detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Hizkuntzak jakiteak abantailak ditu

Hizkuntza berri bat ikasteak alde onak dauzka. Askok dakigu hori. Baina ikerketek esaten dute elebitasunaren abantailak ez direla hizkuntzetara mugatzen eta gure bizitzaren beste alderdi batzuetan ere eragiten dutela. Hona hemen elebidun edo eleanitz izateak dituen 4 abantaila:

Sormena sendotzen du

Arazo bati beti era berean egiten badiogu aurre, agian ez dugu konponduko. Buruan badago “alboko pentsamendua” izeneko pentsatzeko modu bat, sormenarekin zerikusia duena. Ikerketek diotenez, pentsamendu hori hobeto landuta omen dute elebidunek eta pentsatzeko era horrek arazoen aurrean irtenbide desberdinak sortzen lagunduko die.

 

Arretari hobeto eusten laguntzen du

Buruak garrantzitsuak diren kontuetan jartzen du arreta, huskeriak bazter utzita. Ekintza hau hobeto lortzen omen du elebidunaren garunak. Eta garunak garrantzizko zerbaitetik garrantzizko beste zerbaitetara egin behar izaten du jauzi. Honetan ere hobea omen da elebidunaren burmuina.

 

 

 

 

Dementziari aurre egiten dio

Burmuinaren ehunak zahartu egiten dira. Zahartze hori motelagoa omen dute elebidunek. Eta beranduago hasten omen dira hondatzen ehunak. Hizkuntza berri bat ikasteak neuronen arteko konexio gehiago sortzen omen ditu buruan. Bestela lotan egongo liratekeen konexioak aktibatzen dira beste hizkuntza bat ikastean.


 

 

 

Lan berri eta ezezagunen aurrean hobeto moldatzen laguntzen du
Lehendik sekula egin gabeko lan batean arrazoia erabiliz aritu behar denean, arrazoiketa hori erabiltzen, eta soluzio-bide berriak bilatzen, hobeto moldatzen omen dira buru elebidunak. Buru elebidunak oraindik automatizatu gabeko ekintzak kudeatzen hobeto omen daki. Adibidez, gutxitan ikusitako eragiketa matematikoen emaitza lortzen.

 

Gogoratu HABE 315. alean Honela ikasten dira hizkuntzak izeneko eranskina argitaratu zela.

HIZTEGI LAGUNGARRIA

ABANTAILA IZAN/EDUKI.- Tener ventaja.
ALBOKO PENTSAMENDUA.- Pensamiento lateral.
ARAZOARI AURRE EGIN.- Enfrentarse a un problema.
ARRAZOIKETA.- Razonamiento.
ARRETA JARRI.- Poner atención.
ARRETARI EUTSI.- Mantener la atención.
BAZTER UTZI.- Alde batera utzi. Dejar a un lado.
BURMUIN/GARUN/BURU.- Cerebro.
EHUN.- Tejido.
EKINTZAK KUDEATU.- Gestionar acciones.
ELEBIDUN IZAN.- Ser bilingüe, saber más de un idioma.
ELEBITASUN.- Bilingüismo.
EMAITZA LORTU.- Obtener la solución.
ERAGIKETA MATEMATIKOA.- Operación matemática.
GARUN/BURMUIN/BURU.- Cerebro.
JAUZI EGIN.- Saltar.
ONURA.- Ventaja
SENDOTU.- Fortalecer.
SORMEN.- Creatividad.
ZAHARTU.- Envejecer.
ZERBAITEKIN ZERIKUSIA IZAN.- Tener relación con algo.
ZERBAITETAN ERAGIN.- Afectar, influir en algo.

 


detalle2

Dokuteka

B1
2014-10-09

x61pRelaContWAR

16345624

x61pViewCountWAR

12553

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR