual gaude zentratuta, ez? Baina beti saiatzen gara ba lehenengo Gipuzkoako lehenengo sektore ekologikoak dauzkan betebehar horiek, edo dauzkan kuriositate horiek, horren inguruan probak egiten, ez? Proiektu desberdinak egin ditugu, lagin, testajiek (testak) edo azterketa ja sakonagoak egin izan ditugu. Hori dena gero web-orrian dago zintzilikatuta. Baino (Baina) esperimentazioaz gain, nik uste det (dut) oinarri inportanteena da (dela), ba hemen errehabilitazio psiko-soziala egiten dutela, ba gaixotasun mentalak dituzten pertsonekin, ezta?

Jateko ohiturak aldatu egin dira?
Jendeak, nik uste det (dut), elikaduran inguruan dagoen segurtasunaren beldur horrekin, bai hasi da berriz ere itzultzen. Gero, horrekin baita ere, pixkanaka-pixkanaka, ba berriz bertako produktua, gertuko produktua, ba zuk ekoizlea ezagutzea… Hori dena baloratzen joan da pixkanaka-pixkanaka, eta orain ari gara itzultzen berriz lehengo zera horretara, ez dakit berdina izatera ailegatuko denik (den). Lehen askoz gertuago geunden baserritik, landa-ingurunetik, eta orain hori, hor aldendu egin gara eta, nik uste det (dut), berriz dagoela behar hori, berriz gerturatzeko.

Osasuntsu jatea garestia da?
Egia da, bene-benetan hilaren bukaerara ailegatu ezin duen pertsonarentzat, igual, bai garestia izan leikela (daitekeela), baina ezta ere laguntzak igual ez direlako ondo bideratzen, ez? (baina igual laguntzak ez direlako ongi bideratzen, ezta?) Guk, adibidez, otarren sistema hori daukagu. Otarrea, asteko otarrearen aukera hori eta, horrek, ahalbidetzen du, ba astean bi euro hiru euro kilogatik (kiloko), daukazula barazki ekologikoa. Hori bai, o sea (hau da), guk aukeratzen dugu. Ezin du izan zuk nahi duzuna nahi duzunean.

Bertako produktua balio erantsia da bezeroarentzat?
Orokorrean, nik uste dut, dauden pertsonak kontzientzia-maila minimo bat daukela (daukatela). Baloratzen dutela gertuko produktua, ezagutzea, nondikan (nondik) datozen… Gero baita, nik uste, parte sozialak eragin handia daukala Karabelekon. Eta gero, fenomeno bat gertatzen da. Askotan, gazteek, umeak eta edukitzen dituztenean ba hasten dira produktu,...gehiago begiratzen, ez? elikaduraren inguruan. Orduan bai, orokorrean, nik uste dut sentsibilitate minimo bat eta espiritu kritiko minimo bat eduki behar dela hartzeko otarrea…, gure kontsumo taldean, behintzat, parte hartzeko.

Emakumearen figura non nabarmendu da, batez ere, baserrian?
Nik uste det (dut) baratzea, konkretuki, leku, o sea (hau da), emakumeen terrenoa, terrenoa zela, ezta? Gure etxean baratzezain onena amona zen. Eta bueno, amonak, gauza pila bat egiten zituen. Munduko esku, esku ona zaken (zeukan), ez? Eta, ba bueno, beti selekzioan (aukeraketan), hazien selekzioan (hautaketan), barietatean, gordetzean eta transmisio hortan (horretan), nik uste det (dut), emakumearen papera (zeregina) ezinbestekoa izan dela.

B1
2021-11-05
28874615
00:05:19
428