Komikigintza Asisko Urmeneta marrazkilariaren ikuspegitik

Marrazkigintzarako zaletasuna txikitatik datorkio Asisko Urmenetari (Iruñea, 1965). Marrazki bizidunak eta karikaturak egiteaz gain, komikigintzaren munduan buru-belarri dabil. Sugarren mende izan da kaleratu duen azken komikia.

Bere aita zenak oso ongi marrazten zuen, eta, gerora, anaiek marrazkigintza bilakatu dute ofizio.

 

 

 

 

 

 

Asisko Urmeneta komikigilea Iruñean jaio zen. Argazkia: Asisko Urmeneta


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Zein da Asisko Urmeneta?
Asisko naiz, eta Iruñekoa, marrazkilaria; komikiak egiten ditut, marrazki bizidunak eta karikaturak bereziki.

Zer helarazten duzu komikietan?
Niri komikiaren sistema bera gustatzen zait izugarri, zeren (izan ere), bi mundu nolabait tartekatzen ditu: hitzaren mundua eta irudiarena. Orduan, irudia beti dut distortsionatua, pixkat karikatura, ez zait errealismoa sobera (asko) interesa (interesatzen). Eta, aldi berean, gidoia batzuetan izaten ahal da tragedia bat edo gauza oso latza. Orduan, kontraste hori gustatzen zait, marrazki, halako pertsonaia batzuk sekulako sudur handiekin (marraztea) eta horrela, baina ari gara, behar bada, drama bat kontatzen.  

Zein lanekin gozatu duzu gehien?
Behar bada, arrainaren memoria baitut (dudanez), orduan, ez naiz... (gauzetaz gogoratzen). Nik hartuko nuen (nuke) azkena, beti berriena da dena, nik dena ematen dut komiki bat egitean. Orduan, orain, komikia atera berri dena Sugarren mende. Hor (Hori da), nik uste, gehien gozatu dudana.

Nolakoa da komiki bat egiteko prozesua?

Komikia hasteko gidoia (idatzi behar da). Gidoia hezurdura nagusia da. Gidoia ona baldin bada, komikiak zutik atxikiko du (ere halakoa izango da).

Beti aipatu izan da komikigintza dela zinemagintzaren senide pobrea, eta hala da. Aipatu bezala, irudia (irudiekin) eta hitzekin biek jokatzen baitute (dute). Filmetan bezala komikiaren marrazkia edo aktore onak baldin badira, musika izuragarri ona eta hola, baina gidoia ez bada ona, orduan komiki hori ahanzgarria da edo film hori ahanzgarria da. Nik uste dut, inportanteena (garrantzitsua) dela gidoi on bat, gidoi hori jakin behar da kontatzen, eta orduan hor dira planoak eta gainartekoak (gainerakoak), sekuntziak, eta (abar).

Eta azkenik marrazketa. Marrazketa inportantea (garrantzitsua) da, baina erran (esan) bezala kontrakoa pentsatzen ahal badugu ere, inportanteena (garrantzitsuena) da gidoia. Gero marrazketan oso importantea (garrantzitsua) egiten zait casting-a, hau da,  pertsonaiak ongi definituak eta ongi markatuak.

Zein proiektu duzu esku artean?
Niri gustatzen zait komiki bat behin argitaratuta ez uztea hor lo, baina komiki hori, edo liburu hori, edo film hori mugiaraztea. Eta orain Sugarren mende-rekin (komikiarekin) ari naiz herriz herri aurkezpenak egiten eta solasaldiak antolatzen eta. Hori batetik, eta gero, bestetik, komiki-proiektu bat dut esku tartean (artean) Mireille Fannon izeneko ideologo aktibista bat, beltzen eskubidearen (eskubideen) aldekoa, eta harekin egiten ari (naiz) holako deskolonizazio mentalaren gidaliburu bat.

Nola eta zertan ikusten duzu zeure burua etorkizun hurbilean?
Ba nik uste ildo bat ireki dudala. Ez nik, pertsonalki ez dut (diot) eman nahi intzentsurik nire bururari, baina memoria historikoa edo narratiba nazionalaren aldeko komikigintza. Orain arte kontatu ez dizkigutenak agerian eman (jarri) eta kontatu gure maneraz (moduan) . Orduan, hortaz egin dut Agosti Xahoren biografia, hortaz egin dut Sugarren mende edo sorgin ehiza XVI-XVII. mendeetan (mendeak oinarri hartuta) eta horretan ikusten dut ere nire burua ondoko urteetan.

B1
2021-01-29
27922618
00:04:13
943