Aritz Ganboa artzainarekin solasean

Aritz Ganboa Arruazuko artzaina da, eta artzaintzari lotutako lan guztiak aurrera eramatea da bere eguneroko zeregina, horrela ateratzen du bizimodua. Horrez gain, landa-eremua etxeetara hurbiltzeko tartea zabaldu du Biba Zuek! saioan.

Bizitza erronkaz erronka eraikitzen du, beraz, argi dauka etorkizunean egitasmo berriren batean barneratuko dela.

 

 

 

Artzaintza da Aritz Ganboaren bizimodua. Argazkia: Kultur Atelier


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Zein da Aritz Ganboa?

Bueno ba Aritz Ganboa da Arruazuko biztanle bat, eta bere bizimodua artzaintza da, beraz, Arruazuko artzaina dela esan dezakegu.

Noiz eta nola hasi zinen artzaintza munduan?

Bueno ba artzaintzari lotu natzaio lehenbiziko, ba ez dakit nola esan, moralki edo ba nire inguruan artzaintza hori bizi izan dudalako, ikusi dudalako, nire osaba artzaina zelako, baino (baina) profesionalki artzain izatera iritsi nintzen duela hamaika urte. Noiz eta gure artalde propioa jarri genuen eta horretaz bizitzeko hautua egin genuen.

Nolakoa da artzain baten egunerokoa?

Ba artzain baten egunerokoa da artzaintzari lotuta dauden lan guztiekin aurrera egitea eta horrek suposatzen duena da, noski, ardiak zaintzea. Ardiek ingurunea baliatzen dute, beraz, ingurunea zaindu egin behar da ere (baita ere), eta hauek ematen diguten esnearekin, hau da, ardien lehengaia esnea izaki, ba gazta egitea eta gazta saltzea. Tartean dauden lan guztiak ahal dela guk egiten ditugu, eta saiatzen garena da zirkulu guztia guk hasi eta ixtea (bukatzea). Beraz, esan dezakegu ardi-lanak egitea, larre- edo lur-lanak egitea, ekoizpena, hau da, gazta egitea eta hau bera saltzea eta jendarteratzea.

Nola sortu zen Bideak dokumentalaren proiektua?

Bueno lehenik eta behin proiektua abiatzen da ba behar pertsonal batetik, ez? (ezta?) Hau da, nire arbasoei omenalditxo bat egin nahi nien eta hori gainera ikus-entzunezko baten bidez bildu nahi nuen. Nire arbasoei, bueno ba nolabait ere onarpen bat egin nahi nien, errekonozimentu (aitorpen) bat egin nahi nien, azken finean nire arbasoak bazirelako landa-eremutikan (eremutik), landa-eremuaz eta landa-eremuarekin bizi izan zirenak, artzainak biak, euskaratik ba komunikatu zirenak eta harremandu zirenak eta, gainera, elkarren harreman bereziak sortu ziren. Adibidez, ba nire Arruazuko osabak eta nire Izabako Doroteo de Miguel birraitonak harreman berezi bat eduki (izan) zuten, ba ahozkotasuna, euskararen ahozkotasuna gordetuta (gordeta) geldi zedin. Horretan Euskaltzaindiari lagundu zioten eta harreman berezi horren ondorioz, nire aitonak ba omenalditxo bat egin zuen egurrezko koilara batekin. Egurrezko koilara horrek isladatzen (islatzen) zuena zen ba gure arbasoek eduki (izan) duten konpromisoa eta eduki (izan) duten jarrera gu gaur egun artzain izateko eta euskaldun izateko.

Biba Zuek! telebistako saioan parte hartzen duzu, zertan?

Bueno ni kameren aurrean moldatzen naiz jendearen aurrean moldatzen naizen bezala. Saiatzen naizena da barruan esateko daukadan hori esaten, eta ahal den ulergarrien esaten ez? Biba Zuek!-en saiatzen garena da landa-eremutikan (eremutik) egunero leihotxo bat zabaltzen, eta leiho horretatikan (horretatik) ba landa-eremuari ezinbestean lotuta dauden eremu ezberdinak azaltzen. Bai? Bai egitasmoen bidez, bai ekimenen bidez edo ondarea, bioaniztasuna, ingurugiroa, landa-eremutikan (eremutik) bizitzeko ba energia-iturrien jatorriak eta baita elikagaiak sortzeko, hau da, nekazaritza (nekazaritzaren) eta abeltzaintzaren inguruan egiten diren gauza ezberdinak erakusten. Azken finean leiho honekin saiatzen ari garena da ba ezinbestekoa dugun landa-eremu bizi hori ezagutu, eta ezagutzen dugun bitartez zaindu eta babesteko (babestu).

Bestelako proiekturik baduzu esku artean?

Ba zehatz-mehatz ez dut buruan inongo proiekturik, baino (baina) badakit nere bizitza erronkaz erronka egiten dudalako eta proiektuz proiektu bideratzen dudalako, lehenik eta behin artzain bezala aurrera egitea, eta bigarrenik, gure herria, gure hizkuntza eta gure ogibidearen alde egin daitezkeen apustuetan parte hartzea. Beraz, seguruenik erronkaren bat, proiekturen bat, egitasmoren bat okurrituko (bururatuko) zaidala etorkizunean ere.

B2
2021-03-12
28052650
00:04:18
1886