ETBko zuzendari nagusiarekin solasean

Edu Barinaga Erezumak (Bilbo, 1956) sei urte bete ditu Euskal Telebistako Zuzendari karguan. ETBk 2020-21 denboraldirako ekoitzi dituen euskarazko fikziozko telesailak (Alardea, Hondar Ahoak eta Altsasu) eta beste hainbat kontu aipatu ditu egin diogun elkarrizketan.

Donostiako Miramongo estudioetan elkartu gara Edu Barinagarekin, duela 35 urte ibilbidea hasi zuen lekuan.

 

 

 

Edu Barinaga, ETBko zuzendaria. Argazkia: EITB


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Zein da Edu Barinaga?

Edu Barinaga naz (naiz), bilbotarra; hori oso inportantea (garrantzitsua) da, esan beharrekoa. Euskara ikasitakoa, nahiz eta jada ule (ile) txuria (zuria) izan. Eta ule (ile) txuri (zuri) honek esaten duen bezala, ba edadea (adina) ere nire gainean daukat.

Nola hasi nintzen mundu honetan? Ba duela 35 urte telebistan inor ezagutu gabe sarrerara etorri nintzen eta bertan zegoen azafata bati proiektu bat mahai gainen utzi nion: Ikus Ikas. Ez nuen inor ezagutzen eta handik 15 egunetara deitu zidaten esanez ia prest nengoen hori egiteko. Hori da (orain dela) 35 urte eta orain ETBko zuzendaria naz (naiz). Beraz, posible da ideia on batekin, proiektu on batekin, ibilbide bat egitea maitatzen duzun profesio horretan.

Euskara ikasleei bideratutako saiorik egitea aurreikusten duzue, garai batean bezala?

EITBk bere helburuen artean bat argi dago (dauka), euskara bultzatzea eta euskara hedatzea. Berez, ez legoke egon behar arazorik (ez luke arazorik egon behar) HABE (ren) eta EITBren artean elkarlana egiteko. Baina kontutan hartu behar dira pare bat gauza. Bat, kontsumitzaileen ohiturak eta joerak aldatu egin direla eta, beraz, horren ondorioz, produktuak eta formatuak egokitu egin behar dira. Elkarren artean lana egin geinkela? (dezakegula?) Bai. Adosten baldin badugu eta aurkitzen baldin badugu formato (formatu) bat interesgarria izan litekeena ikusleentzako eta euskararentzako.

ETB1ek fikzioaren aldeko apustua egin du azken aldian. Zergatik?

Bueno ETB1 beti da apustua, beti gabiltza hor ba formatu berriak eta markak sortzen, ze bueno, ba, euskal komunitateak horretara bultzatzen gaitu. Aurten egia da ekimen potenteago (sendoago) bat egin dugula fikzioaren alde. Bueno ez da erraza fikzio bat sortzea. Alde batetik, sormena behar delako, aurrekontua behar delakoa eta, egia esan behar da, Euskal Herrian oso profesional onak daude eta oso okupatuta.

Hor ibili ginen bilatuz eta landuz ia zein formatu zen egokiena. Eta beti bezala mahai gainean jarri genuen 12 kapituluko serie bat. Diskusio edo eztabaida horretan azkenean erabaki genuenean, erabaki genuen egin beharrean 12 kapituluko serie bat hobeagoa (hobea) zela 3 edo 4 kapitulukoak. Eta bueno, horixe izan zen lehenengo hausnarketa eta lehenengo erabakia.

Ikusita ETB1eko profila, ikusleagoaren profila, eta gu ere telebista bezala zer espazioetara hurbiltzea (hurbildu) nahi genuen, erabaki genuen, bueno ba, jorratuko genituen gaiak gai soziopolitikoak izango zirela. Abian jarri genuen Alardea. Bigarrena ez zan izan soziopolitikoa gaiaren ikuspuntutik, baina bai ekosistemaren ikuspuntutik. Beraz, mikrokosmos bat, Ondarroa, euskara bizkaitarra, etorkinak euskaldunda (euskaldunduta) eta gero thriller bat Koldo Almandozen eskutik. Eta hirugarren seriea, Altsasu. Zergatik Altsasu? Gori-gorian dagoen gai bat delako, eta ikusten genuen hor bazegoela (gai bat) jorratzeko. Ez dugu kontatuko Altsasun, bertan gertatutakoa, hau da, iskanbila eta kaleko iskanbila hori; baizik eta, pertsonen ikuspuntutik nola bizi izan da egoera hori.

Beraz, uste dut nahiko proiektu anbiziosoa dela (anbizio handiko proiektua dela) zentzu horretan. Alardea, egoera sozial bat; mikrokosmos bat eta euskara Ondarroan, eta egoera politiko bat eta giza ikuspegitik Altsasun.

Sei urte bete dituzu ETBko zuzendari nagusi bezala. Zein izaten ari da zure ekarpena?

Sei urte egon naz (naiz) hemen eta uste dut telebistari, Euskal Telebistari, buelta bat eman diogula. Datorren erronka izango da talde bezala (aritzea), hau da, ez bakarrik telebista, irratia eta net, baizik eta guzti hori bat eginaz gaur egun kontsumitzen den modura; gaur egun edukiak ez dira pantaila batean kontsumitzen, baizik eta hainbat esparrutan, hainbat pantailakin. Beraz, multipantaila horri erantzun egin behar diogula eta nola gureko nuke Edu Barinagaren ibilbidea Euskal Telebistan gogoratzea? bueno (beno), egin genuelako telebista bat aktualitateari eta gizarteari lotuta

 

B1
2020-12-04
25190633
00:04:55
1795