detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Kubo-kutxa aretoan Chillidaren "Bideak" erakusketa

Eduardo Chillidaren 140 artelan daude ikusgai Kursaaleko arte aretoan. Eskulturak eta paperean egindako lanek osatzen dute "Bideak" erakusketa. Eduardok, duela 22 urte egin zuen Donostian bere azken erakusketa. Orain, bere semearen gidaritzapean prestatutako erakusketak, Chillidaren ibilaldi artistikoak hirian utzi dituen urratsak ezagutzera eman dira.

"Lanekoz eta lan-zale, nekearen beldur gabe. Izerditan lurreraino lurra beroz bustitzeraino Herria konpondu arte"
Bitoriano Gandiaga

 

Ignazio Chillidak dio bere aitak hiritarrengandik gertu gauzatu zuela bere lana, eta berak erakutsitako bideak ez zirela bakarrik estetikoak izan, hiritar bezala ere bere jarduera ereduzkoa izan zela. Horregatik eman nahi izan dio erakusketari zentzu gizatiarra.

Eduardok urratutako ibilbide artistikoa ez da izan norabide bakarrekoa, berak zioen bezala, anitza, ezberdina eta nahasezina baizik. Bere kontzeptuak sakonak eta irmoak dira baina, era berean, irekiak, harridura eragiten dutenak, tradizioa eta modernitatea bateratzeko baliagarriak. Honela, berak jorratutako kontzeptuak ezin dira ikuspegi kronologiko hutsera mugatu.

 

 

 

Gravitación 1989. Argazkia: Jesus Uriarte

 

Jean Paul Sartre filosofoa "inora eramaten ez gaituen bideez" mintzatu zen. Honela adierazi zuen bizitzearen absurdoa edo bizitzearen zentzugabetasuna. Chillida, berriz, bere artelanen bidez, espazioa eta denboraren ideiari zentzua aurkitzen ahalegindu izan da.


Hernaniko burdinolako langile batek, Chillida lanean ikusita, esan zuen Eduardok musika egiten zuela burdinarekin. Begira nola sumatu zuen Chillidaren artegintza. Burdina eta altzairua bihurritzerakoan edo harria, hormigoia, zura, alabastroa lantzerakoan, Chillidak musikagilearen helburu bera zuen, materiaren berezko gaitasuna eraldatzea eta areagotzea.

Octavio Paz idazleak zioen Eduardoren helburua obra eskuaren eta begiaren arteko elkarrizketa eragitea zela. Elkarrizketa hori Hernani, Legazpi, eta Reinosako burdinoletan gauzatu zuen. Han aztertu zituen denboraren eta espazioaren sekretuak.

 

 

 

 

 

 

Fleming-en omenez granitoz egindako eskultura, Donostiako Kontxa pasealekuan.

 

 

Eduardok landu zuen beste bideetako bat obra grafikoarena izan zen. Paperean gauzatutako obra bere eskulturak bezain baliagarria zela aitortu ohi zuen. Obra bakoitza apustu bat zen berarentzat, eta papera marraztean, moztean edo grabitazioak gauzatzerakoan, Chillida bere zalantzei erantzuna bilatzen ari zen. Grabatuaren arintasuna eta eskulturaren sendotasuna, bere kezkak adierazteko bide ezberdinak besterik ez baitziren.

"Bideak" erakusketa irailaren 28ra arte izango da ikusgai Donostiako Kubo-kutxa aretoan.

Informazio gehiago, helbide honetan.


detalle2

Dokuteka

B2
2014-09-12

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16345313

x61pViewCountWAR

6162

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR