detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Juan Mieg eta Luis Gordillo Artium museoan

Juan Mieg eta Luis Gordilloren margolanak Paraleloan programaren barruan erakusten dira.

“Oso gustura aritzen naiz pintatzen eta neure burua aurkitzen laguntzen dit”
Juan Mieg

Artista bakoitzak bere nortasuna du eta berain proiektu estetikoa ezberdina da. Pinturak ez daude gela berean baina bai “paraleloan”. Beraien mintzairen artean lotura handia dago. Margolan gehienak formatu handikoak dira eta beraien joera informalismoaren eremu zabalean kokatzen da. Mieg eta Gordillo inolako aurreiritzirik gabe kokatzen dira oihal zuriaren aurrean eta formak eta ñabardurak barrutik ateratzen zaizkien arabera hasi ohi dira margotzen. Artiumeko zuzendariaren ustetan, Miegek eta Gordillok asko arriskatu behar izan dute arte garaikidearen hizkuntza berritzeko. Hirurogeigarren hamarkadan Espainian eman zen arte aldaketak harrapatu zituen eta apustu propio egitea tokatu zitzaien. Juan Miegek 32 artelan aurkeztu ditu Artiumen Xuxurlaka izenburupean eta “Luis Gordillo XXL/XXI” bilduma, berriz, 40 margolanek osatzen dute.

Juan Mieg

Juan Mieg Gasteizen jaio zen 1938an. Bertako arte eta lanbide eskolan landu zuen marrazkigintza eta Madrilen eta Bartzelonan egin zituen arte-ikasketak. 1962an Parisa joan zen eta han aztertu eta sakondu zituen informalismoaren joera ezberdinak. Juan Mieg, Carmelo Ortiz de Elgea margolaria, Alberto Schommer argazkilaria eta abar Arabako Orain artista taldearen sortzaileak izan ziren.


Juan Mieg bere estudioan. Argazkia: Artium

Juan Miegen oihal abstraktuetan forma geometrikoek garrantzi handia dute. Zenbait margolanetan, materialismoaren bideak urratu izan ditu, olio-pintura, hondarra, marmol hautsa …. nahasiz. Juan Miegen artegintzan intuizioak garrantzi handia du. Bere pintura barnerakoia, intimista eta behaketa sakonaren ondorioa da. Berak barrura begira margotzen du eta irudiak berez, xuxurlaka sortzen omen zaizkio. Pintatzea berarentzat bere inkontzientea ezagutzeko primerako tresna dela dio.


Juan Mieg-en lana

Luis Gordillo

Luis Gordillo Sevillan jaio zen 1934. urtean. XXL-XXI erakusketa bere barne-munduaren isla da. Bere esperientzia psikoanalitikoak eragin handia du bere sormen artistikoan. Gordilloren koadroak argitsuak eta kolorez beteak dira. Azken urtetan abstrakzioa landu du eta bere estiloa oso pertsonala da. Eskola eta mugimendu guztietatik at gordetzen da. Ez du eragozpenik bere obra berraztertzeko.

Luis Gordillo artista

Juan Mieg eta Luis Gordilloren erakusketa abuztuaren 24ra arte egongo da ikusgai.
Informazio gehiago, helbide honetan.

 


detalle2

Dokuteka

B2
2014-05-14

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16344041

x61pViewCountWAR

3961

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR