detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Carmelo Ortiz de Elgea, Jose Luis Zumeta. Argia barrura

"Edadeak eta mihise kilometroak pintatu izanak libertatea ematen du. Urte askotan finkatutako eskarmentuaren ondorioz ziurtasun eta ausardia jasotzen duzu". Carmelo Ortiz de Elgea

Neurri handiko 44 koadro daude ikusgai Gasteizko Artium museoan. Erakusketaren izenburua “Argia barrura” da. Argitasunaren ideia honek ez du zerikusirik XVIII. mendeko pintoreek landu zuten tenebrismoarekin. Argitasunaren ideia hau Juan Gelmaren poema batetik dago hartua. Erakusketaren komisarioek, bi margolari hauek egindako ibilaldi artistikoa adierazi nahi dute eta beraien margoek transmititzen duten berotasuna eta zirrara azpimarratu. Zumeta eta Ortiz de Elgearen zenbait artelan gela berean jarri dituzte. Kokapen honen helburua, margolanen arteko elkarrizketa eragitea da. Beste koadro batzuk, berriz, bi gela banatan kokatu dituzte.

Jose Luis Zumeta usurbildarra dugu. Carmelo Ortiz de Elgea Gasteizen jaioa. Biak margolari helduak eta euskal artisten laugarren belaunaldikoak. Zumeta, “Gaur”, gipuzkoar taldearen bultzatzailea izan zen eta Ortiz de Elgea “Orain” arabarraren kidea Mieg, Iñurrieta eta Fraile margolariekin batera.

Carmelo Ortiz de Elgea eta Zumetaren mintzaira artistikoa kolorean dago oinarritua, kolore bizi eta indartsuetan. Biek joera subjektiboa eta informala mantentzen dute oihalaren aurrean eta bat-bateko intuizioa da gidari bakarra irudiak zirriborratzerakoan. Ortiz de Elgearen trazuak gogorragoak dira Zumetarenak baino. Beraien joera artistikoa korronte neoespresionistaren barruan sartzen da.

Zumetak material ezberdinekin esperimentatu du. Mihisean, egurrean eta kartoi tolestuan gauzatu ditu bere margolanak. Zeramikazko horma-irudiak ere egin ditu, Usurbilgo frontoi atzeko lana adibideetako bat. Behin baino gehiagotan abstrakzioa eta figuratibismoa txandatu ditu bere artelanetan. Gorriaranek dio, Zumetak deskontrola kontrolatuz pintatzen dituela bere oihalak.

Ortiz de Elgearen ibilbide artistikoa oso aldakorra izan da. Figurazioan, informalismo materikoan, Pop artean eta abstrakzio gestualean oinarritutako artelanak margotu izan ditu. Bere koadroak ez dira aurrez prestatutako marrazkien ondorioa. Paisaiak, giza irudiak, arkitekturak edo egiturak zuzenean zirriborratzen ditu oihal zurian. Carmelok dio, sormenaren arazoa ez dagoela pintatzeko teknika menderatzean, gaia aukeratu eta hura ausardiarekin gauzatzean baizik. Kemena izatea da garrantzitsuena.

Carmelo Ortiz de Elgea eta Jose Luis Zumetaren erakusketa 2012ko martxoaren 4an amaituko da.

Erakusketari buruzko informazio gehiago, hemen.

 


x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2012-02-14

x61pRelaContWAR

16358014

x61pViewCountWAR

6293

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR