detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Antonio Lopezen artelanak Bilboko Arte Eder Museoan

Antonio Lopezek azken bost hamarkadetan egindako lanak erakusten ditu atzera begirako honetan.

“Pintura eta marrazkietan zure izatearen barne-barneko funtsa uzten duzu”
Antonio Lopez


Antonio Lopezek (Tomelloso, 1936) azken bost hamarkadetan egindako lanak erakusten ditu atzera begirako honetan. Margoak, eskulturak, marrazkiak eta bozetoak, 130 guztira. Batzuk 17 urterekin egindakoak. Erakusketaren ardatza azken urteetako lanek osatzen dute: Tomellosoko paisaiak, giza irudiak, hirien ikuspegiak, natura hilak, etxeko gauzak eta abar. Bere bizitzako azalpenik nagusiena da. “Bizitza osoko amodioak” dio berak.

Antonio Lopez tradizioaren jarraitzailea da. Bere begien aurrean duen errealitatea eta gizakiaren izatea deskribatzea du helburu. Antonio Lopezek folosofia propioa du eta mundu sinbolikoari garrantzi handia ematen dio. Bere sorkuntza-prozesuan errealitatea da beti abiapuntu. Ez ordea errealitatearen azalera, baizik eta muina edo esentzia. Bere lanek ikutu metafisikoa dute. Pertsona eta gauzen itxura baino gehiago interesatzen zaio beraien izatea. Pertsonen esentzia ohialean gauzatzen saiatzen da bere gaitasun teknikoa baliatuz. Horrek ez du esan nahi erretratu bat edo ikusmira bat aukeratzerakoan alderdi afektiboak eta pertsonalak kontutan hartzen ez dituenik. Errealitateak berea du argitasuna eta paisaia bat pintatzen duenean, urtaroak, giroa, eguneko orduak eta hozberoa zehaztasun handiz behatzen ditu.


Gran Vía
Bere artelanak ez ditu inoiz amaitutzat jotzen. Beti ikusten du koadroan zerbait hobetzeko. Behin baino gehiagotan eskatu izan die bere pinturen jabeei lehenago egindako lanak, ikutu batzuk emateko.

Antonio Lopezek, Ciudad Realen, nekazaritza-giroan igaro zituen bere lehen urteak. Osaba pintorea zuen, eta berak bideratu zuen artegintzara. 1950ean Madrileko San Fernando Arte Ederren Eskolan matrikulatu zen. Bost urte geroago Italiara joan zen Errenazimenduko artegintza ikusi eta aztertzera. Velazquez da bere maisuetako bat. Asturiasko Printzea eta Madrileko Arte Plastikoen Velazquez sariak jaso ditu. Bere emaztea ere pintorea da.

Bilboko Arte Eder Museoan ikus ditzakegun artelan batzuk Parisko Centre Georges Pompidou-tik, Madrileko Sofia Erregina Museotik eta Bostoneko Museum of Fine Arts-etik ekarri dituzte, eta besteak bildumagile pribatuenak dira. Bere estudioan gordeta zituen lanak ere ekarri ditu Bilbora. Berak dio erakusketa honek bere estudioaren antza duela. Bertara ekarri dituelako azken hilabeteetan egiten ari den lanak, batzuk bukatu gabe betiko utzitakoak, ez zaizkiolako atseginak gertatzen, eta besteak esanahi pertsonala dutelako, beretzat etxean gorde dituenak.

 

Urtarrilaren 29an bukatu zen erakusketa hau ikusteko aukera, baina oso pozik agertu dira museoko arduradunak jaso duen erantzunarekin. Hemen duzue museoko zuzendariak atzo esandakoaren laburpena.


detalle2

Dokuteka

2011-12-15

x61pRelaContWAR

16356956

x61pViewCountWAR

3854

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR