detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Ekintzailea, ezeren gainetik

Kili-Kiliren aita zen Jose Antonio Retolaza. Komikietako pertsonaiarena eta izen bereko aldizkariarena. Baina oroz gainetik, euskararen aldeko ekintzaile gisa nabarmendu zen, eta 1975etik euskaltzain urgazle izan ondoren, 2000an euskaltzain ohorezko izendatu zuen akademiak. 2014ko martxoaren 12an, hil ondoren Berria egunkariak argitaratutako biografia duzu segidan.

Retolaza herenegun hil zen Bilbon, 84 urte zituela. Atzo bertan egin zituzten haren aldeko hileta elizkizunak Abandoko Done Bikendi parrokian.

Bilbon bertan jaio zen Jose Antonio Retolaza Ibarguengoitia, 1929ko ekainaren 6an, baina 36ko gerra piztu zenean Muxikara jo zuen familiak. Oso gaztetatik izan zuen euskararekiko lotura, eta hizkuntza ezagutaraztea, babestea eta zabaltzea izan zituen xede nagusiak. Hain zuzen ere, 1957an, teologia ikasketak amaitu eta Arrazolan abade hasi ostean, Retolazak berak eman zuen Euskal Herrian eta munduan izan zen lehenengo euskarazko meza. Horren oroigarri, 2002an harri bat jarri zuten elizaren atarian.

Euskara zuen akuilu Retolazak, eta horrek pozak eta arazoak ekarri zizkion. 1963an, artean Arrazolako parrokoa zela eta Elorrioko Funcor ikastetxeko zuzendari lanetan ari zela, bota egin zuten alkateak eta gotzainak bertan euskara irakasten zuelako. Hala ere, oztopoei ekinarekin egiten zien aurre, eta, jarraian, Euskal Mezea eta San Antoneko Euskal Katekesia sortu zituen Bilbon. Biak ala biak haur eta gaztetxoentzakoak, doktrina euskaraz irakasteko asmoarekin.

Gaztetxoen artean euskararen aldeko kontzientzia sortzeko asmoz jaio zen Kili-Kili ere 1966an. Apirilaren 17an egin zuen lehenengo agerraldia, eta berehala aldizkaria ere iritsi zen, pertsonaia umeengana iristeko balioko zuelakoan. Hasieran Bizkaian zabaldu zen aldizkaria, eskuz esku eta doan, baina, bi urtean 2.000 aleko argitaraldia izatea ere lortu zuen. Euskaraz idatz ziezaioten eskatzen zien irakurleei Retolazak, eta, haiek alfabetatzeko zuten premiaz jabetuta, Kili-Kili sariketa sortu zuen alfabetatzeko tresna bezala. Hurrengo urtean, berriz, agintariek aldizkaria debekatu zuten, eta Retolazak alfabetatze lanetan jarri zuen indarra. Nolanahi ere, 1977an, Franco hilda, berriro berpiztu zuen aldizkaria

1969an Kili-Kili. Teilatu bako ikastola proiektua jarri zuen abian, urrunetik urrunera euskara ikastaroak emateko. Lehenengo mailarako Lan ta Lan deituriko koadernoak sortu zituen, eta bizkaieraz, gipuzkeraz nahiz lapurteraz argitaratu zituen.

Ipurterrea izaki, Retolazak hainbat ekinbide eraman zituen aurrera: Kili-Irratia, Kili-jaiak, Kili-Txorta, Kili-Ibilaldiak. Eta bitartean, haurrentzako ipuinak ere bildu zituen. Besteak beste, HABE, Labayru eta EIZIEren omenaldiak jaso zituen.

Bere bizitzari buruzko informazio osatuagoa, Asier Astigarragak idatzitako Bidegileak saileko Jose Antonio Retolaza lanean.


 


x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2014-03-14

x61pRelaContWAR

  • Lizarralde , Mikel
16343100

x61pViewCountWAR

2516

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR