Iker Serrano, hogei urte eskubaloiaren goi-mailan

Iker Serrano eskubaloi-jokalaria Bidasoa-Irun taldeko kapitaina izan da azken urteetan. Orain, Gipuzkoako taldea utzi eta Benidormen jokatuko du.

Eskubaloian egindako hogei urteko ibilbide profesionala asko luzatu gabe bukatu nahi du Iker Serranok, eta beste kontu batzuei ekin.

 

 

 

Benidormeko taldean arituko da urretxuarra 2021-2022 denboraldian. Argazkia: Kultur Atelier

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Asobaleko ateak ireki zitzaizkidan. Asobalen jokatzen hasteko aukera sortu zitzaidan.

Azken finean. Azken batean, laburbilduz.

Azkenera arte aprobetxatu. Bukaera arte, amaieraraino aprobetxatu, baliatu.

Nola suertatu den. Nola gertatu den, zer aukera sortu den.

Geroz eta gorago iristea. Denbora pasa ahala gorago, altuago iristea.

Esku bat botatzea. Laguntzea. 

 


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Zein da Iker Serrano?     
Bueno ba ia-ia erretiratzeko dabilen (dagoen) jokalari bat, ez? Eskubaloiko jokalari bat. Egia da ba denbora aurrera doala, ia 20 urte profesional bezala eta, bueno, nik uste ja pixkanaka-pixkanaka ba beste gauz (gauza) batzuetan pentsatzen ari den tipo (pertsona) bat, ez?

Noiz eta nola hasi zinen eskubaloian jokatzen?     
Ba hamabi bat urtekin (urterekin) hasi nintzen, non Urretxun, nire herrian. Ba gazte guztiak bezala futbolean aritzen nintzen, ni (nik) uste det (dut) ona nintzela, ez, baino bueno, lagunek ezetz esaten dute. Eta bueno, egun batean, kaletik ibiltzen (kalean nengoela) ba eskubaloiko entrenadore (entrenatzaile) batek ikusi zidan (ninduen) eta galdetu zidan zergatik ez nuen probatzen, baizik eta (zeren eta) fisikoki eta pixkat bat garatuta nengoen jada garai hartan, ez? Eta bueno joan nintzen, probatu egin nuen eta hortikan (hortik) hiru hilabetera Euskadiko selekzioak deitu zidan, 12 urtekin (urterekin), eta hortikan (hortik) urte batera ba ja futbola utzi nuen eta eskubaloian ba ja askoz gehiago entrenatzen hasi nintzen, ez?

Zein izan da zure ibilbidea?     
Joe ba oso luzea da, ez? Ba, 16 urterekin Irunera joan nintzen, ba Bidasoako bigarren ekipora (taldera) eta jubeniletara; hortikan (hortik) ja 19 urtekin (urterekin) Zarautzera joan nintzen cedituta (utzita) Bidasoatik. Hor urte polit bat pasa eta gero, ba Huescara joan nintzen bigarren mailan (mailara); urte nahiko polita atera zitzaidan eta hortikan (hortik) ba Asobaleko ateak ireki zitzaizkidan, ez? Almerian hiru urte eman nituen; Almeriatik Arratera, bi urte. Etxe ondoan, ondo, pozik eta hortikan (hortik) ja berriz ere ba hemendik eta haruntza joaten (hemendik eta harantza joanez), ba Puerto Saguntora urtebete, gero Frantziara joan nintzen nire lehengoko epokan (garaian). Frantzian urtebete, berriz ere, Puerto Saguntora itzuli eta hortikan (hortik) ia hiru urte Alsacia ondoan Mulhousera (Mulhousen), Frantziako bigarren mailan jolastera (jokatzera), ez? Eta azkeneko etapa, ba hortikan (hortik) 2016an Irunera eta orain arte, ez?

Zer eman dizu eskubaloiak?     
Ba niretzako (niretzat) filosofia bat da, ez? Txikitatik ikasitakoa, txikitatik disfrutatu izan detena (dudana). Ia nire lagun guztiak eskubaloiko mundukoak dira. Oso esperientzia politak bizi izan ditut, ez? Azken finean, esan dizudan bezala filosofia da. Ibilbidean, ba leku ugari ezagutu izan ditut, lagun ugari, pertsona ugari, kultura, soziedade (gizarte) ugari eta bueno oso polita, ez? Nik uste det (dut) hori eramango detela (dudala) nirekin, eta bueno, saiatzen gera (gara) ba azkenera arte aprobetxatzen, ez?

Zein momenturekin geldituko zinateke?     
Seguru azkeneko bost urte hauekin, ez? Zure, zure (taldean) jolastea (jokatzea), ba zure inguruko jendeakin jolastea (jokatzea), familia gertu edukitzea, gainera, nola, nola suertatu den... ba azkeneko 5 urte hauek oso politak izan dira, ez? Pentsa, iritsi nintzenean bigarren epoka (garai) honetan ekipoa (taldea) justu bigarren mailatik igota zegoen, eta bueno nola joan geran (garen) handitzen, ez? Poliki-poliki, lehenengo bi urteak (urteetan) ba zailtasunak eduki genitugun (genituen) ba Asobalen (Asobal) ligan mantentzeko, baina hortikan (hortik) aurrera ba ze nolako esperientziak disfrutatu izan ditugu (ditugun), ez?

Zein izan da unerik gogorrena?     
Ez dakit ba, egongo dira. Saiatzen naiz ez asko pentsatzen momentu horietan, baina bueno, esango det (dut): egon zen garai bat, horrela 2009-2010 aldera, ba klubak, Asobala, Asobaleko (Asobal) ligako klubak ez zirela oso profesionalak, ez? Alde horretatik egon dira pasaje (pasarte) batzuk ba diru-zorrekin eta bueno momentu horietan ba ikusten dituzu ba zure, zure lagunak, ez, ba familiarekin eta arazoak pasatzen, ez? Oso zaila egiten da ba egunero-egunero entrenatzera joatea, eta gero konpetitiboa (lehiakorra) izatea jolasten (jokatzen).

Nola ikusten duzu Bidasoa-Irun taldea aurrera begira?     
Proiektu oso polita da, proiektu oso polita da. Nik uste dut ondo egiten ari direla gauzak. Harrobia berriz ere indartzen ari dira, gero etxeko jendea (jendeak) identitate hori ematen dio eta asko-asko hazi dira, ez? Jon eta Kauldi bezalako jokalariek (jokalariak), ba nik uste erreferenteak bihurtu behar direla, ba geroz eta gorago iristeko, ez?

Zein proiektu dituzu epe motzean?     
Ba, bueno, datorren urtean Benidorrea (Benidormera) nijoa (noa). Espero det (dut) urte bakarra izatea, nahiko nekatuta nago. Baina bueno espero det (dut) disfrutatzea, beste esperientzia batzuk bizitzea ere (batzuk ere bizitzea) eta bueno hortikan (hortik) aurrera saiatuko gara etxean, enpresa, enpresa bat dugu, eta saiatuko gara ba esku bat, esku bat botatzen eta aitari laguntzen, ez, azkeneko urte hauetan.

B1
2021-10-22
28828605
00:05:35
401