Fernando Amezketarra, pasadizo xelebreen protagonista

Fernando Amezketarra orain dela 250 urte jaio zen, 1764an, Amezketan. Bere benetako izena Fernando Bengoetxea Altuna zen. Euskal Herriko imajinarioan pasadizo xelebreen protagonista: adar-jole, pikaro, alfer eta bertsolari gisara geratu da.

Dena ez da gezurra, baina dena egia ere ez. Adibidez, alferra zela esaten da, baina gogor lan egindakoa izan omen zen.

Ez dirudi Fernando eskolara joan zenik. 1765ean uholdeak izan ziren Amezketan, eta 1766an Azkoitiko matxinada hasi zen: aldarrikapenetako bat zen herri batean ekoiztutako generoa bertan geratzea: gose-urteak ziren askorentzat. Elizari hamarrena ere eman behar zitzaion. Behartsuak ziren Fernandoren gurasoak, eta ama testamenturik egin gabe hil zen, ez zuelako ezer uzteko. 1781eko abuztuan gaude. Irailean berriro ezkondu zen aita, adunar batekin: bost seme-alaba izan zituzten.

Ezer gutxi dakigu Fernandoren haurtzaro eta gaztaroaz.  1790ean ezkondu zen. Bi seme zituen Espainia eta Frantziaren arteko Konbentzio Gerrara deitu zutenean. Ez dirudi joan zenik.

Ofizio bat baino gehiago izan zuen: nekazari, artzain, meatzari, bertsolari… Fernandok meatzari lan egin zuen urte dezente. Lankideek maiz esan zioten meategia uzteko, ibiltzeko herriz herri bertsotan.

Bertso asko sortu zituen Fernandok, baina badirudi berari buruzko gertaera eta pasadizo gehienak herriak ezarri egin zizkiola, beste kultura batzuetan ere azaltzen direlako pasadizo horietako batzuk, edo beste pertsona batzuei ere ezarri zaizkielako hainbat, adibidez, Txirritari. Hori bai, Fernando Amezketarraren ohitura omen zen berari zerbait esan, eta errima eginez erantzutea. Edo bertsoa osatzea erantzuteko. Adibidez, erretoreak galdetu, “Zer da dolorea?” Eta berak erantzun “Mahaian ez izatea laborea”.

Bertsolaritzak diru gutxi ematen zuen garai hartan. Ez zuen ospe onik hainbat alkate eta apaizen artean. Eta Gipuzkoako hainbat herritan bertsotan aritzea debekatuta zegoen. Amezketan ez zen debekurik. Bertsozaletasuna izugarria zen: 1801.urte aldera Tolosan izandako Zabala eta Txabalategiren arteko bertso-lehian 4.000 ikus-entzule izan omen ziren. Handik gutxira, Fernando bera Tolosako zezen-plazan aritu zen bertsotan beste hiru bertsolarirekin.

Tolosako inauterietan Fernando Amezketarra, Zabala, Txabalategi eta Altamira Gipuzkoako onenak lehian egon ziren arratsalde osoan. Iturria: Zumalakarregi museoa.

1803an artalde bat osatzen hasi zen. 1806an preso sartu zuten Tolosan, lapurtutako bi ardi saltzeagatik. Senarra espetxean zela, bizkiak izan zituen emazteak. Hauezaz gain, beste 8 seme-alaba izan zituzten Fernando Amezketarrak eta Maria Josefa Sagastumek, eta beste bi adoptatu egin zituzten. Diotenez, aran gehiegi jan ondoren errekan ura edan, kalte egin eta hil omen zen Fernando Amezketarra, eta hala esan omen zuen:“Ni hiltzen naizenean, esan Fernando ez dela goseak hil”

 

Fernando hil zenean, 1823ko urrian, 120 bat ardi bazituen. Artalde koxkorra, garai haietarako.
Fernando Amezketarrak hainbat omenaldi jaso ditu hil ondoren.

2014an bete dira 250 urte Fernando Amezketarra jaio zela. Irudian: Amezketako Udalak 2014a Fernando urtea izendatu zuen.

 

 

Otaño bertsolariak eta Gabriel Aresti idazleak estimu handia zioten Fernando Amezketarrari. Antzerkira eramana izan da bere bizitza, baita telebistara ere, marrazki bizidunen bidez. Eta bere herrikidea den Jose Mari Oterminek bi liburu mardul argitaratu ditu Fernando Amezketarrari buruz, bata Salin bilduman eta bestea Auspoa argitaletxean. Azken hau, 2014an.
 

 Jose Marri Otermin. Argazkia: noticias de Gipuzkoa. 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

ADAR-JOLE.- Bromista.
ARAN.- Ciruela.
ARTALDEA OSATU.- Formar un rebaño.
BEHARTSUAK IZAN.- Ser pobres.
BIZKIAK.- Gemelos/as, mellizos/as.
DOLOREA.- Dolor, pesar.
ERREKAN.- En el río
ERRETORE.- Párroco.
ERRIMA EGINEZ ERANTZUTEA.- Contestar rimando.
EZ DIRUDI JOAN ZENIK.- Parece ser que no fue.
EZ ZEN DEBEKURIK.- No estaba prohibido.
EZ ZUEN OSPE ONIK.- No tenía buena reputación.
GOSEAK HIL.- Morirse de hambre.
HAMARREN.- Diezmo.
HERRIKIDEA IZAN.- Ser paisano/a.
KALTE EGIN.- Perjudicar.
MAHAIAN EZ IZATEA LABOREA.- No tener qué comer en la mesa.
MEATZARI.- Minero.
OMENALDIA JASO.- Recibir homenaje.
PASADIZO XELEBRE.- Anécdota ingeniosa.
UHOLDEAK IZAN ZIREN.- Hubo inundaciones.


Jaitsi
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Fernando Amezketarra, pasadizo xelebreen protagonista

Fernando Amezketarra orain dela 250 urte jaio zen, 1764an, Amezketan. Bere benetako izena Fernando Bengoetxea Altuna zen. Euskal Herriko imajinarioan pasadizo xelebreen protagonista: adar-jole, pikaro, alfer eta bertsolari gisara geratu da. Dena ez da gezurra, baina dena egia ere ez. Adibidez, alferra zela esaten da, baina gogor lan egindakoa izan omen zen.
Ezer gutxi dakigu Fernandoren haurtzaro eta gaztaroaz. Ez dirudi Fernando eskolara joan zenik. 1790ean ezkondu zen.
Ofizio bat baino gehiago izan zuen: nekazari, artzain, meatzari, bertsolari… Fernandok meatzari lan egin zuen urte dezente. Lankideek maiz esan zioten meategia uzteko, ibiltzeko herriz herri bertsotan.
Bertso asko sortu zituen Fernandok, baina badirudi berari buruzko gertaera eta pasadizo gehienak herriak ezarri egin zizkiola, beste kultura batzuetan ere azaltzen direlako pasadizo horietako batzuk, edo beste pertsona batzuei ere ezarri zaizkielako hainbat, adibidez, Txirritari. Hori bai, Fernando Amezketarraren ohitura omen zen berari zerbait esan, eta errima eginez erantzutea. Edo bertsoa osatzea erantzuteko. Adibidez, erretoreak galdetu, “Zer da dolorea?” Eta berak erantzun “Mahaian ez izatea laborea”.
Bertsolaritzak diru gutxi ematen zuen garai hartan. Ez zuen ospe onik hainbat alkate eta apaizen artean. Eta Gipuzkoako hainbat herritan bertsotan aritzea debekatuta zegoen. Baina Amezketan ez zen debekurik. Bertsozaletasuna izugarria zen: 1801. urte aldera Tolosan izandako Zabala eta Txabalategiren arteko bertso-lehian 4.000 ikus-entzule izan omen ziren. Handik gutxira, Fernando bera Tolosako zezen-plazan aritu zen bertsotan beste hiru bertsolarirekin.
Diotenez, aran gehiegi jan ondoren errekan ura edan, kalte egin eta hil omen zen Fernando Amezketarra, eta hala esan omen zuen: “Ni hiltzen naizenean, esan Fernando ez dela goseak hil”.
 
HIZTEGI LAGUNGARRIA
ADAR-JOLE.- Bromista.
ARAN.- Ciruela.
DOLOREA.- Dolor, pesar.
ERREKAN.- En el río
ERRETORE.- Párroco.
ERRIMA EGINEZ ERANTZUTEA.- Contestar rimando.
EZ ZEN DEBEKURIK.- No estaba prohibido.
EZ ZUEN OSPE ONIK.- No tenía buena reputación.
GOSEAK HIL.- Morirse de hambre.
KALTE EGIN.- Perjudicar.
MAHAIAN EZ IZATEA LABOREA.- No tener qué comer en la mesa.
PASADIZO XELEBRE.- Anécdota ingeniosa.
MEATZARI.- Minero.

 

B1
2014-10-23
16345925
02:57
15971